Share to:

Fenghuang

Fenghuang
Ezaugarriak
BaliokideakRaróg (en) Itzuli eta fenix
Hang dinastiako fenghuang baten buztinezko hilobi-irudia.

Fenghuang (txinera tradizionalez: 鳳凰; pinyinez: Fèng·Huáng baita ere fenix txinatarra gisa ezaguna, Txinako hegazki mitologikoa da, hegazti guztien gaineko erregina.[1] Fenghuangak antzeko izenekin ezagutzen dira beste hizkuntza batzuetan (japonieraz: hō-ō; vietnameraz: phere, phhng hoàng edo phen ng hoang; koreeraz: bonghwang). Mendebaldean fenix txinatarrak deitu ohi zaizkien arren, mendebaldeko fenixarekiko antzekotasun mitologikoak azalekoak dira.[2]

Jatorria

Fenghuangak ez du loturarik mendebaldeko fenixarekin. Hegazti honen irudiak duela 7.000 urte baino gehiagotik agertu dira Txinan, normalean jadean, jatorrian zorte oneko totem moduan. Antzinako Txinako ekialdeko tribuen totema omen zen. Teoria modernoek iradokitzen dute historiaurreko Txinan ohikoa zen ostruka baten antzeko hegazti handi baten irudikapena izan daitekeela.[3]

Deskribapena

Hegoak zabalduta eta atzaparrekin sugeak erasoz irudikatzen da. Animalia desberdinen ezaugarriak erakunsten ditu: oilar baten mokoa omen du, enara baten aurpegia, eskortako hegazti baten bekokia, suge baten lepoa, antzara baten paparra, dortoka baten bizkarraldea, orein baten atzeko ankak, arrain baten isatsa. Gaur egun, ordea, askotan hegazti askoren konbinazio gisa deskribatzen da.

Bere gorputzak, zeruko sei gorputzak sinbolizatzen ditu. Burua zerua da; begiak, eguzkia; bizkarra, ilargia; hegoak, haizea; hankak, lurra eta isatsa, planetak. Lumek oinarrizko 5 kolore dituzte: beltza, zuria, gorria, berdea eta horia.

Arrei Feng esaten zaie, eta emeei, berriz, Huang. Gaur egun, ez da generoen dikotomia hori egiten, eta biak genero femenino bakar batean biltzen dira (yin), arra Txinako dragoia lagun dezakeena (yang).[4]

Sinbolismoa

Fenghuangak oso konnotazio positiboak ditu. Bertutearen eta graziaren sinboloa da. Yin eta yangaren arteko lotura sinbolizatzen du. Bake garai oparoetan agertzen da, baina arazoak datozenean ezkutatu egiten da. Antzinako Txinan, ezkontza eta ekitaldi berezien dekorazioan aurkitu ohi zen, dragoiarekin batera. Yin eta yangaren metaforari jarraituz, fenixak ezkontideen arteko elkartze ona sinbolizatuko luke.[5]

Han dinastiaren garaian (duela 2200 urte), fenghuang hegoaldea adierazteko erabiltzen zen, eta hegaztia arra eta emea irudikatzen zituen, aurrez aurre. Enperatriza Enperadorea irudikatzen zuen dragoi baten bikote gisa irudikatzeko ere erabiltzen zen. Honek antzinako Txinako ekialdeko eta mendebaldeko tribuen arteko lotura adieraz dezake. Fenixak zerutik Enperatrizara bidalitako boterea irudikatzen zuen. Etxe batean fenix bat antzeztuz gero, bertan bizi zen jendearen leialtasuna eta zintzotasuna sinbolizatzen zituen. Edo, bestela, Fenghuang gobernuan iluntasunik edo ustelkeriarik ez dagoenean bakarrik dago presente.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Liligo. (2012-12-20). «Fenghuang, un viaje en el tiempo a hombros del ave fénix» El Magazine del Viajero (kontsulta data: 2026-07-18).
  2. (Ingelesez) «The Phoenix vs. Fenghuang Bird | Mythology & Meaning - Lesson» study.com (kontsulta data: 2026-07-18).
  3. (Gaztelaniaz) «Sobre el Ave Fénix o Fenghuang (凤凰网)» Cuaderno de retazos 2012-02-16 (kontsulta data: 2026-07-18).
  4. (Gaztelaniaz) «Fenghuang» Wiki Mitología (kontsulta data: 2026-07-18).
  5. (Gaztelaniaz) ICG. (2025-12-09). «Fenghuang: El Ave Fénix China, Símbolo de Armonía y Renacimiento 🪭» Instituto Chino de Gipuzkoa (kontsulta data: 2026-07-18).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya