Guztira, Bartzelonako probintzian zabalera estuko (1.000 mm) 140 kilometro eta zabalera estandarreko (1.435 mm) 42 kilometro ustiatzen ditu, eta Lleidako probintzian iberiar zabalerako (1.668 mm) 89 kilometro kudeatzen ditu, baita bi kremailera-tren eta hainbat funikular ere.
Tren negozio unitatea: Aldiriko trenbide, trenbide metropolitarrak eta eskualdekoak biltzen ditu (Bartzelona-Vallès, Llobregat-Anoia eta Lleida-la Pobla de Segur trenbideak).
FGCren egoitza nagusia BartzelonakoSarrià auzoan dago, dels Vergós kaleko 44. zenbakian, 2008an inauguratutako eraikin batean eta aintzina FGCren tailerrak zeuden tokian. Rubí udalerrian operazioen zentroa dago (COR).[2]
FGCren aldirikoen trenbideak metro izaera dute Bartzelona eta bere gune metropolitarran, eta Bartzelonako metroan integratuta maiztasun altuko zerbitzua eskaintzen dute. Linea hauen zenbakitzea irizpide hauen araberakoa da:
S (suburbà, hiri ingurukoa), Bartzelonatik 2. eta 3. tarifa-guneetara ibilbidea duten lineak.
R (rodalies, aldirikoak), 3. tarifa-gunetik haratago ibiltzen diten hiriarteko lineak. Bartzelonako gune metropolitarran 8 aldiriko linea daude, zeinetatik R1etik R4ra eta R7 eta R8a Renfe Operadorak ustiatzen duen, eta R5 eta R6, zein R50etik R60ra FGCk ustiatuta.
Lleida-La Pobla de Segur trenbidea 1951eko trenbide bat da, FGCk 2016tik ustiatuta, ordura arte Renfe Operadorak ustiatzen baitzuen. Lleida-Balaguer tartean bidaiarien bolumenaren %70a pilatzen da, norantza bakoitzeko 10 zerbitzu daudela egunean. Balaguer-La Pobla de Segur tartean, bestalde, norantza bakoitzeko bost zerbitzu eskaintzen dira. Trenbide honetan Tren dels Llacs izeneko tren turistikoa ibiltzen da.