Share to:

Filarete

Filarete

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonio di Pietro Averlino
JaiotzaFlorentzia, 1400 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Italia
HeriotzaErroma, 1469 (egutegi gregorianoa) (68/69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, eskultorea, domina-egilea, arte-historialaria eta obra-maisua
Lan nabarmenak

Antonio di Pietro Aver(u)lino, ezizenez il Filarete (Florentzia, c. 1400 - Erroma?, 1469), Pizkundeko arkitektoa, eskultorea, dominalaria eta arkitektura teorikoa izan zen. Batez ere ezaguna da Sforzinda hiri idealaren diseinuagatik, Pizkundeko lehen hiri-plano ideala. Trattato di architettura idatzi zuen 1461 inguruan.

Bizitza

Filarete Florentzian jaio zen ziurrenik eta bertan hasi zuen bere ibilbide artistikoa, ziurrenik Lorenzo Ghiberti eskultore eta arkitektoaren lantegian. Eugenio IV.a aita santuak bere lehen lana eskaini zion eskultore bezala: San Petri basilikako brontzezko erdiko ateak. Hamabi urte behar izan zituen amaitzeko, 1433 eta 1445 artean. Lan honetan, Filaretek gainditu nahi izan zuen bere maisu Ghibertiren maisulanarekin, Florentziako katedraleko bataiategiko brontzezko ateekin. Mende bat geroago, Filareteren ateak kontserbatu ahal izan ziren San Petri basilika zaharra eraitsi eta berrian berriz jarri zirenean.

Lan honen ondoren, bai Florentzian (1448) eta bai Venezian, Piero di Cosimo de' Medici bezalako jauntxo ospetsuen lan-eskaera ugari jaso zituen.

Erroma utzi eta Milanera joan zen Francesco Sforza dukearentzat lan egitera. Han eraiki zuen Ospedale Maggiore delakoa 1456 inguruan, zeina arrazionalki diseinatua izan zen gurutze bat karratu baten barruan inskribatuz, erdigunean eliza zuela, berau ere oinplano zentralekoa. Mantendu diren jatorrizko egitura zatiak, oso eraldatuak, milandar Quattrocentoko artisau tradizioen xehetasun gotikoak erakusten dituzte, Filareteren all 'antica diseinuarekin zerikusi gutxi dutenak. Milanen ere Castello Sforzesco gazteluan eta katedralean lan egin zuen.

Vasari bere biografoaren arabera, Filarete Erroman hil zen 1469 inguruan[1].

Sforzinda

Sakontzeko, irakurri: «Sforzinda»

Filareteren Sforzinda Pizkundeko lehen hiri-plan ideala izan zen, eta haren trazaduraren antolaketa zehatzak beste inork baino hiri-plangintza kontziente handiagoa irudikatzen zuen. Tratatuak buruzagi garrantzitsu askoren interesa piztu zuen, Giangaleazzo Sforza eta Piero de 'Medici kasu, eta geroago, Francesco di Giorgio eta Leonardo da Vinci hiri idealak irudikatzen hasi zirenean, Filareteren ideia ugari erabili zituzten[1].

Sforzinda inoiz eraiki ez zen arren, etorkizuneko hiri-plano askoren inspirazio izan zen. Adibidez, XVI. mendean, Pizkundeko ingeniari eta arkitekto militarrek Filareteren hiri-eskema idealak eta defentsa-gotorlekuak konbinatu zituzten. Hiri ideala eta hiri gotortua uztartzeko ideia hori Europa osora eta haratago zabaldu zen[2].

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez)'Il Filarete.' International Dictionary of Architects and Architecture. St. James Press, 1993. Reproduced in Biography Resource Center. Farmington Hills, Mich.: Gale, 2009. http://0-galenet.galegroup.com.ilsprod.lib.neu.edu/servlet/BioRC[Betiko hautsitako esteka]
  2. Kostof, 1991.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya