Getúlio Vargas
Getúlio Dornelles Vargas (São Borja, Rio Grande do Sul, 1882ko apirilaren 19a - Rio de Janeiro, 1954ko abuztuaren 24a) Brasilgo politikaria izan zen. Bitan izan zen Brasilgo presidentea: 1930etik 1945era eta 1951tik hil arte.
Bizitza
Zuzenbideko ikasketak amaitu ondoren, politikaz arduratu zen. 1923. urtean legebiltzarkide hautatu zuten. 1926-1927. urteetan, finantza ministro izan zen, eta 1927-1930 bitartean Rio Grande do Sul estatuko gobernadore. 1930. urtean, lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztu zen, Alianza Liberal alderdiaren aldetik, baina galtzaile atera zen, eta hauteskundeei jarraitu zitzaien iraultzak behin-behineko gobernuburu izendatu zuen. 1934an biltzar konstituziogileko lehendakari hautatu zuten.
Hiru urte geroago, ordea, legebiltzarra bertan behera utzi eta Estado Novo deitu zen erregimen faxista ezarri zuen. Ordu arte lurjabe handien mendean egona zen administrazioan, hezkuntzan, gizartean eta ekonomian erabateko berrikuntzak egiten ahalegindu zen Brasilgo langileen bizi-baldintzak hobetzeko eta industria bultzatzeko. Brasilek Bigarren Mundu Gerran parte hartu izanak herritarren demokrazia nahia utzi zuen agerian; 1945. urtean, estatu-kolpe batek Vargas kargutik kendu zuen, Senatuko kargua gorde zuen arren.
1950. urtean, Alderdi Laboristaren aldetik, Brasilgo lehendakari hautatu zuten berriro. Alderdi progresisten eta kontserbadoreen arteko oreka aurkitzen saiatu zen, baina ez zuen arrakasta handirik izan. 1954. urtean Brasilgo armadak dimisioa ematera behartu zuen, eta, handik gutxira, bere buruaz beste egin zuen.
Getulio Vargasen populismoa
Hona hemen Queirozen iritzia Vargasi buruz:
«Erreformatzaile politikoa izanik, jauntxokeriatik eta nagusi ziren oligarkietatik askatu zuen Brasil. Gure kultura ekonomikoaren erreformatzailea izanik, menpeko izatetik independentzia eta aurrerapena eskuratu genituen. Aberastasun sortzailea, gure oinarrizko industrien eragilea, nekazaritza eta industria arloko gure prestakuntzaren bultzatzailea (...). Gizartearen erreformatzailea izanik, miraria egin zuen, produkzioko faktoreen lana bateratu baitzuen klase borrokara jo gabe.»
José J. Queiroz, Getulio Vargasi buruzko memoriak. Río de Janeiro, 1957.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









