Felix Goñi
| Felix Goñi | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Donostia, 1951 (74/75 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea : medikuntza |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | biokimikaria eta unibertsitateko irakaslea |
| Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Jakiunde |
Félix María Goñi Urcelay (Donostia, 1951). Biokimikako eta Biologia Molekularreko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta CSIC-EHU Zentro Mistoko Biofisika Unitateko zuzendaria. Haren taldea Eusko Jaurlaritzaren eta EHUren errendimendu handiko taldeetako bat da. Biofisikako Amerikako Elkarteko Mintzen Estruktura eta Mihiztatze Saileko presidente hautatu zuten 2014rako.[1][2]
Medikuntzan eta Kirurgian doktorea da, Nafarroako Unibertsitatean. Doktoratu ondoko ikasketak Londresko Unibertsitatean (Royal Free Hospital) egin zituen.
Zelula-mintzetako elkarrekintza molekularretan zentratzen du bere ikerketa.
Federation of European Biochemical Societies-eko Argitalpen Batzordeko presidentea da. Biofisika Bizkaia Fundazioaren sortzailea eta presidentea. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Oso, eta Universidad Nacional de Córdoba (Argentina) ohorezko irakasle.
Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikako zuzendaria izan zen. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Oinarrizko Biologia Programako Batzordeko aditu (2002).
Sariak eta errekonozimenduak
- 2002: Euskadi Ikerkuntza Saria eman zioten.
- 2013: Avanti Saria. Lipidoei buruzko Europako ikerketa onenari ematen zaion saria.
Erreferentziak
- ↑ Goñi, Felix. (2020). www.jakiunde.eus (kontsulta data: 2021-01-30).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Quevedo, Gorka. (2002-12-20). «Felix Goñi Biofisikaria: "Ikerkuntzan ere beharrezkoa da muga batzuk egotea"» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (kontsulta data: 2021-01-30).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









