Edorta Arana
| Edorta Arana | |
|---|---|
(2013) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Arrasate, 1960ko abuztuaren 7a (66 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
| Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Lan nabarmenak | |
| Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea NOR ikerketa taldea |
Edorta Arana Arrieta (Arrasate, 1960ko abuztuaren 7a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta kazetaria da. EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea eta NOR Ikerketa Taldeko partaidea da. EMAN ikerketa taldeko kidea izanik, talde horren Tirabirak egitasmoan hartu du parte. Bere ikerketa lerro nagusiak honako hauek dira: komunikabideak eta nortasuna, hizkuntza gutxituak, irrati-telebista programazioa eta transmedia produkzioa.[1][2]
Euskarazko komunikabideen bultzatzaile gisa eta telebistako gaiak euskaraz ezagutarazteko testuak egiteko lanean nabarmendu da. Horren adibidea da 1994an defendatu zuen bere doktorego tesia, “Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan. Euskal Herria Teleberri, Telenavarra eta Telenorte albistegietan” izenekoa, Emilio Prado zuzendaritzapean. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 75etik gora lan agertzen dira.[3]
| « | EITB errealitate soziolinguistikoaren eta politikoaren pare joan da, aurretik tiraka izan ordez. Ez du lortu traktore lana egitea | » |
Berria egunkarian,[4] Euskaldunon Egunkarian,[5] Jakin,[1] Argia,[6] Uztaro[7] eta hainbat komunikabidetan parte hartzen du.
Udako Euskal Unibertsitateko Kazetaritzako saileko kidea izan da hainbat urtetan.
Urteetan euskal gatazkaz komunikabideetan argitaratu izan diren binetak era masiboan batu zituen "Tirabirak" egitasmo transmedia sortu zuen EMAN Taldearekin (Josu Amezaga, Edorta Arana, Tania Arriaga, Patxi Azpillaga, Iñaki Barcena, Estitxu Garai, Sahatsa Jauregi, Libe Mimenza, Bea Narbaiza eta Mario Zubiaga). Egitasmoaren barruan hainbat elementu sartu ziren: ikerketa, erakusketa ibiltaria, artxibo interaktiboa, elkarrizketak, webdoka, ikastaroa, ekitaldiak…
Liburuak
Besteak beste, liburu hauek argitaratu ditu, gehienak euskarazko hedabideei buruz:[8]
- Euskal Herriko gizarte-mugimenduak pandemia garaian. Egoeraren ondorioak, egokitzapenak eta eszenatoki berriak. Marta Barba Gassó, Miren Guillo Arakistain, Julen Zabalo Bilbao, Marta Luxan Serrano eta Iñaki Barcena Hinojal-ekin (UPV/EHU, 2022)
- Transmedia Komunikazio Estrategiak: Gaurkotasun-edukiak diseinatzeko eta hedatzeko bide berriak Agurtzane Elorduirekin (UEU, 2015)
- Multimedia komunikazioa: gaur egungo erronkak eta estrategia berriak Agurtzane Elordui eta Txema Ramirez de la Piscinarekin (UPV/EHU, 2013)
- Euskarazko hedabideak Josu Amezaga eta Josu Azpillagarekin (UPV/EHU, 2011)
- Programaziogintza irrati-telebistan (UEU, 2004)
- Hedabideak eta Euskal Herria Josu Amezaga, Patxi Azpillaga, Jose Inazio Basterretxea , Ander Iturriotz Lauzirika, eta Juan Carlos Miguel de Bustos, Nor Ikerketa Taldea (UEU, 2000)
- Gizarte eta nazio errepresentazioa telebista-albistegietan (UPV/EHU, 1995)
| « | Gurean, kalea tresna gisa oso potentea da. Euskarak badauka jendea mobilizatzeko gaitasuna, eta inplikazio afektibo sendoa du | » |
Erreferentziak
- ↑ a b «Edorta Arana - Jakin.eus» www.jakin.eus (kontsulta data: 2021-06-16).
- ↑ a b c Alzugarai Etxeberri, Xalbat. (2024-11-01). ««Gure hizkuntza eta kulturala gutxituari aitzindaritza ematea da gure helburua eta gero gerokoak»» Berria (kontsulta data: 2024-11-01).
- ↑ Josu Amezagaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>50 produktu)
- ↑ Arana, Edorta. «'Online'-ra jauzi egin» Berria (kontsulta data: 2021-06-16).
- ↑ (Ingelesez) Berria.eus. «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (kontsulta data: 2021-06-16).
- ↑ Arana, Edorta. «ARGIA egileak» Argia (kontsulta data: 2021-06-16).
- ↑ Arana, Edorta. «Bilaketaren emaitza :: Uztaro aldizkari elektronikoa» www.uztaro.eus (kontsulta data: 2021-06-16).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Edorta Arana Arrieta :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (kontsulta data: 2024-11-01).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Elkarrizketa. «Gure hizkuntza eta kulturala gutxituari aitzindaritza ematea da gure helburua eta gero gerokoak» Alzugarai Etxeberri, Xalbat. (Berria, 2024-11-01)
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









