EspermatozoideEspermatozoidea edo espermioa zelula haploidea da, animalietan, arren ugalketa zelula edo gametoa dena. Espermatozoideak barrabilen barnean eratzen dira. Hoditxo hauen paretak, espermatogonia direlakoekin tapizatuak daude. Hauek, lehenengo, mitosi bidez, eta, ondoren, meiosi bidez zatitzen dira, zelula haploideak sorrarazteko, espermatida izena hartzen dutenak, ezberdintze bidez, azkenik, espermatozoideetan bihurtzen direnak. Espermatozoideak ikusi ahal izan zituen lehena, Anton van Leeuwenhoek izan zen, 1679an, potentzia handiko lehen mikroskopioak asmatu zituena. Espermatozoidearen tamaina eta egituraEspermatozoideak, honako zati hauetaz osatuta daude:
Ezaugarri esklusiboak espeziearen araberaHarreman ez zuzen bat existitzen da eiakulazioaren bolumenaren eta espermatozoide kontzentrazioaren artean espeziearen arabera:
Ugaztun batzuetan, gizakiak barne, espermatozoideak, gorputzeko batez bestekoa dena baino tenperatura baxuagoan ekoitziak izan behar dira, gizakien kasuan, gorputzeko tenperatura baino 2 gradu gutxiagoan, horregatik daude gorputzetik kanpo. Espermatozoide ekoizpenaEspermatozoideak, barrabiletako hazi hoditxoetan ekoizten dira, espermatogenesi deritzon prozesu batean. Prozesu honetan, espermatogonia izeneko zelula biribil batzuk zatitu eta ezberdindu egiten dira, espermatozoide bihurtu arte. Kanpo estekak
|