Share to:

Egidio

Egidio
Magister militum

Bizitza
JaiotzaLugdunum, V. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaAugusta Suessionum (en) Itzuli, 464 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Hobiratze lekuaAugusta Suessionum (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Zerbitzu militarra
GraduaMagister militum
Parte hartutako gatazkakBattle of Arelate (en) Itzuli

Egidio (latinez Aegidius, ??? - 464) jeneral erromatarra izan zen, eta magister militum per Gallias kargua izan zuen.[1] Egidiok 457. urtetik 464. urte arte gobernatu zuen Soissonseko erreinua.

Bizitza

Ez dago batere garbi Egidio zer urtetan jaio zen. Galiako ipar zatiaren defentsa antolatu zuen erromatar jenerala izan zen. Hasiera batean Avito enperadorean zerbitzuan egon zen, eta ondoren Galiako agintari militar izendatu zuten. Maioriano enperadoreak Galia bere onera itzultzeko agindua eman zion. Probintzia horretan, Maiorianok ez zuen izan Avitok izan zuen besteko ospe ona.

Karrera militarra

Frankoekin bere elkarkideekin, Lyon herria berreskuratu zuen, Maiorianoren agintaldian, burgundiarrei eman ondoren, Arlesen gertatu zen bisigodoen aurkako gudu baten ondoren. Horrela, Teodoriko II.a, bisigodoen erregea, hauen eta Mendebaldeko Inperioren arteko elkarkidetza berriztatzera behartuz.

461. urtean, Rizimerok Maioriano akabatzea agindu zuen, Libio Severo enperadore berri izendatuz. Egidiok ez zuen enperadore berria onartu eta bere burua independente izendatu zuen Galiako iparraldean. Ondorioz, burgundiarrek, Lyon eta Saona ibaiaren ibarra berreskuratu zituzten, horrela, Egidio, Galiaren hegoaldetik baztertuz.[2]

Orleansko gudua

Egidiok bere kontura jarraitu zuen bisigodoen aurkako borroka, hauei, Orleansko guduan, 463. urtean irabaziz. Beharbada, Angersen ere borrokatu zuen, saxoien aurka.

Soissonseko erreinua

Edozein kasutan, Egidiok, galo-erromatar aristokraziak gobernaturiko lurralde bat sortu zuen Loira eta Somme ibaien artean. Beharbada, bere agintea galdu zuen frankoen artean, horiek izan baitziren agintaritzat aukeratu zutenak urte batzuk lehenago.

464. urtean hil zen, edo, beharbada, 465. urtearen hasieran, eta lurralde haren agintea bere seme Siagriori utziz, beharbada, Paulo kondearen laguntzaz Loira inguruan. Siagriok agintari gisa jarraitu zuen 486. urte arte, Klovis I.a frankoen erregearen aurka Soissonsen gertatu zen gudua galdu zuen arte.[3]

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Giménez Fermoselle, Paula. (2020). «La figura de Ricimero en la caída del Imperio Romano de Occidente» Treballs Finals de Grau (TFG) - Història (kontsulta data: 2024-12-18).
  2. James, Edward. (1988). «Childéric, Syagrius et la disparition du royaume de Soissons» Revue archéologique de Picardie 3 (1): 9–12.  doi:10.3406/pica.1988.1527. (kontsulta data: 2024-12-18).
  3. (Gaztelaniaz) Fuentes Hinojo, Pablo. (1996). «La obra política de Teudis y sus aportaciones a la construcción del reino visigodo de Toledo» En la España Medieval 19, 9.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya