Erromanizazioaren museoa
Erromanizazioaren museoa (gaztelaniaz: Museo de la Romanización) Errioxako Calahorra hirian dagoen museoa da, Errioxaren erromanizazioa erakusten duena. K.a. II. mendearen eta k.o. V. mendearen artean erromatar kulturaren arrastoen ibilbidea egiten du. HistoriaCalahorrako artxiberoa eta liburuzaina zen Gutiérrez Achútegui izan zen Calahorrako erromatarren garaiko hainbat objetu eta agiriren bilduma egin zuena 1924an[1]. Eskulturak, kerakimazko elementuak, arktitekturazko materialak, txanponak eta beste hainbat osagai zituen bilduma hark. Hiru espaziotan banaturik zegoen multzoa; udaletxean, katedralean eta Quintiliano ikastetxean. 1956. urtean udaletxeko eta katedraleko Udal liburutegian ezarri zen eta Museo Calagurritano izena eman zitzaion. 1973rako hamar erakuslehio zituen, horietako batean Calahorrako dama zegoen. 1984an Museoa inauguratu zuten Espainiako errege-erreginek[2]. 1993an Quintiliano ikastetxeko elementuak gehitu zitzaizkion eta 1994 eta 1995 artean Errioxako Museoan zeuden hainbat objetu ere ekarri ziren. 2009an Erromanizazioaren museoa Logroñon dagoen Errioxako Museoaren atal bihurtu zen. Egoitza"Casa del Millonario" izenaz ezagutzen den jauregian dago museoa, Calahorrako alde zaharrean. 1930. hamarkadan eraiki zuen jabeak Loterian 3 milioi pezeta irabazi zuenean, hortik jauregiaren ezizena. Guztira 414 m2-ko azalera hartzen du hiru solairutan banatuta[3]. MuseoaCalahorran eta inguruko aztarnategietan (Tirgo, Vareia, Tricio) egindako indusketetan aurkituriko osaiagaik erakusten ditu, eta hauen bidez garai hartako bizimodua azaltzen du[4].
Erreferentziak
Kanpo estekak |