Frans Post
| Frans Post | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Haarlem, 1612ko azaroaren 17a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Recife Haarlem |
| Heriotza | Haarlem, 1680ko otsailaren 17a (67 urte) |
| Hobiratze lekua | Grote Kerk (en) |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | nederlandera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria, grabatzailea, bidaiaria, marrazkilaria, artista eta ilustratzailea |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Influentziak | Pieter Post |
| Kidetza | Haarlem Guild of St. Luke (en) |
| Mugimendua | barrokoa |
| Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Frans Janszoon Post (Haarlem, 1612ko azaroaren 17a - ibidem, 1680ko otsailaren 17a) Herbehereetako margolari barrokoa izan zen. Hego Amerikan ikuspegiak margotu zituen lehendabiziko europarra izateagatik ezaguna. Margo hauek Brasilgo Pernambuco eta São Francisco ibaian egin zituen.
Bizitza
Gutxi dakigu Frans Posten bizitzari buruz. Informazio-sorburu nagusia Arnold Houbrakenen Groote Schouburgh der Konstschildeus em Schilderessen (1719) lanetik lortutakoa da. Hauek, aldi berean, hainbat biografia eta eliza eta bestelako erregistroen ingurutik lortutakoak dira.
Jan Janszoon Post eta Francyntie Peters-en hirugarren semea izan zen. Bere aitak Haarlemen beirateak margotzen zituen, eta Frans umea zela zendu egin zen. Ez dakigu nola ikasi zuen margotzen. Houbrakenen esanetan, Brasila joan aurretik bere aitaren lanbidean aritu izan zen, baina informazio horrek ez dirudi gertatutakoa argitu dezakeenik. Antza, bera anaia nagusiak irakatsi zion, Pieter Post (1608-1669?) arkitekto eta margolaria bera. Pieterek Jacob van Campen arkitekto entzutetsuarekin lan egin zuen Mauritshuis eraikitzen.

Frans Post 24 urte zituela, 1637an Brasila heldu zen, eta bere bezeroak asetzeko Brasilgo irudi bilduma handia sortzeko hainbat espediziotan parte hartu zuen. 1637tik 1644ra, Hego Amerikako ikuspegiak margotu zituen lehendabiziko europarra izan zen.
1644ko uztailean Haarlema itzuli zen, eta bere egoitza Smeetstraaten jarri zuen. 1646an San Lucas margolari-elkarteko kide egin zen. Europara itzultzean Historia Naturalis Brasiliae (1648) liburu entzutetsua irudiztatu zuen. 1650ko martxoaren 27an Sandvoort elizan Jannetye Bogaretekin ezkondu zen, Salomon Bogaerten alaba bera eta hiru seme alaba izan zituzten.
Lana
Posten berrehun margolan inguru daude egun, eta horietatik hogeita hamabik izenpea eta data dute eta izenpea besterik ez, berrogei. Lehenengoen bidez artistaren nondik norakoak eta bilakaera jakin ditzakegu.

Honatx Posten margolan batzuk:
- Sao Francisco ibaia, 1635, Louvre Museoa, Paris
- Itamaracá uhartea, 1637, Mauritshuis, Hagako
- Fort Fredrik Hendrik, 1640, Recifeko, Brasilen
- Ur-jauzia, Paulo Afonso, 1649
- Ogasuna, 1652, Landesmuseum Mainz
- Ezta kapera, 1667
- Pernambuco inguruko ikuspegia, 1669
Kanpo-estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









