Gaukar
| Gaukar | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Dipsacales |
| Familia | Adoxaceae |
| Generoa | Viburnum |
| Espeziea | Viburnum opulus |
Gaukarra[1] (Viburnum opulus) Adoxaceae familiaren zuhaixka erako landarea da, Europan, Afrika iparraldean eta Asia erdialdean jatorria duena.[2]
Deskribapena
Landare hostogalkorra da, 4-5 metroraino haz daitekeena. Mahatsondoarenak bezalako hosto ebakiak eta erorkorrak ditu, aurkakoak eta trilobulatuak, 5-10 cm-koak. Loreak hermafroditak dira, zuriak, korinboetan bilduak. Fruitu gorri txikiak ematen ditu; drupak, barruan hazi bakarra dutenak.
Habitata eta banaketa
Zoru heze eta istiltsuak maite ditu, kalkareoak eta humusean aberatsak, Ibaiertzetan, pagadi eta hariztien baso-mendeletan eta heskaietan bizi da.
Europako alde gehienetan eta Asiako mendebaldean zabaltzen da. Euskal Herrian lurraldearen ipar-eremu osoa hartzen du, baina erdialdeko baso eta mendietan ugariagoa da kostaldean baino.[3]
Erabilera
Medikuntza tradizionalean, toniko kardiako gisa erabili izan da. Azala ere baliatzen da. Estraktu moduan hartzen da, tindura kontzentratu edo edabe moduan, nerbioetarako lasaigarri gisa eta antiespasmodiko bezala, asma eta histeria kasuetan. Ematen dituen fruituekin kontserbak eta edari biziak egiten dira.[4] Lorategietan ere uso erabiltzen da, apaingarri gisa.
Taxonomia
Carlos Linneok deskribatu zuen Viburnum opulus, eta Species Plantarum liburuan argitaratu (1: 268. 1753).
- Etimología
Viburnum: genero honetako espezie baten latinezko izen klasikoaren izen orokorra.
opulus: epiteto latindarra, gaukarraren hostoak astigar espezie baten antza duelako.
Erreferentziak
- ↑ Fundazioa, Elhuyar. «gaukar» Elhuyar Hiztegia (kontsulta data: 2022-05-20).
- ↑ Blamey, M. & Grey-Wilson, C.. (1989). Flora of Britain and Northern Europe. ISBN 0-340-40170-2..
- ↑ Euskal Herriko Zuhaitz eta Zuhaixken Gidaliburua. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza ISBN 84-457-117-2..
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak
| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









