Esus
| Esus | |
|---|---|
| Ezaugarriak | |
| Sexua | gizonezkoa |
Esus (edo Esos, Hesus edo Aesus) antzinako Galiako jainko garrantzitsua, latinezko testu klasikoengatik zein froga arkeologikoengatik ezaguna; sarritan Taranis eta Teutates jainko galiarren konpainian aipatzen da.
Antzinako adituek, beren interpretatio romana ohiturari jarraituz, Esus Merkurio eta Marterekin identifikatu zuten, eta horrek gerraren patroia izan zitekeela esan nahi du. Esus aizkolari gisa irudikatzeak espekulazio asko eragin ditu, baina Esus eta Cuchulainnen arteko lotura baten aurreko iradokizunek funsgabeak dirudite orain.
Hari eskainitako tenplu batean, hiru koartza irudikatuta agertu dira, jainkoaren sinbolo gisa; kurriloarekin ere lotzen da. Biak hezeguneetan bizi diren hegaztiak dira.[1]
Antzinako iturri klasikoak
Lucano poetaren testigantza (K.o. I. mendekoa) da testu horietako bat, baina, bere poesian ematen diren datuak, metropolian zegoen galiarren aurka zegoen kontrako jarrera eta aurreiritziak asetzeko idatzi zuela uste dute batzuek, bina, hala ere ezin dela baztertu uste dutenak era badira. Kordobako poetak "aldare barbaroetako Esus zakarra" hitzen bidez deskribatzen du. Gizakiak sakrifikatzen omen zituzten zuhaitzetatik urkatuz, eta erritualki zaurituz. Ondoren, "izenik gabeko" apaizek zaurien odola nondik erortzen den interpretatuz, iragarpenak egiten bide zituzten.
Farsalia idazlanean bertan beste hau idatzi zuen Lukanok berak: «Arnas ezazue aske, [...] zuek, Teutates, Taranis eta Hesusen aldareetan giza odola isuri zenuten herriok, Taurideren Diana[oh 1] baino jainko ankerragoak, berriro hasten zarete zeuen kantuen bidez, bardook, guduan abaildutako gizon adoretsuen oroimena laudorio hilezkorrez sagaratzen duzuenak. Eta zuek, druidok, berriro ekiten diezue zeuen errito barbaroei, gerrak ezabatu zituen zuen sakrifizio odoltsuei.
Bernako iruzkinetan –Lukanoren Farsalia testuaren gainean egindako Antzinako edo Goi Erdi Arokoak (K.o. IV. eta IX. mendeen artekoak)–, Erromatar Marte jainkoarekin edo Merkuriorekin parekatzen dute, eta zehazten dute gizon bat zuhaitz batetik urkaturik uzten zutela jainkoa baretzeko.[2][3]
Onomastika eta toponimia

Essu izena galiar jende izen horietan agertzen da osagai, Esunertos («Esusen indarra duena») eta Esugenos («Esusengandik jaioa»[4] edo «Ondo jaiotakoa», Eughenos greziar izenaren baliokidea). Joseph Vendryes adituaren arabera, «Esugenos» izena galestarren artean aurki daiteke Owain eta irlanderaz Eogain formaz.[5] Bretoieraz ere agertzen da, Erwan eta Youen formetan eta baita frantsesez Yves izen eman du, François Falc'hun kanonigoaren aburuz.[6] Julius Pokornyk[7] Ywein izena gehitu du, Yvain bilakatu zena Erdi Aroko frantses literaturan.
Essé udalerriaren izena (Ille-et-Vilaine) Esusen izenetik etor liteke.[8]
Irudikapenak
Esus Nautes-en zutabean agertzen da irudikatuta,: giza itxurako pertsonaia bat da zuhaitz bat botatzen: behe-erliebean Esus izenarekin errematatuta dago.[2] Treveriseko (Alemania) beste erliebe batean, zezen batekin eta hiru kurrilorekin ageri da. Nautesen zutabean, zama gainean eta buru gainean hiru kurrilo dituen zezenaren behe-erliebeak, Tarvos trigaranus idatzita dauka aldarearen goiko aldean[2]

Egungo herri kulturan
- Asterix komiki sailean aipatzen diren jainko ugarietako bat da Esus.
- Esus Jean-Philippe Jaworskiren Munduko erregeak eleberri sailean parte hartzen duen jainkoetako bat da.
- Esus Eluveitie suitzar taldearen kanta bat da, Eappel II: Pantheon albumean agertzen dena.
- Esus Odyssian blaze komikian gobernatzen duten sei jainkoetako bat da.
- Esusen figura HBOren The Third Day telesail dramatikoan aipatzen da.
- Alain Guyard filosofo frantses eta anarkistaren ustez, Esus ateismoaren jainkoa da.
Oharrak
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Hesus. Esus» Oxford Reference doi:. (kontsulta data: 2025-06-22).
- ↑ a b c Duval, Paul-Marie. (1989). «« Teutates, Esus, Taranis »» Publications de l'École Française de Rome 116 (1): 275–287. (kontsulta data: 2025-06-22).
- ↑ George Charrière. (1966). «Le Taureau aux trois grues et le bestiaire du héros celtique» Revue de l'histoire des religions 169 (2): 157..
- ↑ Revue celtique (1898) XIX. zk., 229 or.
- ↑ J. Vendryes (1997) "La religion des Celtes", Coop Breizh. ISBN 978-2-909924-91-5. 32 or.
- ↑ François Falc'hun (1943) « Les noms bretons de Saint Yves », Annales de Bretagne et des pays de l'Ouest, 50. lib., 1 zk., 177-194 or.
- ↑ Pokorny, J. (1959) Indogermanisches etymologisches Wörterbuch.
- ↑ Marteville, A. eta Varin P. (1843) Dictionnaire historique et géographique de la province de Bretagne , 1 lib., Rennes, Molliex, 271. or.
Sakontzeko bibliografia
- Jan De Vries, (1953) « À propos d'Esus », Ogam, 5, 16-21 or.
Kanpo estekak
- Esus. chronarchy.com
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









