Federico Clavería
| Federico Clavería | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Mexiko Hiria, 1908ko ekainaren 13a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Santa Barbara |
| Talde etnikoa | euskalduna |
| Heriotza | Santa Barbara, 1994ko ekainaren 5a (85 urte) |
| Hobiratze lekua | Santa Barbara Cemetery (en) |
| Familia | |
| Aita | Saturnino Claveria Razquin |
| Ama | María Maldonado |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | militarra, kazetaria eta ekintzailea |
| Zerbitzu militarra | |
| Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza |
| Gradua | Technical Sergeant (en) |
| Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra Kwajaleingo gudua Saipango gudua Tiniango gudua |
Federico Clavería Maldonado (Mexiko Hiria, 1908ko ekainaren 13 – Santa Barbara, Kalifornia, 1994ko ekainaren 5) Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputzeko eusko-estatubatuarra izan zen. Pazifikoko Gerran parte hartu zuen, gerra-korrespontsal gisa[1].
Biografia
Federico Claveriaren aita Saturnino Clavería Razquin altsasuarra izan zen, 1886an jaioa eta Mexikora emigratu zuena. Bertan ezkondu zen María Maldonado Lópezekin. Federico 1908an jaio zen, baina Mexikoko Iraultzaren osteko ezegonkortasun politikoa zela eta, 1912ean Ameriketako Estatu Batuetara mugitu zen familia osoa. Hasiera batean Texasera joan ziren bizitzera, baina beranduago Kaliforniara emigratu zuten[1].
1930eko hamarkadan RKO Service Corporationen eta Warner Bros. Picturesen lanean aritu zen Los Angelesen. Pearl Harborko erasoaren ostean, Marineetan boluntario aurkeztu zen, baina ez zuten onartu ez zelako AEBko herritarra. 1942an lortu zuen herritartasuna eta berriro aurkeztu zen. Marineek onartu zuten, daltonikoa izan arren, zinemagintzan zuen esperientzia zela eta[2]. Behin Marineen Gorputzean gerra korrespontsal gisa lan egin zuen, "Denigen Demonioak" izeneko taldean. Marineen 4. Dibisioko 24. erregimenduan lan egin zuen argazkilari eta kamera laguntzaile gisa Kwajelaingo guduan, Saipango guduan eta Tiniango guduan, zortzi hilabetez. Bertan ere ezagutu zuen Lawrence Erburu, beste eusko-amerikar bat. Bere erregimentua Iwo Jimako guduan izan zen, baina bera ez, beste argazkilari batzuei aukera emateko. Hala ere, Wake atoloiaren kudeaketa Japoniaren eskuetatik AEBra pasa zenean, bertan izan zen ekitaldia dokumentatzen[1].
Lau urteko zerbitzuaren ostean sarjentu gisa lizentziatu zuten. Ezkondu eta gero La Tolteca izeneko arto-tortilla fabrika bat ireki zuen[3]. 84 urterekin hil zen, Santa Barbaran, eta bertako hilerrian lurperatu zuten ohoreekin[1].
Erreferentziak
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «El marine navarro Federico Clavería, primer corresponsal en la SGM» Euskal kultura (kontsulta data: 2023-10-19).
- ↑ Maslowski, Peter. (1993). Armed with cameras: the American military photographers of World War II. The Free Press ISBN 978-0-02-920265-4. (kontsulta data: 2023-10-19).
- ↑ (Ingelesez) «Federico and Bertha Claveria» UCSB Library 2011-08-19 (kontsulta data: 2023-10-19).
Kanpo estekak

Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









