Espainiako Superkopa
Historia1994tik 2018ra bitartean urtero jokatu zen trofeoa abuztuaren amaieran, eta UEFAko Superkoparekin batera, Espainiako futbol denboraldiaren hasiera ofiziala izan zen. 35 edizio jokatu dira (1986 eta 1987ko edizioak ez ziren jokatu). 1995eko ediziora arte, talde batek Liga eta Kopako tituluak lortzen bazituen, zuzenean Superkopa irabazten zuen, baina, 1996tik aurrera 2018ra arte, talde batek dobletea eginez gero, Kopako txapeldunordearen aurka jokatzea erabaki zen. Historian zehar hamabi klubek parte hartu dute txapelketan eta soilik hamarrek lortu dute irabaztea. Lehen Superkopa 1982an Errealak irabazi zuen. Talde sarituena Barça da 14 titulurekin, ondoren Real Madrid Club de Futbol 11 garaikurrekin, eta, azkenik, Athletic Club eta Real Club Deportivo de La Coruña 3rekin (azken hau izan da jokatu dituen edizio guztiak irabazi dituen talde bakarra). Lionel Messi da golegile historikoa (14 gol) eta garaikur gehien dituena (8). Lehiaketa-Sistema2020 urtetik aurrera, formatu berri batekin jokatzen hasi zen lehiaketa. Errege Kopako bi talde finalisten eta Ligako Txapelketako bi talde onenen artean jokatzea erabaki zen final four baten moduan. Talderen batek bai liga bidez zein kopa bidezko sailkapena lortzekotan, Errege Kopako finala jokatu ez duten Ligako Txapelketako sailkaturik onenak sartuko lirateke Superkopan. Kopako txapeldunak ligako txapeldunordearen aurka jokatuko luke, eta ligako txapeldunak kopako txapeldunordearen aurka. 2021ean Covid-19aren izurritea zela eta, ezohiko egoera bizi izan zen eta Kopako txapelduna zehaztu gabe jokatu behar izan zen, finalean zeuden bi talde euskaldunek, Athletic Club eta Errealak alegia, finala atzeratzea adostu baitzuten, harmailetan bi taldeen zaletuak sartu ahal izateko esperoan. Beraz txapeldun eta txapeldunorde gabe, ligako eta kopako ordezkarien arteko zozketa egin zen. Horrela, finalerdiak Bartzelona-Real Sociedad eta Real Madril-Athletic Cluben artean jokatu ziren. Lehen finalista Bartzelona izan zelarik, Erreala penaltietan garaitu ostean eta bigarrena Athletic Cluba, Real Madrileri 2-1 gailendu ostean. Finala Athleticek irabazi zuen Iñaki Williamsen luzapeneko golari esker eta aurretik Oscar De Marcos (lehen zatiaren amaieran) eta Asier Villalibrek (bigarren zatiaren amaieran, luzapena behartuz) sartutako golei esker. AurrekariakBernardo Salazar historialariak azaldu zuenez, Ligako eta Kopako txapeldunak lehiatzearen ideia, Espainiako Futbol Federazioak 1936ko batzarrean onartu zuen, Leopoldo García Durán buru zela, baina ezin izan zen gauzatu Gerra Zibilaren ondorioz. Athletic Club (1935-36 Ligako txapelduna) eta Madrid Foot-Ball Club (1936ko Kopako txapelduna) ziren kopa hau jokatu behar izango zuten lehenak. Altxamendu faxistaren ostean, 1939-40 denboraldia amaitzean, ideia berpiztu zen. Hurrengoak dira ezagutzen dugun Superkoparen aurrekariak:
Txapelketa guzti hauek Espainiako Ligako Txapelketako eta Espainiako Kopako txapeldunen artean jokatzen ziren.
Palmaresa
Podiuma
Garaipenak
Kanpo estekak
|