Eryri
| Eryri | |
|---|---|
| Interes Zientifiko Bereziko Gunea | |
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Yr Wyddfa |
| Garaiera | 1.085 m |
| Mota | mendigunea, Interes Zientifiko Bereziko Gunea eta mendikatea |
| Luzera | 2,13 km |
| Azalera | 20.414,63 ha |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 52°54′N 3°51′W / 52.9°N 3.85°W |
| Mendikatea | Kanbriar mendiak |
| Estatu burujabe | |
| Herrialdea | |
| Eskualdea | Gwynedd |
| Babestutako-eremua | Parc Cenedlaethol Eryri |
Eryri (ingelesez Snowdonia) Galesko ipar-mendebaldean dagoen mendigunea da, Gwynedd eta Conwy konderrietan kokatua dago. Halaber, 1951tik Natur Parkea da .
Parkea
Parke hau Snowdonia National Park Authority erakundeak kudeatzen du, berau Gwynedd eskualdeko agintaritzak, Galesko Gobernuak eta Erresuma Batuko ordezkaritzak kudeatzen dutelarik. Beste herrialdeetako parkeak ez bezala, Eryri (Ingalaterra eta Galesko beste parkea batzuen antzera) lursail publiko eta pribatuez osatua dago, guztiak agintaritza zentral baten plangintzaren bidez kudeatzen direlarik. PArke honetako osaketa honako hau da:
| Jabetza mota | Zatia (%) |
|---|---|
| Pribatua | 69,9 |
| Basoen Batzordea | 15,8 |
| Ondare Nazionala | 8,9 |
| Ingeles Natura/CCW | 1,7 |
| Parke Nazionaleko Agintaritza | 1,2 |
| Ur enpresak | 0,9 |
| Bestelakoak | 1,6 |
Parkearen barnean 26.000 pertsona inguru bizi dira. Urtero milioika bisitari bertatarzen dira. Ingalaterra eta Galesko hirugarren parkerik handiena da. Parke honetako lursailen zati handi bat nekazaritza jarduetarako ustiatzen da. 1998an berrantolaketa bat izan ondoren, parkea Gwynedd eta Conwy konderrietan barna hedatzen da. Parkearen agintaritza 18 kidek osatzen dute, haietako 9 Gwynedd konderriak hautatutakoak dira, 3 Conwy konderriak eta gainontzeko 6ak Galesko Legebiltzarrak. Bitxikeria gisa, parkeko lursailen barnean erdialdeko gune txiki bat parketik kanpo gelditzen da, hain zuzen ere, Blaenau Ffestiniog udalerria eta bere arbel harrobiari dagokion gunea. Gune hau nahitan laga zen kanpoan, bertako harrobien itxieraren ondoren industria arinaren sorrera bultzatzeko asmoz.
Mendigunea

Hona hemen mendikate honetako 10 gailur garaienak:
- Yr Wyddfa (1.085 m) bera mendiguneko eta Gales osoko tontorrik garaiena da.
- Garnedd Ugain (1065 m)
- Carnedd Llewelyn (1064 m)
- Carnedd Dafydd (1044 m)
- Glyder Fawr (1001 m)
- Glyder Fach (994 m)
- Pen yr Ole Wen (978 m)
- Foel Grach (976 m)
- Castell y Gwynt (972 m)
- Yr Elen (896 m)
- Cadair Idris (893 m)
Natur Parkea
2.142 km2-ko azalera eta 60 km-ko kostaldea dauzka. Eskualde honetan bizi diren biztanleen %62a galeserazko hiztunak dira.
Iruditegia
-
Eryri eremua orlegiz adierazita.
-
Glyderauko bidezidorra Llanberis udalerritik hurbil.
-
Eryriko hegoaldeko muga eta oinezkoentzako seinalea Llyn Barfog aintziratik hurbil.
-
Snowdon mendia.
Kanpo estekak
- Eryri Natur Parkearen webgunea (Galesez) (Ingelesez)
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










