Stripes
| Stripes | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | 1981 |
| Izenburua | Stripes |
| Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
| Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | Buddy filma, action comedy film (en) |
| Iraupena | 118 minutu |
| Kolorea | koloretakoa |
| Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | Ivan Reitman |
| Gidoigilea(k) | Harold Ramis Len Blum |
| Antzezlea(k) | |
| Ekoizpena | |
| Ekoizlea | Ivan Reitman |
| Konpainia ekoizlea | Columbia Pictures |
| Edizioa | Harry Keller (en) |
| Bestelako lanak | |
| Musikagilea | Elmer Bernstein |
| Argazki-zuzendaria | Bill Butler |
| Fikzioa | |
| Kontakizunaren tokia | Alemania |
| Argumentu nagusia | Gerra Hotza |
| Bideoa | YouTube |
Stripes (euskaraz Zerrendak) 1981eko Ivan Reitman eslovakiar-kanadar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. Bill Murray, Harold Ramis, Warren Oates, P. J. Soles eta John Candy aktoreek antzeztu zuten.
Izenburuak AEBtako banderaren zerrendei aipamen egiten die. Police Academy (1984) komedia filmaren antza handia duen filma da, hura polizia akademia batean girotua zegoen bitartean hau koartel militar batean dago.
Handik gutxira, Reitman zuzendariak eta Murray eta Ramis aktoreek Ghostbusters (1984) eta Ghostbusters II (1989) komedia film ospetsuak elkarrekin batera egin zituzten.
Argumentua
John Winger (Bill Murray) taxilari erosko eta hitzontziak ordu gutxiren buruan bere lana, autoa eta apartamentua galtzeaz gain bere neskalagunak ganoragabeko bat izateagatik lagako du. Bere burua galtzailetzat jo eta honenbesteko zorigaitzetik ihes egiteko bere burua AEBtako Armadako soldadu izateko izen emango du. Gainera, bere erabakiari buruz Russell Ziskey (Harold Ramis) adiskideminarekin hitz egitean, hark ere berarekin batera erreklutamentu bulego batera joan eta biek bolondres aurkeztuko dira. Behin Armadaren Koartelean daudela, oinarrizko entrenamendua jasoko dute: armei buruzko irakasgaiak eta batez ere derrigorrezko korrikaldiak. Berehala xelebre txoro parrandazale pare bat direla argi utziko dute, nahiz eta bere soldadukideak, ofizial eta militar agintariak ere xelebrekeriak egiten atzean ez gelditu...
Aktoreak
- Bill Murray: John Winger kaporala
- Harold Ramis: Russell Ziskey kaporala
- Warren Oates: Hulka lehen mailako sarjentua
- P. J. Soles: Stella Hansen
- Sean Young: Louise Cooper
- John Candy: Dewey "Ox" Oxberger kaporala
- John Larroquette: Stillman kapitaina
- John Voldstad: Stillmanen laguntzailea
- John Diehl: Cruiser kaporala
- Lance LeGault: Glass kolonela
- Conrad Dunn: Francis "Psycho" Soyer kaporala
- Judge Reinhold: Elmo Blum kaporala
- Fran Ryan: Taxian doan alarguna
- Joe Flaherty: Muga zaindaria
- Dave Thomas: M.C.
- Robert J. Wilke: Barnicke jenerala
- Lois Areno: Stillmanen neskalaguna
- Timothy Busfield: Kanoidun soldadua
- Bill Paxton: Soldadua
Kanpo estekak
- Stripes filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Stripes filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









