Egisto
| Egisto | |
|---|---|
| Ezaugarriak | |
| Sexua | gizonezkoa |
| Familia | |
| Aita | Thyestes (en) |
| Ama | Pelopeia (en) |
| Bikotekidea(k) | Klitemnestra |
| Seme-alabak | Aletes (en) |

Egisto[1] (antzinako grezieraz: Αίγισθος, Aigisthos) greziar mitologiako pertsonaia bat da, Tiestes eta honen alaba Pelopiaren arteko intzestuko maitasunaren fruitua.
Jaiotza
Atreok, bere anaia Tiestes erbesteratu zuen. Atreo Tiestesen seme-alaben hiltzailea zen. Mendeku gosez, orakuluari galdetu zion, eta honek, mendekatzailea, bere alaba propioarekin izango zuen semean aurkituko zuela esan zion.
Gau batean, ixilpeka bortxatu zuen, eta desagertu egin zen, bortxaldian zehar, bere alabak bere ezpata kendu ziola konturatu gabe. Egisto jaio zenean, bere amak, lotsatuta zelaian bertan behera utzi zuen.
Beranduago, Atreo, Pelopiarekin ezkondu zen, nor zen jakin gabe, eta umearen bila hasteko agindu zuen. Azkenean, artzain batzuen etxean aurkitu zuten.
Mendekua
Atreok, berarekin eraman zuen umea eta bere semea balitz bezala hezi zuen. Delfosera Tiestesen bila bidali zuen hazi zenean, Atreoren ideia, Tiestes hiltzea baitzen. Egistok esandakoa bete zuen eta Tiestes ekarriz itzuli zen. Atreok, Tiestes hiltzeko agindua eman zuen. Baina Tiestesek, Egistok zeraman ezpata ikusi zuenean, ezpataren jatorriagatik galdetu zion, eta Egistok, bere amak eman ziola erantzun zuen. Tiestesek, Pelopia ekartzeko erregutu zuen, eta Egistoren jaiotzaren sekretua kontatu zion. Pelopiak, ezpata hartu eta bere burua hil zuen. Berriz ezpata hartuz, Egistok Atreo bilatu eta hil egin zuen. Ondoren, Egistok eta Tiestesek elkarrekin izan ziren Mizenasko errege.
Erregea
Troiako Gerran zehar, Egisto, Grezian geratu zena, Klitemnestra, Agamemnonen emaztea, liluratzen saiatu zen, hasieran, nahi zuen emaitzarik lortu gabe. Beranduago, Klitemnestrak baiezkoa eman zion, eta elkarrekin bizi izan ziren Agamenon itzuli zen arte. Hau itzuli zenean, gerra bukatu ondoren, modu adeikorrean hartu zuen eta oturuntza bat eskaini zion. Oturuntza honetan zehar, Klitemnestrak eta Egistok Agamemnon hil zuten.
Hilketa honen ondoren, beste zazpi urtez izan zen Mizenasko errege, Orestes, Agamemnonen semearen esku hil aurretik. Agamemnonen seme Orestek aitaren heriotzaren mendekua hartzeko hil egin zuen Egisto.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









