Felipe Garín
| Felipe Garín | |||||
|---|---|---|---|---|---|
| |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Valentzia, 1908ko otsailaren 14a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Valentzia, 2005eko ekainaren 7a (97 urte) | ||||
| Hobiratze lekua | Valentziako hilerri nagusia | ||||
| Familia | |||||
| Seme-alabak | ikusi
| ||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | katalana | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | arte-historialaria eta historialaria | ||||
| Enplegatzailea(k) | Valentziako Unibertsitatea | ||||
| Jasotako sariak | ikusi
| ||||
| Kidetza | Valentziako Kulturaren Errege Akademia | ||||
Felipe Garín Ortiz de Taranco (Valentzia, Espainia, 1908ko otsailaren 14a - Valentzia, Espainia, 2005eko ekainaren 7a) artista izan zen.
Bizitza
Zuzenbide, filosofia eta letretako ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitatean. Espainiako Gerra Zibila bukatu zenean, Valentziako Arte Ederretako Eskolako artearen historia eta teoriako katedradun izendatu zuten, eta han lan egin zuen 1968. urte arte, zuzendari gisa 1951tik aurrera. La Lagunako Unibertsitateko artearen historiako katedra lortu zuen oposizioz, eta gero, meritu-lehiaketaz, Valentziakora igaro zen.
San Karlosko Arte Ederretako Errege Akademiaren lehendakari izendatu zuten 1974. urtean, eta Archivo del Arte Valenciano aldizkariaren zuzendaria izan zen.
Beste erakunde askotako kide izan zen eta sari ugari irabazi zituen.
1998an, Arte Ederretako Asturiasko Printzea sarian finalista izan zen.
Lan nagusiak
- Aspectos de la arquitectura gótica valenciana (Valentziako arkitektura gotikoaren zenbait alderdi)
- Loa y elegía de Polomino en su decoración de los santos Juanes de Valencia (Valentziako Joan santuen dekoratzaile Polominoren goraipamena eta elegia)
- Pintores del mar (Itsas pintoreak)
- El libro de horas del conde-duque de Olivares (Olivares konde-dukearen orduen liburua)
- La visión de España de Sorolla (Espainaren ikuspegia Sorollaren arabera)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









