Share to:

Erasoaldi

Armada Gorriko soldaduak Bigarren Mundu Gerrako ekialdeko frontean erasoan, 1941ean (RIA Novosti sobietar albiste agentziaren argazkia).

Erasoaldia edo ofentsiba,[1] ikuspuntu militarretik begiratuta, etsaiari oldartzeko armada batek antolatzen duen jardunbidea da. Erasoa hartzen duena aurkariaren bila ari da, hura suntsitzeko xedez. Alderantziz, defentsan dagoena, oldarraldi edo erasoari aurre egiteko ahaleginetan.

Ofentsibaren berezko ezaugarriak dira mugimendua, ekintza eta ekimena. Defentsak, aldiz, ekimenari uko egiten dio eta etsaiaren erasoaren zain gelditzen da hura aldaratzen saiatzeko, aurre egite soilean arreta ipinita.

Karl von Clausewitz prusiar jeneralaren esamoldea aintzat hartuz, esan daiteke bi jardunbide militar horietatik, ofentsiba dela «indartsuena, xede negatiboaz», eta defentsa, berriz, «ahulena, xede positiboaz».[2]

Aditu militarrek erasoa jarrera defentsiboaren gainetik jarri ohi duten arren —emaitza erabakigarri bat lor dezakeen bakarra dela iritzita—, praktikan ez bata ez bestea dira guztiz erabakigarri gatazka militar batean.[3]

Erasoari ekiten dionak ez du egiten, oro har, eragiketa antzokiaren eremu guztietan. Gudu zelaian gogoz erasoko dio mendean hartu nahi duen puntuari, indarrak aurreztuz puntu erabakigarrian erabiltzeko, non nagusitasuna lortu behar baitu.[4]

Modu berean, bere burua defendatzen duenak ez ditu etsaiaren erasoak pasiboki baztertzen soilik, baizik eta ahuldu egiten du bere erresistentziarekin, haren gainera jotzeko, erasoa bere aldetik hartuz, horretarako aukera egokia sortu bezain laster. Horri esaten zaio defentsa aktiboa garatzea, Txinako Herri Errepublikak betidanik egin duen eran.[5]

Eragiketa antzoki bat izan daiteke gerra baten egoera, gehienetan hala izaten baita, baina izan daiteke eragiketa antzoki bat baino gehiagotan jardun behar izatea, 1941ean Erresuma Batuari gertatu zitzaion eran.[6] Oro har, estimazioen arabera XXI. mendean eraso militar eraginkor bat hedatzeko, 250.000 soldadu baino gehiago egon behar dira engaiatuta borroka eragiketan, dena delako herrialdeko indar armatuen zerbitzuen plangintza konbinatua barne, hala nola lurreko operazioen plan orokorrean aireko defentsarako baliabideak inplikatuta egotea.[7]

Eraso eta defentsa estrategikoak

Ofentsiba militar bat eraso politika baten ondorio izan ohi da eta ia beti lurralde zati bat mendean hartzen du helburu.

Defentsa militarra alderantzizko politika baten jokabidea izan ohi da, erresistentziarena, beste helbururik gabea: statu quo-a ez aldatzea. Halako jarrera hartzen duen armadak erasora joko du.soilik, egoerak hartara behartzen badu, ez lehenago.[8]

Eraso militar batek arrakasta izateko, ezinbestekoa da nagusitasuna izatea soldatu kopuruan edo armamentuan, edo bietan. Izan ere, mendean hartu nahi duen lurraldean aurrera egin ahala, armada batek kontingente zabal bat behar du: barne komunikazioak babestu, etsaiaren plaza gotortuak behatu eta blokeatu, erresistentzi guneak neutralizatu, ezusteko arriskuak identifikatu... hainbat eta hainbat zeregin aintzat hartu beharrekoak dira, indar falta izateko arriskurik gabe. Erasotzailea ahultzea abantaila da bere burua defendatzen duenarentzat; izan ere, erasotzaileak atzera egiten badu, bere tropak kontzentratzen ditu, eta borrokak desabantaila gutxiagorekin garatzeko moduan jartzen da. Erasoa hartzen duenari gerra azkar bukatzea komeni zaio, bi aldeen indarrak berdintzera iritsi ez daitezen. Izan ere, erasotzailearen indarrak aurkariarenak baino eskasagoak balira, erasoan ez baizik defentsiban jarri beharko luke. Jarrera defentsiboan dagoenari, aldiz, erresistentzia luzatu eta denbora irabaztea komeni zaio, erasoari ekiteko egoeraren zain.[9]

Ondorioz, esan daiteke ofentsibaren arrakasta bermatu dezaketen baldintzak direla eraso mugimendua egiterakoan baliabideen eta borroka elementuen nagusitasuna, etsaia ezustean harrapatzea, gogoz kontrako baldintzetan borrokatzera behartuz, eta tropak puntu egokian kontzentratzea.[10]

Jarrera defentsiboa hobesten duen armadari dagokionez, indarrak ez barreiatzea da lortu beharreko berehalako helburua, —gertakari guzti-guztiei aurre egin nahirik—, lurrarekin gehiegi ez lotzea mugitzeko askatasunari eutsiz, erasotzailearen indarrak zatitzea gatazka partzialekin eta bigarren mailako operazioekin —baina borroka erabakigarri batean kanpainaren irtenbidea arriskuan jarri gabe— erasotzailea bere lurraldearen barnera erakartzea, oldartzailearen akatsak baliatzea hari eraso egiteko, eta hark bere indarrak banatzen baditu, barne lerroetatik maniobratzea, banaka garaitzeko, adibidez Napoleon Bonapartek egin zuen bezala 1814an Seigarren Koalizioko Gerran.[10]

Eraso eta defentsa taktikoak

Ukrainar soldaduak eraso batean, 2015ean, Debaltseven (Donetskeko oblasta, Ukraina).

Ofentsiba taktikoak ezaugarri orokor berberak ditu mugikortasunari, indarrari eta ekimenari dagokienez, eraso estrategiarekin alderatuz.

Erasoari ekin diezaioke bere burua gai ikusten duenak etsaia bere posizioetatik kanpo botatzeko, dela kopuruz nagusitasuna duelako, dela nagusitasun morala duelako (adibidez, prusiarrak Sadowako guduan).[11]

Defentsarako bidea hartzen duenak hobeto ezagutzen du lurraldea, eta, gainera, baliabide gutxiago izan arren, egoera konpentsatzera iritsi daiteke posizioak ongi hautatuta eta gotorlekuz lagunduta.[12][13]

Oro har, erasotzeko erabili nahi den hegala indartu behar da, Prusiako errege Federiko II.ak.zioen bezala.[15] Hau da, frontearen alde batean borroka erakusle huts bat dago, eta bestean indar handiak metatzen dira, garaipena lortu behar den lekuan benetako erasoa egiteko. Batzuetan, lerroaren alde hari aitortutako papera ez da jadanik erakusgarri hutsa, baizik eta benetan defentsiboa, adibidez Austerlitzeko Guduan Frantziako eskuin hegalarena, errusiarren erasoari eustera mugatua, Napoleonek aliatuen gudu lerroa erditik hausten zuen bitartean.[16] Bi lehiakideen indarren artean desoreka nabarmenik ez dagoenean gertatzen da hori, batez ere, eta biak erasotzeko moduan daudela uste dutenean. Orduan, edo biek ahalegin nagusia fronteko puntu berera bideratzen dute, eta kasu horretan talka gertatzen da, zeinaren ondorioz bietako batek erasoan jarraitzen baitu eta besteak erasoari uko egiten baitio momentuz; edo frontea ez den beste puntu batzuei erasotzen diote, eta kasu horretan ofentsiba eta defentsiba aldi berean gertatzen dira. Behin betiko arrakasta lortuko du bere planaren xedea era iraunkorrenean bilatzen duenak, helburu nagusitik aldendu gabe, eta axolarik eman gabe, bitartean, defentsan irauten duen fronte zatiak jasan ahal izan duen deskalabruari. Halako borroka batean, hegalak dira beti punturik arriskutsuenak, zeren, aurrez aurreko erasoak hain neketsuak izanik, Gravelotteko guduan bezala, etsaien posizioak inguratzeko joera, nolabait esateko, berezkoa baita.[17]

Borroka prozedurari dagokionez, ofentsiban sua bitarteko bat besterik ez da, etsaiarenganaino iristeko baliatzen dena, ofentsibaren benetako indarra mugimendua baita, hau da, eten gabe aurrera egitea eta eraso inguratzailea ongi antolatzea. Defentsa egiteko, aldiz, erasotzailearen aurka su egitea da bide eta aukera bakarra.[18]

Erasotzen duenari komeni zaizkio gauaren itzalak, lainoa eta lurraren gorabeherak, ohartua izan gabe etsaiarengana hurbiltzearren, ahalik eta hildako gutxien jasanda.

Egungo gudu zelaian ez ezik, historian zehar eraso operazio mota tradizionalak hauek izan dira:[19][20]

  • Kontakturako martxa (edo borrokarako martxa).
  • Indarraren azterketa.
  • Eraso koordinatua.
  • Arrakastaren ustiapena.
  • Jazarpena

Kontakturako martxa eraso operazio bat da, indar militar bati etsaiarengana hurbiltzeko eta harremana ezartzeko egiten dena. Gehienetan, baina ez nahitaez, erasoaren aurretik gertatzen da.[21]

Indarraren azterketa xede mugatuko eragiketa bat da, eta bere helburua da etsaiaren hedapena, baliabideak, osaera eta ahuleziak egiaztatzea edo beste informazioren bat lortzea.

Eraso koordinatua arretaz pentsatu, planifikatu, prestatu, gauzatu eta jarraitu behar den eraso operazio bat da.[22] Maniobrarako baliabideen (infanteria eta zalditeria), su euskarriaren (artilleria) eta borroka euskarriaren (ingeniaritza, komunikazioak) artean ezinbestekoa den koordinazioagatik esaten zaio horrela.

Arrakastaren ustiapena erasoaren bidez ahalik eta emaitza onenak lortzeko asmoz egindako ekintza da. Xedea da etsaiari eragoztea defentsa antolatu bat berreraikitzeko edo erreakzio operazio bat egiteko aukera.[23] Eraso maniobraren fase erabakigarria da.

Jazarpena da ihes egiten saiatzen ari den indar etsai baten aurka abiarazitako eraso ekintza bat. Xede nagusia da etsaiaren indarrak erabat suntsitzea.[24]

Adibideak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. «Bilaketa > ofentsiba» Euskaltzaindiaren Hiztegia (kontsulta data: 2026-06-28).
  2. (Alemanez) Clausewitz, Carl von. (1883). Vom Kriege. Berlin: Wilhelmi (archive.org), 302. or. (kontsulta data: 2026-06-29).
  3. (Ingelesez) Shiping, T. (2010). «Offence-defence Theory: Towards a Definitive Understanding» The Chinese Journal of International Politics 3 (2): 213-260. or.  doi:10.1093/cjip/poq004. ISSN 1750-8916. (kontsulta data: 2026-06-29).
  4. (Ingelesez) Thunholm, Peter; Henåker, Lars. (2020-09-02). «A tentative model on effective army combat tactics» Comparative Strategy 39 (5): 490-504. or.  doi:10.1080/01495933.2020.1803713. ISSN 0149-5933. (kontsulta data: 2026-07-01).
  5. (Ingelesez) Fravel, M. Taylor. (2019-04-23). Active Defense: China's Military Strategy since 1949. Princeton: Princeton University Press  doi:10.2307/j.ctv941tzj. ISBN 978-0691185590..
  6. (Ingelesez) Golub, Grant. (2023-07-29). «The Eagle and the Lion: Reassessing Anglo-American strategic planning and the foundations of U.S. grand strategy for World War II» Journal of Strategic Studies 46 (5): 921-948. or.  doi:10.1080/01402390.2022.2104837. ISSN 0140-2390. (kontsulta data: 2026-07-01).
  7. Isby 1981, 52. or. .
  8. (Gaztelaniaz) Boserup, Anders. (2016). «Guerra, Estado y paz. Una continuación del pensamiento de Clausewitz» Pensamiento. Revista de Investigación e Información Filosófica 72 (272 Extra): 655-673. or.  doi:10.14422/pen.v72.i272.y2016.010. ISSN 2386-5822. (kontsulta data: 2026-07-01).
  9. (Ingelesez) Nilsson, Marco. (2012-06-01). «Offense–Defense Balance, War Duration, and the Security Dilemma» Journal of Conflict Resolution 56 (3): 467-489. or.  doi:10.1177/0022002712438350. ISSN 0022-0027. (kontsulta data: 2026-07-02).
  10. a b (Ingelesez) Thunholm, Peter; Henåker, Lars. (2020). «A tentative model on effective army combat tactics» Comparative Strategy 39 (5): 490-504. or.  doi:10.1080/01495933.2020.1803713. ISSN 0149-5933. (kontsulta data: 2026-07-02).
  11. (Ingelesez) Steefel, Lawrence D.. (1965). «The Battle of Königgrätz: Prussia's Victory over Austria, 1866 . Gordon Craig» The Journal of Modern History 37 (1): 102-102. or.  doi:10.1086/239601. ISSN 0022-2801. (kontsulta data: 2026-07-02).
  12. (Ingelesez) Roskin, Joel. (2020). Guth, Peter L. ed. «The Role of Terrain and Terrain Analysis on Military Operations in the Late Twentieth to Early Twenty-First Century: A Case Study of Selected IDF Battles» Military Geoscience (Springer International Publishing): 145-160. or.  doi:10.1007/978-3-030-32173-4_11. ISBN 978-3-030-32173-4. (kontsulta data: 2026-07-02).
  13. (Ingelesez) Stevenson, David. (2012-12-01). «Fortifications and the European Military Balance before 1914» Journal of Strategic Studies 35 (6): 829-859. or.  doi:10.1080/01402390.2012.694816. ISSN 0140-2390. (kontsulta data: 2026-07-02).
  14. (Frantsesez) Blin, Arnaud. (2021). «Frédéric le Grand, le stratège des Lumières:1712-1786» Les grands capitaines: 385-415. or. ISBN 978-2262094065. OCLC .1301273398 (kontsulta data: 2026-07-02).
  15. Esaldia frantsesez idatzi zuen: «On refuse une aile à l'ennemi, et on renforce celle qui doit porter les coups».[14]
  16. (Ingelesez) Lehmann, Joshua. (2024). «The Battle of Austerlitz and the Utility of Game Theory for Operational Analysis» E-International Relations: 1-9. or. ISSN 2053-8626..
  17. (Ingelesez) Garfinkel, Ben; Dafoe, Allan. (2019). «How does the offense-defense balance scale?» Journal of Strategic Studies 42 (6): 736-763. or.  doi:10.1080/01402390.2019.1631810. ISSN 0140-2390. (kontsulta data: 2026-07-02).
  18. (Ingelesez) Noorman, Randy. (2024-03-27). «The Return of the Tactical Crisis - Modern War Institute» Modern War Institute - (web.archive.org) (kontsulta data: 2026-07-02).
  19. (Ingelesez) Scroggins, W. Anthony; Vowels, Christopher L.; Herger, John M.; Perry, Curtis J. (2021). Offensive Operations in a Decisive Action Training Environment. Fort Belvoi: U.S. Army Research Institute for the Behavioral and Social Sciences (www.archive.org).
  20. (Ingelesez) Department of the Army. (2011). ADP 3-0 Unified Land Operations. Washington: Army Doctrine Publication (web.archive.org).
  21. (Ingelesez) Cumpson, Peter Jonathan. (2026). «Movement To Contact and Vanguard UAVs: Strategies for Swarm UAV Battlefield Economics in the era of Microwave Directed Energy Weapons» Security and Defence Quarterly  doi:10.35467/sdq/221147. ISSN 2300-8741. (kontsulta data: 2026-07-05).
  22. (Ingelesez) Paparone, Chris. (2017). «How we fight: A critical exploration of US military doctrine» Organization: The Critical Journal of Organization, Theory and Society  doi:10.1177/1350508417693853. ISSN 1350-5084. (kontsulta data: 2026-07-05).
  23. (Ingelesez) Nisser, John. (2021). «Implementing military doctrine: A theoretical model» Comparative Strategy 40 (3): 305-314. or.  doi:10.1080/01495933.2021.1912514. ISSN 0149-5933. (kontsulta data: 2026-07-05).
  24. (Ingelesez) Henåker, Lars. (2020). «Exploring military victory in battle: a qualitative study on contemporary tactics» Defence Studies 20 (2): 163-181. or.  doi:10.1080/14702436.2020.1750300. ISSN 1470-2436. (kontsulta data: 2026-07-05).
  25. Roberts 2008, 143. or. .
  26. Taylor 1998, 142. or. .
  27. Bellamy 2007, 498. or. .
  28. Hoang 1981, 8. or. .
  29. (Ingelesez) O’Neil, William D.. (2022). «Pearl Harbor in Context» Open Military Studies 2 (1): 22-38. or.  doi:10.1515/openms-2022-0124. ISSN 2545-3254. (kontsulta data: 2026-07-09).
  30. (Ingelesez) Redford, Duncan. (2021). «Full spectrum anti-submarine warfare – The historical evidence from a British perspective» Journal of Strategic Studies 44 (7): 1063-1093. or.  doi:10.1080/01402390.2019.1623029. ISSN 0140-2390. (kontsulta data: 2026-07-09).
  31. (Ingelesez) Saunders, Richard; Souva, Mark. (2020-10). «Air superiority and battlefield victory» Research & Politics 7 (4)  doi:10.1177/2053168020972816. ISSN 2053-1680. (kontsulta data: 2026-07-09).
  32. Longmate 1983, 309-312. or. .
  33. Bergström 2008, 83. or. .

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya