Florence Austral
| Florence Austral | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Florence Mary Wilson |
| Jaiotza | Melbourne, 1892ko apirilaren 26a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Newcastle (Australia), 1968ko maiatzaren 15a (76 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: esklerosi anizkoitza |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | opera abeslaria |
| Izengoitia(k) | Florence Austral |
| Ahots mota | sopranoa |
| Musika instrumentua | ahotsa |
Florence Mary Wilson (Melbourne, Australia, 1894ko apirilaren 26a – Newcastle, Australia, 1968ko maiatzaren 15a) soprano dramatiko australiarra izan zen, Richard Wagnerren opera interpretazioengatik ezaguna, baina ez zuen inoiz Bayreutheko Jaialdian abestu.[1][2][3][4]
Australiaren ohorez (latitudeagatik) abizena aldatu zuen eta Frida Leider eta Emmy Destinnekin (Emilie Kittlová) lehiatu zen bere garaiko soprano wagneriar handienetako bat bezala Kirsten Flagstad norvegiarra iritsi arte.
Bizitza
Richmond-en (Victoria) jaio zen, eta eskolako abesbatzan jardun zuen. Hainbat sari eta beka irabazi zituen 1914an eta New Yorkera joan zen Gabriele Sibellarekin ikastera 1919an eta Londresen perfekzionatu.
Musika ibilbidea
1922an egin zuen debuta Londresko Covent Gardenen, Brünnhilde pertsonaia izan zen Die Walküre Walkiria) eta Sigurd lanetan. Gero Isolde eta Aida abestu zituen, 1923an Nellie Melbarekin batera agertuz, garai hartako beste diva australiar handiarekin batera.
1930. urtean Berlingo Staatsoper Unter den Linden antzokian izar bihurtu zen, baina Friedrich Sc-ekin Die Walküre (Walkiria) antzezten ari zela, esklerosi anizkoitzaren sintomak sentitzen hasi zen, eta gaitz hori larriagotuz joan zen, harik eta ezer egitea eragotzi zion arte.
Errezitaldietan aritu zen, 1940an erretiratu behar izan zuen arte. 1946an Australiara itzuli zen guztiz geldituta eta bertan kantua irakatsi zuen 1959ra arte.
Heriotza
1968an hil zen esklerosi anizkoitzak eragindako istripu zerebrobaskular baten ondorioz. Nellie Melba eta Joan Sutherlandekin batera, Australiako soprano nabarmenenetako bat da.
Aintzatespenak
- 2008an "When Austral Sang" bere bizitzari buruzko biografia argitaratu zen.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Florence Austral» Los diccionarios y las enciclopedias sobre el Académico (kontsulta data: 2026-08-13).
- ↑ (Ingelesez) «Florence Austral» Discogs (kontsulta data: 2026-08-13).
- ↑ (Ingelesez) Collections, Special. (2020-07-05). «Florence Austral – Our Forgotten Diva» Hunter Living Histories (kontsulta data: 2026-08-13).
- ↑ «Florence Austral, b. 1892» National Portrait Gallery people (kontsulta data: 2026-08-13).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









