Share to:

Exidia recisa

Exidia recisa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAuriculariales
FamiliaAuriculariaceae
GeneroaExidia
Espeziea Exidia recisa
Fr., 1822
BasionimoaTremella recisa

Exidia recisa Auriculariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Erresuma Batuan ingelesezko amber jelly izenarekin ezagutzen da.[2] Basiodiokarpoak (fruitu-gorputzak) gelatinakarak dira, marroi-laranja kolorekoak eta turbinatuak (erpin forman). Normalean hildako sahatsen adaxka eta adarrei atxikita hazten da eta Europan eta ziurrenik beste leku batzuetan ere aurkitzen da, nahiz eta aspaldidanik Ipar Amerikako Exidia crenata espeziearekin nahastu.

Sinonimoak: Peziza gelatinosa, Tremella boletiformis, Tremella salicum, Bulgaria recisa, Exidia gelatinosa, Exidia straminea.

Deskribapena

Exidia recisa-ak fruitu-gorputz gelatinakara laranja-marroi kolorekoak edo anbar kolorekoak eratzen ditu, hasieran irmoak eta apur bat konikoak, adinarekin ahul eta zintzilikarioak bihurtuz eta 2,5 cm inguruko zabalerakoak. Fruitu-gorputzak, oro har, gregario hazten dira, baina normalean ez dira elkartzen. Goiko gainazala, esporak dituena, leuna eta distiratsua da, behekoa berriz, leuna eta matea. Fruitu-gorputzak zurari une batean atxikitzen zaio, baina ez dute hankarik. Espora-jalkina zuria da.

Etimologia: Recisa epitetoak moztua esan nahi du, fruitu-gorputzen formari erreferentzia eginez.

Sinonimoak

Auricularia sagarum, Exidia straminea, Peziza gelatinosa, Tremella recisa, Tremella salicum

Jangarritasuna

Interes gastronomikorik gabea.

Nahasketa arriskua

Europan, Exidia repanda-ren fruitu-gorputzak antzeko kolorea dute eta mikroskopikoki bereizezinak dira. Hala ere fruitu-gorputzak botoi formakoak dira, ez dira inoiz koniko edo zintzilikariak bihurtzen, eta espeziea urkietan aurkitzen da normalean, inoiz ez sahatsetan.

Exidia umbrinella-ren fruitu-gorputzak ere antzekoak dira, baina espeziea koniferoetan bakarrik aurkitzen da eta arraroa da. Exidia bruneola ere ez da ohikoa eta burzuntzetan aurkitzen da. Oso hedatuta dagoen Exidia glandulosa delakoak ere fruitu-gorputzak marroi-beltzaxka kolorekoak ditu, askoz ilunagoak, bere gainazalean garatxo sakabanatu edo ziri itxurako irtengune txikiekin[3]

Sasoia eta lekua

Batez ere udazkenean eta neguan hazten da. Egurra usteltzen duen espeziea da, normalean hildako adaxka eta adarretan zurari atxikita egoten dena. Hasiera batean sahatsetan erregistratu zen eta substratu honetan ageri da gehien, nahiz eta haltzetan eta Prunus espezieetan ere agertu den.

Banaketa eremua

Europan oso hedatua dago, baina banaketa beste leku batzuetan ez da ziurra, duela gutxi bereiztu delako morfologikoki antzeko espezietatik Ipar Amerikan eta Asian[4]

Banaketa eremua

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Islandia, Europa, Errusia, Hego Korea, Japonia, Malaysia, Taiwan, Nigeria.[5]

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Holden L. (abril de 2022). «Nombres en inglés de los hongos 2022» . British Mycological Society . Consultado el 1 de febrero de 2022.
  3. Malysheva VF (2012). "Una revisión del género Exidia (Auriculariales, Basidiomycota) en Rusia". Mikologiya i Fitopatologiya . 46 : 365-376.
  4. Wu F, Zhao Q, Yang ZL, Ye SY, Rivoire B, Dai YC (2020). " Exidia yadongensis , una nueva especie comestible del este de Asia". Mycosystema . 39 : 1203– 1214. doi : 10.13346/j.mycosystema.200205 ..
  5. Exidia recisa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya