Essavarri
| Essavarri | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Barrundia |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°52′12″N 2°30′02″W / 42.870056°N 2.500456°W |
Essavarri edo Esauarri Donemiliagako Goldean bi aldiz agertzen den toponimo bat da, gaur egungo grafiaz Etxabarri gisa idatziko genukeena. Biak Ganboa barruan agertzen dira, eta bata Etxabarri Ganboarekin identifikatu da, gaur egun Uribarri Ganboako urtegiaren uren azpian dagoena.
Bestearen inguruan zalantza gehiago daude, Becerro Galicanoren edizio digitalaren kartografia[1] egin zutenek Etxabarri Urtupiñarekin identifikatzen zuten mapa ondoko testuan, baina gero, mapan kokagunea markatzerakoan, 35. zenbakidun etiketa jartzerakoan, hautu bitxi bat egin zuten eta Etxebarri Urtupiñatik kilometro batzuk iparralderago jarri zuten etiketa, Gebara aldean, Ganboako merindadean sartzeko, eta ez Barrundian. Beraz Gebara inguru horretan Essavarri izeneko herri hustu bat egongo zela proposatzen zuten mapagileek etiketa hortxe kokatzerakoan (!?).
Bestalde, Donemiliagako goldean "lekuz kanpo" aipatzen den Eurtupiana hura Urtupiñarekin lotu zuten, eta Eurtupiana hura mapan kokatzerakoan Becerro Galicanoko edizio digitaleko mapagileek gaur egungo Urtupiaran inguruan kokatzen dute, Etxebarri Urtupiña herritik gertu, beste herri hustu bat (!), beraz[2], eta gaur egungo Etxabarri Urtupiñan ez zuten inolako etiketarik ezarri, ez Essavarri ezta Eurtupiana ere (!?).
Donemiliagako goldean, Eurtupiana izeneko toponimoa agertzen da, nahiz eta "lekuz kanpo", Langrares barrutian, eta Eurtupiana hori ere (Etxabarri) Urtupiñarekin lotu dute adituek, edo Urtupiaran izeneko herriaren ondoko parajearekin[3].
Erreferentziak
- ↑ «Donemiliaga Kukulako Becerro Galicanoko edizio digitala - Kartografia» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-08-15).
- ↑ «Galicano» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-08-14).
- ↑ Harrieta, Eurtupiana eta Adanna hauekin Gerardo López de Gereñuk problemak izan zituen. Langraiz aldean, Tresponde aldean hustutako edo galdutako herrien bila ibili zen eta aipamen eskasegiak dokumentuetan... Becerro Galicanoaren edizio digitala prestatu zutenek, ordea, hiru herri horien kokapenak elkarren ondoan topatu zituzten, Langraiztik urrun, Iruraitz-Gauna aldean.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










