Fred Rwigema
| Fred Rwigema | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Emmanuel Gisa |
| Jaiotza | Gitarama Province (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Kigali, 1990eko urriaren 2a (33 urte) |
| Hobiratze lekua | National Heroes Cemetery in Rwanda (en) |
| Heriotza modua | : bala zauria |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | politikaria, militarra eta iraultzailea |
| Zerbitzu militarra | |
| Parte hartutako gatazkak | Uganda–Tanzania War (en) Ugandan Bush War (en) Ruandako Gerra Zibila |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | Ruandako Fronte Patriotikoaren |
Fred Gisa Rwigema (Rwigyema ere idatzia; jaiotzez Emmanuel Gisa; 1957ko apirilaren 10a - 1990eko urriaren 2a) ofizial militarra izan zen, Fronte Patriotiko Ruandarraren (FPR, Front Patriotique Rwandais) sortzaile eta burua, 1959ko Hutu Iraultzaren ondoren eta hurrengo urteetako oldeetan Ugandako erbestera jo zuten tutsi ruandarrek 1987an sortu zuten indar politiko eta militarra.
Milton Oboteren lehen presidentetzan (1966-1971) kontrako kanpaina xenofoboak jasan zituzten Ugandan; eta berriz ere haren bigarren agintaldian (1980-1985), Ruandara itzultzeko saioak eraginez. Gero, Yoweri Museveni jada presidente, Habyarimana, Ruandako presidentearekin negoziazioak ireki ziren, baina ez zuten emaitzarik izan. Azkenean, Fred Rwigema buru zen FPRren APR (Armée Patriotique Rwandais) adar armatuaren erasoa etorriko zen, Ugandako mugatik, 1990eko urrian.
Haurtzaroa eta gerrillari urteak
Fred Rwigema Gitaraman jaio zen, Ruandako erdialdean. Milaka beste tutsi bezala, 1960an bere familiarekin ihes egin zuen Ugandara, eta Nshungereziko (Ankole) errefuxiatu-eremu batean kokatu ziren.
1976an batxilergoa amaitu ondoren, Rwigema Tanzaniara joan zen eta Salbazio Nazionaleko Frontean (FRONASA, Front for National Salvation) sartu, Museveni buru zen talde matxino ugandarra, garai hartan Idi Amin diktadorearen kontra borrokan.
Orduan hartu zuen Fred Rwigema izena.
Urte berean, Mozambikera joan zen, eta FRELIMO talde matxinoan sartu, Portugalen botere kolonialetik askatzeko borrokan ari zena. 1979an berriz ere Museveniren ondoan borrokatu zuen, Idi Aminen armadaren kontra, Tanzaniako indar armatuekin batera, hauek jo zuten kontra-inbasioan. 1979ko apirilean Kampala hartu zuten, eta Idi Aminek atzerrira ihes egin zuen.
Ugandako gobernuan
1981ean, Musevenik sortu eta zuzendutako Erresistentzia Armada Nazionalean (NRA, National Resistance Army) gerrillan sartu zen Rwigema, Paul Kagame bezala, garaiko Milton Oboteren gobernuaren aurka. 1986an NRAk herrialdearen kontrola hartu ondoren, Museveni presidente bihurtu zen, eta Rwigema goi-jenerala eta Defentsa ministro orde izendatu zuen.
1987an Fronte Patriotiko Ruandarra (FPR) alderdia sortu zuten, Ruandara itzultzeko bidea urratzeko. 1989an Ugandako armada formalki utzi eta 1990ko urriaren 1ean APR adar armatuak Ruandako iparraldea inbaditu zuen.
Ruandako gerra zibilaren hasiera

4.000 bat soldadu ongi trebatu eta armatuek osatzen zuten FPR-APR armada, Fred Rwigema lider karismatikoa buru. Orduan ez soldadu kopuruan ez armamentuan gehiago ez zen Ruandako FAR (Forces Armées Ruandaises) armadak ezin izan zien aurre egin. Azkar aurreratu ziren, ia Kigali hiribururaino. Baina Habyarimanaren aliatu zen garaiko Zaireko Mobutu diktadoreak bere guardia presidentziala bidali zuen, eta gero Mitterranden Frantziak Noroît operazioa [1]. FPR-APRk atzera egitera behartu zuten.
Dena den, erasoaldiaren bigarren egunean Fred Rwigema hilik gertatu zen, hurrengo egunetan isilpean mantendu zuten heriotza, eta gero bertsio ezberdinak izan zituen gertaera iluna, hiltzeko moduaz ez ezik egiletzaz ere [2] [3].
Jarraian, Paul Kagame, AEBn formazio militarra jasotzen ari zena, itzuli, FPRko buru bihurtu eta gerrari berriz ekin zion, gerrilla-gerra estrategia berri batez. 1994ko apirilean, Habyarimana atentatuan hil, Ruandako tutsien genozidioa hasi, eta FPRren erasoaldi orokor baten ondoren, uztailean gerra irabazi zuen, eta boterea lortu. Fred Rwigema Ruandako heroi nazionala izendatua izan zen. Bere gorpua Kigaliko Remera Heroien Hilerrian lurperatu zuten.
Erreferentziak
- ↑ Lugan, Bernard. (2005). François Mitterrand, L'Armée française et le Rwanda. Editions du Rocher, 51-66 or. ISBN 978-2268054155..
- ↑ (Ingelesez) «Was Rwigyema assassinated?» Monitor 2021-02-02 (kontsulta data: 2026-03-19).
- ↑ Carrero, Joan. (2010). África, la madre ultrajada. Editorial Milenio, 94-95, 194 or. ISBN 978-84-9743-375-4..
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









