Gerrako pilotu
| Gerrako pilotu | |
|---|---|
| Datuak | |
| Idazlea | Antoine de Saint-Exupéry (1942) |
| Argitaratze-data | 1942 |
| Generoa | Eleberria |
| Jatorrizko izenburua | Pilote de guerre |
| Hizkuntza | frantsesa |
| Argitaletxea | Éditions Gallimard |
| Herrialdea | |
| Bilduma | Blanche |
| Orrialdeak | 248 |
| ISBN | 207025660X |
| Euskaraz | |
| Izenburua | Gerrako pilotu |
| Itzultzailea | Josu Zabaleta |
| Argitaratze-data | 2003 |
| Bilduma | Literatura Unibertsala |
| Orrialdeak | 188 |
| ISBN | 9788497830546 |
Gerrako pilotu Antoine de Saint-Exupéry idazle frantsesaren memoria liburua da. 1942an argitaratu zen Amerikako Estatu Batuetan (AEB), Flight to Arras izenburupean, eta Frantzian, Vichyko gobernuak argitaratzea debekatu zuenez, isilpean argitaratu zen Pilote de guerre izenburuarekin. Liburuan, Frantziako Aireko Armadan lan egin zuen garaiko bizipenak kontatzen ditu. Izan ere, azterketa-hegazkin baten pilotu gisa aritu zen Bigarren Mundu Gerran, Frantziako Guduan, 1940ko maiatzaren 23tik 1940ko ekainaren 6ra bitartean.
Liburuak Arras hiriaren gainean hainbat hilabeteetan zehar egindako hegaldiei buruz dihardu. Saint-Exupéry II/33 Azterketa Taldeko kidea izan zen eta motor biko Potez 637 hegazkin bat pilotatu zuen. Gerra hasieran berrogeita hamar azterketa-tripulazio zeuden soilik eta horietatik hogeita hiru II/33 taldekoak ziren. Alemaniar armadaren inbasioaren lehen hiru asteetan hamazazpi talde hil ziren, idazlearen ustez sakrifikatu egin zituzten.
Saint-Exupéryk frantsesen porrotetik onik irtetea lortu zuen, baina Charles de Gaullerekin desadostasun politikoak zituenez, Royal Air Forceko (Erresuma Batuko aire armada) kide izateko proposamenari uko egin, eta 1940. urtearen amaieran New Yorkera joan zen bizitzera. Bertan, Terre des hommes lanagatik Liburuaren Sari Nazionala jaso zuen. Ipar Ameriketan bizi izan zen bi urtez eta 1943ko udaberrian haren lehengo taldearekin elkartu zen Afrika iparraldean. 1944ko uztailean Frantzia gainean azterketa-misio bat egiten ari zela desagertu egin zen.
Moldaketak
NBC Radio Network irrati kateak liburuaren drama gisako moldaketa egin zuen publiko estatubatuarrarentzat eta 1942ko urriaren 7an eman zuten Author's Playhouse[1] irratsaioan. Gerora, 1998an, Rod Woodenek ere BBC Radio 4 irrati katerako drama gisako moldaketa egin zuen eta David Threlfallek jokatu zuen pilotuaren papera.
Liburuaren euskarazko itzulpena Josu Zabaletak egin zuen eta Alberdania argitaletxeak argitaratu zuen 2003an.
Erreferentziak
- ↑ «The Definitive Author's Playhouse Radio Log» www.digitaldeliftp.com (kontsulta data: 2019-02-25).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









