Share to:

Etxandi baserria

Etxandi baserria
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaKortezubi
Koordenatuak43°20′07″N 2°38′56″W / 43.33539°N 2.648786°W / 43.33539; -2.648786
Mapa
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVIII. mendea
Ondarea
Eraikitako euskal ondare nabaria15

Etxandi Kortezubiko Terlegiz auzoan dagoen baserria da.

2003ko ekainaren 24an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak

Etxandi baserriaren ezaugarria herri-arkitektura da. Erdian ataripea dauka eta osoko zutoinez osatutako egitura. Bi isurkiko estalkia eta mirubuztana dauzkan baserria da; beheko oina, lehenego oina eta teilatupekoa dauzka. Konposaketa simetrikoa da: oinplano laukizuzena eta teilatu-hegala fatxada nagusian. Oso ondo egokitzen da lurzoruaren desnibelera. Baserria harlangaitzekoa da. Harlandu txiki batzuk dauzka angeluetan eta egurrezko bilbadura argamasako plementariarekin, adreilu trinkoa eta harlangaitza lehenengo oinean eta teilatupekoan.

Fatxada nagusia hego-ekialdera orientatuta dago eta hiru gunetan banatuta. Erdiko gunea da zabalena eta harrizko oinarrien gainean dauden egurrezko bi osoko zutoinen artean kokatuta dago; zutoinak estalkiaren alturaraino iristen dira. Sarrerako arku zuzeneko ataripea berezia da; gune honetako beheko oin osoa hartzen du. Egurrezko habe bat dauka eta erdian zutabe toskanarra, kiribildurazko kapitela duela. Fatxadaren erdian balkoi txiki diskordante bat dago. Hormigoizkoa da eta bi ate dauzka. Bi alboetako guneek harlangaitz-hormak dauzkate oinarrian eta egurrezko bilbadura gainean. Ezkerreko alboan bi isurkineko teilatua duen estalpea dago erantsita. Estalpe horrek hautsi egiten du fatxadaren simetria. Eskuineko guneak jatorrizkoa ez den leiho bat dauka beheko oinean eta ia karratua den beste leiho bat lehenengo oinean. Seguru aski antzeko beste leiho bat izan zen ezkerreko gunean. Teilatupekoan bi txarrantxa dauzka erdiko gunean. Fatxadaren ardatzera inklinatzen dira txarrantxak. Karelaren gainetatik oholtzako itxiera eta bi bao txiki alboetan. Teilatu-hegalak dagoneko galduta ditu jatorrian izan zituen besoak, baina besoen landatuak oraindik ikus daitezke. Fatxadak emokadura zuria du.

Ipar-ekialdeko alboko fatxada emokadurarik gabeko harlangaitz-horma da. Altuera bat dauka, zokalo modura, eta zokaloaren gainean, horma atal hondoratu txiki bat. Zulo gutxi dauzka eta bi gauza nabarmentzen dira: harlanduzko markoa duen leiho bat eta komunaren bolumena, irtena. Atzeko fatxada harlangaitz-hormaz eraikita dago. Erabat itsua da, arku zuzeneko bi sarrera zuzen ezberdin izan ezik; teilatuaren mirubuztana ikus daiteke. Hego-mendebaldeko alboko fatxada altuagoa da. Harlangaitz-horma da beheko oinean eta egurrezko bilbadura goiko oinean. Muntaga bertikalak eta adreiluzko plementeria dauzka goiko oinean. Beheko oineko eskuinaldean bi leiho eta harlanduez hesitutako sarrera bat daude. Goiko oinean usategi-zuloak daude ezkerraldean eta erdigune eta eskuinaldean balkoi bat eta muntagen arteko zulo batzuk. Barrualdean nabarmentzekoa da egitura nagusia egurrezkoa dela; hainbat osoko zutoin ditu, zutikoak, besoak eta mihiztaduraz egindako loturak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya