Dyedefra
| Dyedefra | |||
|---|---|---|---|
K.a. 2580 - K.a. 2570 ← Keops - Kefren → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | K.a. 2610(e)ko hamarkada | ||
| Herrialdea | Antzinako Egipto Egiptoko Antzinako Inperioa | ||
| Heriotza | K.a. 2558 (42/52 urte) | ||
| Hobiratze lekua | Abu Rawash | ||
| Familia | |||
| Aita | Keops | ||
| Ama | Meritites I | ||
| Ezkontidea(k) | Hetepheres II.a Khentetka (en) | ||
| Seme-alabak | ikusi
| ||
| Haurrideak | ikusi
| ||
| Leinua | Egiptoko IV. dinastia | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | estatu-politikaria | ||
Dyedefra, Egiptoko IV. dinastiako hirugarren faraoia izan zen, K.a. 2556tik K.a. 2547 arte gobernatu zuen, Jürgen von Beckerathen arabera.
Dyedefra bezala aipatzen da Abidoseko eta Saqqarako Errege Zerrendetan. Turingo Errege Kanonak, Dyedefrak zortzi urteko erregealdia izan zuela dio, bere izena irakurrezina den arren.
Sexto Julio Afrikanoren arabera, Manetonek Ratoises deitzen zuen, eta 25 urteko erregealdia eman zion. Bere erregealdiko datarik berantiarrena, hamaikagarren abere errolda da. Honek, Dyedefrak, behintzat 21 urteko erregealdia izan zuela esan nahi du, abere erroldak bi urtetik behin egiten baziren.
Keopsen seme eta oinordekoa izan zen. Bere arrebaorde Hetepheres II.arekin ezkondu zen, beharbada beharrezko izango zena, bere tronuratzea legitimatzeko bere ama Keopsen bigarren mailako emazteetako bat baldin bazen. Beste emazte bat ere izan zuen, Jentetenka izenekoa, honekin, gutxienez, hiru seme izan zituelarik: Setka, Baka eta Hernet, baita alaba bat ere, Neferhetepes.
Dinastia honetako faraoien artean, Ra jainkoaren izena bere tronu izenaren zati bezala erabili zuen lehena izan zen, honek, hazi eta hazi zihoan Raren gurtzaren ospea adieraziko lukeelarik, baita jainko honen kleroaren hazi eta hazi ari zen eragina ere.
Bere garaiko testigutzak

Bere piramidea, gaur egun hondakinetan dagoena, Abu Roashen eraikitzea agindu zuen, Gizatik zortzi kilometro iparraldera, Menfiseko nekropoliaren iparraldereneko zatian.
- Erregearen estatua baten burua, kuartzitaz egina, Abu Roashen aurkitua (egun Louvren.
- Erregearen estatua baten burua, Abu Roashen (New Yorkeko Arte Museo Metropoliarra 249)
- Erregearen izena daraman erliebe txatala, UC14305 (Petrie Museoa)
Honako hauetan aipatzen da:
- Nisutpunecherren hilobian, Giza (Sethe)
- Idazkun bat, Uadi Hammamaten
| Aurrekoa Keops |
Egiptoko faraoia Egiptoko IV. dinastia |
Ondorengoa Kefren |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









