Share to:

Erroitz

Erroitz
Motaerreka
Geografia
Mapa
Koordenatuak43°05′37″N 2°12′20″W / 43.0935°N 2.20569°W / 43.0935; -2.20569
Eskualde kultural Euskal Herria
IturburuaBeasain
Bokalea
()
Aratz-Matxinbenta

Erroitz, Gipuzkoako hegoaldeko erreka bat da, Goierri eskualdeko Beasain udalerrikoa. Eizeta eta Murumendiren arteko hegalean iparraldera dagoen sakanen sortzen da , Murumendiko iturrian bertan. Ibaieder errekara isurtzen ditu bere urak. Erreka honek ere, bere osotasunean, Beasaingo udal-barrutian du bere ibilgua eta 3.600 metro inguruko luzera du.

Hasieran, malda handi samarreko gunean jaisten da pagadian zehar eta Murumendiko Damaren Damazulo izeneko kobatik oso hurbil igarotzen da. Zilarriturrioko urek sortutako hezeguneetako urak ere biltzen ditu eta ezkerraldetik Larrarteko erreka elkartzen zaionean, Aiztarri erreka izena hartzen du.

Pagorriaga eta Utsegi baserrien arteko sakanaren behetik jarraitzen du aurrera eta eskuinaldetik Pagorriagako iturriko urak hartzen ditu. Atxabal mendiaren iparraldeko mazelaren beheko aldea busti ondoren, Ibaieder errekan isurtzen ditu urak, Endrio eta Iturralde baserrien inguruan.

Ibaiederren sartu aurretik, bere ertzean, Aratz-Matxinbentako auzoan dauden hainbat putzuetako bat ikus daiteke. Bertan, gero otarregintzan edo saskigintzan erabiltzeko zumitzak lortzeko gaztaina-txertakak beratzen edukitzen dituzte.[1][2][3][4]

Erreferentziak

  1. Zufiaurre, Jose. (1999). Beasaingo mendiak eta errekak. in: Beasain esku eskuan. Beasain: Beasaingo udala, 71 or. ISBN 8492154136..
  2. Blogak.eus. «SASKIGINTZA» blogak.eus (kontsulta data: 2025-10-09).
  3. «Behartuta ikasi eta pasioz bizi - Azpeitia» azpeitiaguka.eus (kontsulta data: 2025-10-09).
  4. «Saskigile familia» Goierritarra (Beasain: Goierriko Hedabideak SL) 308: 12. ISSN 1132-0907..

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya