Folletoi

Folletoia (frantsesez: feuilleton) idazlan literarioa da, egunkari batean atalka argitaratzen dena.[1] Lan horiek sarritan izaten zituzten ezaugarriak zirela eta, antzerki-, zine-, telebista- edo irrati-lan sentimental eta negar-eragilea kalifikatzen dira folletoi gisa baita ere.[2]
Egunkarietako orrien behealdean argitaratzen den idazlan literarioa da. Nobela asko argitaratu izan da horrela. Frantzian sortu zen joera hori, feuilleton deituraz, XIX. mendean, eta ondoren, Europa, osora eta Ameriketara hedatu zen. Epeka eskainitako nobelarekin nahastu izan da, oso antzekoak baitira. Idazle handi askok erabili dituzte horrelako bideak: Honoré de Balzac, George Sand, Charles Dickens...[1]
Folletoi hitzak, orokorrean, giza harreman nahasiak daudeneko narrazioa adierazi ohi du, sentimentalismoz beterikoa eta arrunkeriarako joera nabaria duena. Bestalde, folletoi terminoa literaturaren ikuspegitik argumentu funtsik gabearen eta arruntaren sinonimo bihurtu da. Azkenik, folletoiak gehienetan nobelak izaten badira ere, hasiera batean kazeta-orriaren behealdean ipuin laburrak eta poemak ere argitaratzen ziren.[1]
Euskaraz ere argitaratu izan dira zenbait nobela gisa horretan; esate baterako, Eskualduna aldizkariak Piarres Adame J.B. Elizanbururen narrazioa argitaratu zuen, eta hegoaldean, berriz, R.M. Azkue eta Txomin Agirreren ohitura eleberriak gisa horretan eman ziren argitara, XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









