Share to:

 

Iñaki Williams

Iñaki Williams

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIñaki Williams Arthuer
JaiotzaBilbo1994ko ekainaren 15a (30 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
twia
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Club Deportivo Pamplona2008 / 2012
Athletic2012 / 2013
Baskonia Kirol Kluba2013 / 2014187
Bilbao Athletic2014 / 20153221
Athletic2015 / 421100
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2015 / 2017173
Espainiako futbol selekzio nazionala2016 / 201610
Euskal Herriko futbol selekzioa2018 / 20
Ghanako futbol selekzio nazionala2022 / 60
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Kirol zenbakia9
Lateralitateaeskuina
Pisua77 kilogramo
Altuera1,86 metro

IMDB: nm9675859 Twitter: Williaaams45 Instagram: williaaaams11 UEFA: 250074671 Edit the value on Wikidata

Iñaki Williams Arthuer (Bilbo, 1994ko ekainaren 15a) euskal herritar futbolaria da. Pamplona Kirol Elkartetik Lezamara heldu zen jubenila zela, egun Athleticen jokatzen du. Gurasoak Ghanakoak ditu. Iñakiren anaia Nico ere futbolaria da.

Bizitza

Iñakik bere bizitzako lehenengo egunak Bilbon pasatu zituen, baina Iruñean hazi zen. Bilbotik gurasoak Sesmara (Nafarroa Garaia) joan ziren, bertan aita nekazaritzan lan egin zuen etxalde batean.[1] Iñakik eskola hasi behar zuenean, Iruñera joatea erabaki zuten. Futboleko lehen urratsak Iruñeko Igeriketa Elkartean egin zituen.[2]

2008tik 2012ra Pamplona futbol-taldean jokatu zuen. Talde horrek Athletic taldearekin harreman onak zituenez, 2012an Bilbora joan zen Iñaki. Beheko mailetan oso nabarmena zen haren jokoa; Athleticen egin zuen lehenengo denboraldian 35 gol sartu zituen guztira. Horri esker, gazteen Errege Kopan finaleraino iritsi ziren, eta NextGen serieetan parte hartu zuen, geroago lehen taldean etorkizun handia izan zuten beste batzuk lagun zituela: Kepa Arrizabalaga, Yeray Álvarez eta Aymeric Laporte. Hurrengo urtean Athleticen bi filialetan jokatu zuen: denboraldi erdi bat Baskonian, non 7 gol sartu zituen, eta beste erdia Bilbao Athleticen, non beste 8 gol egin zituen. 2014ko abenduaren 6an egin zuen debuta lehen taldearekin. Administrazio gradu bat ikasi zuen, eta Ghanara laguntza bidaltzen duen elkarte bateko kide da.[3]

Map

Iñakiren ama Maria Arthuer Liberian jaio zen, eta oso gaztetik Ghanara joan zen bizitzera Liberiako gerra zibiletik ihesi. Mariak Felix Williams ezagutu zuen Buduburamgo errefuxiatu eremuan, eta Europaraino 3.500 kilometroko bidea egin zuten elkarrekin, errepidez. Etortzear zeuden seme-alabentzat bizileku hobea nahi zuten. Melillatik Bilbora jo zuten, eta han Iñaki Mardones apaizaren laguntza jaso zuten; haren omenez jarri zioten Iñaki seme zaharrenari. Handik gutxira Iruñera mugitu ziren lanagatik, eta gero aita Londresera joan zen, lanagatik orobat. Iñakik bere lehen kontratu profesionala sinatu zuenean, aita familia osoarekin bildu zen berriro, zazpi urte geroago. Nico Williams Iñakiren anaia da, 2002an jaioa, 2013tik Athleticen jokatzen duena, hasieran kategoria txikietan, eta 2020-21 denboralditik Athetic-en talde nagusian ere bai.[3]

Kirol ibilbidea

2022ko Maiatzak 31n eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Conference League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Baskonia
Euskal Herria
3. 2013/14 18 7 - - - - - - - - 18 7
Denera 18 7 - - - - - - - - 18 7
Bilbao Athletic
Euskal Herria
2.B 2013/14 14 8 - - - - - - - - 14 8
2.B 2014/15 18 13 - - - - - - - - 18 13
Denera 32 21 - - - - - - - - 32 21
Athletic
Euskal Herria
1. 2014/15 19 1 4 1 0 0 2 1 - - 25 3
1. 2015/16 25 8 5 3 - - 7 2 0 0 37 13
1. 2016/17 38 5 3 2 - - 8 1 - - 49 8
1. 2017/18 38 7 1 0 - - 13 3 - - 52 10
1. 2018/19 38 13 3 2 - - - - - - 41 15
1. 2019/20 38 6 7 4 - - - - - - 45 10
1. 2020/21 38 6 7 1 - - - - 2 1 47 8
1. 2021/22 38 8 4 0 - - - - - - 2 0 44 8
1. 2022/23 36 10 6 1 - - - - - - - - 42 11
1. 2023/24 34 12 5 2 - - - - - - - - 39 14
1. 2024/25 - - - - - - - - - - - - - -
Denera 342 76 45 16 0 0 30 7 - - 4 1 421 100
Ibilbide osoan 392 104 45 16 0 0 30 7 - - 4 1 471 128

Selekzio nazionala

2016ko maiatzaren 17an Vicente del Bosqueren deia jaso zuen 2016ko Eurokopa selekzio absolutuarekin prestatzeko hamaika jokalariz osatutako zerrenda alternatibo batean parte hartzeko. Azkenik, maiatzaren 29an Espainiako selekzioarekin debuta egin zuen, Bosnia-Herzegovinaren aurkako lagunarteko partida batean.[4]

2018ko urriaren 12an egin zuen debuta Euskal Herriko futbol selekzioarekin, Venezuelaren aurkako lagunarteko partida batean (4-2).[5]

2022ko uztailaren 5ean, bere arbasoen selekziorako, Ghanako futbol selekziorako jokatuko zuela iragarri zuen.[6] Irailaren 23an egin zuen debuta, Havreko Océane estadioan, Brasilen aurka (3-0), atsedenaldian Kamaldeen Sulemana ordezkatuz.[7] Selekzioan, herrialdeko ohitura jarraituz, "Kweku" izena erabiltzen du.[8] Azaroaren 14an, Otto Addo hautatzaileak Qatarreko 2022ko Munduko Txapelketa jokatzeko emandako hogeita sei jokalarien zerrendan sartu zen.

Tituluak

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Uriarte, Jon. (2020-02-24). «El religioso por el que Williams se llama Iñaki» COPE (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
  2. (Gaztelaniaz) «Athletic: El viaje de la familia Williams desde Ghana hasta Bilbao» Mundo Deportivo 2018-05-30 (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
  3. a b Magro Eizmendi, Imanol. (2017-08-05). Ahomentan. (Noiz kontsultatua: 2017-08-06).
  4. Martín, Luis. (2016/05/29). «Nolito da la victoria a España ante Bosnia en el final de las convivencias» El País ISSN 1134-6582..
  5. «Euskadi aprovecha su pegada ante Venezuela» Deia 2018/10/12.
  6. Herrán, Alfonso. (2022-07-05). «Iñaki Williams decide jugar con Ghana» Diario AS.
  7. «Iñaki Williams debuta con Ghana ante Brasil» Mundo Deportivo 2022-09-23.
  8. Lowe, Sid. «Iñaki Williams: 'Playing for Ghana allows me to get closer to my roots'» The Guardian.

Kanpo estekak

Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya