Gabonsari

Gabonsaria[1] edo agilando (agillando, agirando)[2]. Eguberrietan egiten den oparia edo ematen den sariari esaten zaio gabonsaria. Dirua, janaria, edariak edo beste mota bateko opariak izaten dira gabonsariak.
Garai batean, neguko solstizioa igaro eta gutxira, ohitura zegoen etxez etxe joateko, oles egiteko, abesteko eta gabonsaria eskatzeko. Janaria edo dirua eskatu egiten zen abestuz, eta abeslariek gabonsaria jaso ohi zuten.
Geroago morroi batzuei, fabriketako langile batzuei-eta, Gabonetan, sari berezia, ohiko soldatatik apartekoa, gehigarria eman izan zaie: gabonsaria. Saski bat janari eta edari bereziekin, aparteko diru-sari bat... Borondatezko ordainsaritzat hartzen da (eskupeko baten antzera), nahiz eta bere ohiturak kasu batzuetan eskuratutako eskubidetzat hartzea ekarri duen.[3]
Urteko hamahirugarren edo hamalaugarren soldata, «Gabonetako aparteko soldata», ohitura zahar hauekin zerikusia omen du.
Gabonetan baserri giroan bazegoen ohitura umeak etxerik etxe joateko, oles egin, abestu eta agilandoa eskatu. Honako formuletan ikus daiteke agilando hitzaren Durango-Eibar eta inguruetako aldaera:[4]

- Agillando, agillando,
- bizkaittarrak Durangon;
- Aingeruak gera,
- zerutik gatoz,
- poltsia ba'dogu baña
- eskian gatoz.
- Aingeruak gara
- zerutik gatoz
- (Gaztelaniaz) una limosñita
- por amor de Dios,
- aquí estamos cuatro
- cantaremos dos
- agillando agillando!
- Matxin-arrando!
- Gabon, etxeko andre
- eta nagusiyak,
- [...]
- agiranduengatik
- gera etorriyak.
Erreferentziak
- ↑ «gabonsari». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2026-08-04).
- ↑ «agilando - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-12-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Enciclopedia jurídica
- ↑ «agilando - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-12-26).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









