Ghostbusters II
Ghostbusters II (euskaraz Mamu-Ehiztariak II) 1989ko Ivan Reitman estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko komedia filma bat da. Bill Murray, Dan Aykroyd, Sigourney Weaver, Harold Ramis, Rick Moranis, Ernie Hudson, Annie Potts eta Peter MacNicol aktoreek antzeztu zuten.
Ghostbusters (1984) aurrekaria eta Ghostbusters III (2016) eta Ghostbusters: Afterlife (2021) jarraipenak dauzka.
Argumentua
New York. Mamu-Ehiztariek hiria mamuen mehatxutik libratu zutenetik jada bost urte iragan dira. Peter Venkman doktorea (Bill Murray) jendea bere hitz jarioarekin erakartzeko gaitasuna duen parasikologo ahoberoa orain fenomenu psikikoei buruzko telebista aurkezle lanetan dabil. Ray Stantz (Dan Aykroyd) eta Winston Zeddemore (Ernie Hudson) lankideak eguneroko ogia haurrak festetan entrenetenituz irabazi ohi dute, eta Egon Spengler (Harold Ramis) teknologiaren aztiak energia psikomagnetikoaren sailean gizakien emozioak ikertuz jarraitzen du. Dana Barrett (Sigourney Weaver) eta Venkmanen arteko maitasun harremana amaitu zen, Dana beste gizon batekin ezkondu eta semetxo bat du, baina ezkontzak porrot egin eta banandu egin ziren. Orain Dana New Yorken bakarrik bizi da, zortzi hilabateko Oscar semetxoa zaindu eta Manhattango Arte Museoan zaharberritzaile gisa Janosz Poha (Peter MacNicol) margolan aditu xelebrearekin batera lan eginez, oraingoan Vigo Karpatoarra (Wilhelm von Homburg / Max von Sydow (ahotsa)) deritzon pertsonaia baten margolana zaharberritzen ari direlarik.
Dena lasai doala dirudi, baina bat-batean Oscarren gurditxoa bere kaxaz bakarrik doala diruti eta hiriko trafiko arriskutsuan bete-betean sartuko da. Danak nola edo hala bere semetxoa erreskatatuko du baina naturazgaindiko fenomenuak bere bizitzan berriz ere sartu eta bere haurra mahatxatu nahi dutela jabetuko da. Hortaz, Danak Mamu-Ehiztariei laguntza eskakizuna egingo die, bereziki bere multilaguna izan zen Venkmani, azken hau oraindik Danaz maitemindua jarraitzen duelarik SBetiko adiskide taldeari Louis (Rick Moranis) abokatu-kontulari trebea eta urduria eta Janine (Annie Potts) pazientzia amaigabeko idazkaria gehituko zaizkie.
Aktoreak
- Bill Murray: Peter Venkman doktorea
- Dan Aykroyd: Raymond Stantz doktorea
- Sigourney Weaver: Dana Barret
- Harold Ramis: Egon Spengler doktorea
- Annie Potts: Janine Melnitz.
- Peter MacNicol: Janosz Poha doktorea
- Rick Moranis: Louis Tully
- Ernie Hudson: Winston Zeddemore
- Ivan Reitman: Itsaskor mamuaren ahotsa
- Wilhelm von Homburg / Max von Sydow (ahotsa): Vigo Karpatoarra
- Harris Yulin: Stephen Wexler epailea
Saila
- Ghostbusters (1984)
- Ghostbusters III (2016)
Kanpo estekak
- Ghostbusters II filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









