Share to:

Ehari

Ehari
 Euskal Herria
Ehariko plaza.
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Geografia
Koordenatuak42°51′11″N 2°42′14″W / 42.853°N 2.704°W / 42.853; -2.704

Ehari (ofizialki Ehari / Ali) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da. 519 metroko garaieran kokatuta dago, Otoetara joateko bidearen ertzean. Herria iparraldetik inguratzen duen kalearen beste aldean Gasteizko Sansomendi auzoa. Beraz, Eharik aspaldi galdu zuen bere izaera landatarra.

Toponimia

  • Echari, X. mendea (Landazuri II, 23)
  • Ehari, 1025 (Donemiliagako goldea, 180)
  • Eari 11.., (HCV, 206)
  • Ehari, 1135 (CDMR II, 108)
  • Healy, 1258 (MP, 168 y 170)
  • Ehali, 1266 (Landazuri III, 354)
  • Ali, 1296 (PRA)
  • Ehali, s. XIII (TA)
  • Ali, 1770 (Landazuri I, 104)
  • Hali, 1774 (MP, 43)

Historia

Historiako lehen aipamena 1025ean dago Donemiliaga Kukulan idatzitako dokumentu batean. Orduan, herriaren izena Ehari zen. Ondorengo mendeetan izenak hainbat gorabehera izan zituen, Ehaly, Healy, Ehali eta Ali.

Ehari Gasteizko udalerrian integraturik geratu zen 1258an, inguruko beste hainbat herrixka bezala. Historiako beste aldi batzuetan ere berezko udalerria izan du; hala ere, 1877ko erroldan udalerri independente gisa desagertu zela adierazten da, eta geroztik beti Gasteizen pean egon da.

Ehariko eliza.

Demografia

Ehariko biztanleria

Kultura

Ondare materialak

San Millan elizak dorre nabarmena du, XVIII. mendekoa. Erretaula nagusiaren lehenengo atalean, Andre Maria Sortzez Garbia dago eta haren ondoan San Petri eta San Pauloren eskulturak daude. Bigarrenean, San Millan eta, haren ondoan, San Joan Bataiatzailea y San Josef.[1]

Herri erdian, Iturri-Berri plaza ondoan, gurutze bat dago, XVI. mendekoa. Erdi Arotik Ehari/Ali eta Armentiako bidea zen Erromatar galtzada zaharraren trazadura. Errenazimentuko errodamenduagatik, XVI. ala XVII. mendekoa izan daiteke.[2]Beste gutrutze bat dago, XVIII. mendokoa ziurrenik (Arabako beste adibide batzuk kontuan izanda), nesken eskola eta andereñoaren etxea zen eraikinaren lorategian kokatuta dago. Gaur egun Kakiturri Elkartea dago eskola-ohian.

Bolatokia dago herri erdian, gaur egun airea zabalean, haurrentzako parke batekin eta lorategi batekin batera.[3]

Iturria mantentzen da.[4] 15 metroko horma batean, iturri ondoan, mural bat egin dute Ehariko bi emakumeren omenez.[5]

Ondare immaterialak

Zaindariaren jaiak azaroaren 12an ospatzen dira. San Millan da patroia. Kanta berezia du: "Viva Millán nuestro patrono". Kakiturri da Ali/Eharin jaioen ezizena,​ eta kakiturri eguna ekainaren azken larunbatean ospatzen da.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «San Millan eliza - GeoAraba» geo.araba.eus (kontsulta data: 2025-04-12).
  2. (Gaztelaniaz) «Guretzarria - GeoAraba» geo.araba.eus (kontsulta data: 2025-04-12).
  3. (Gaztelaniaz) «Bolatokia - GeoAraba» geo.araba.eus (kontsulta data: 2025-04-12).
  4. (Gaztelaniaz) «Iturria - GeoAraba» geo.araba.eus (kontsulta data: 2025-04-12).
  5. (Gaztelaniaz) Hoy, Gasteiz. (2018-12-22). «Ali homenajea a dos mujeres del pueblo en su primer mural» Gasteiz Hoy (kontsulta data: 2025-04-12).

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya