Ghungroo
| Ghungroo | |
|---|---|
| Deskribapena | |
| Mota | musika tresna, anklet (en) |
Ghungroo (hindiz: घुँघरू, urduz: گھنگرو) Hegoaldeko Asian dantzariek erabiltzen duten orkatilako bat da, kaskabilo ugari josita dituen banda zabal bat hain zuzen ere.[1] Kaskabilo bakoitzak ere ghungroo izena du. Idiofonoen taldeko musika tresna da.
Izenak
Indiaren iparraldean eta Pakistanen ghunghroo, ghunghru, ghungur edota ghungura izenak erabiltzen dira, Indiaren hegoaldean chilanka, salangai, sadangai edota gejje. Sri Lankan calaṅkai (சலங்கை) esaten zaio eta Bhutanen gaggara.
Nepalen orkatilakoa chap (चाँप) esaten dute eta ghungroo kaskabiloak dira.[2]
Deskribapena

Txitxarriz beterik dauden larruzko uhal zabalak dira.[3] Txintarriak brontzez edo letoiz eginak egoten dira eta barruak burdinezko esfera izaten dute. Banda bakoitak 50 eta 200 kaskabiloartean izaten ditu, kotoizko lokarri sendo batez lotuta. Haur hasiberriek 50 txintxarritako ghungrooak izaten dituzte eta esperientzia eta teknika hartu ahala gehiago josten dituzte. Ohikoena da emakumezkoek 101 kaskabilo eramatean ghungroo bakoitzean eta gizonezkoek 151.[4]
Nepalgo orkatilakoek 9-27 brontzezko txintxarri izaten dituzte 23 cm-ko luzera eta 7,5 cm-ko zabalera duten bandatan josita. Abestiaren eta dantaren arabera orkatilako handiagoak edo txikiagoak erabiltzen dituzte.[2]
Teknika
Kathak dantza estilo klasikoan erabiltzen dituzte hala emakumezkoek nola gizonezkoek. Keinu eta gorputz biraketa zehatzei esker ghungooen kaskabiloek lan erritmiko bereziak sortzen dituzte. Kathak dantzak hanka joko konplexuak ditu eta ghungrooek efektua nabarmentzen dute, izan ere ghungroorik ezean musika tresnen soinuak hanka-jokoa estaliko lukete.[5] Pauso batzuk kanpai-jotze bakarrarekin egiteko diseinatuta daude, horregatik koskabiloak tonuaren arabera hautatzen dira, beste pausu batzuek kaskabilo lerro osoa mugiarazten dute.[5]
Tradizioari jarraituz dantza hasi aurretik ghungrooak bedeinkatu egiten dira, gejjaipuja deitzen den zeremonia batean.[6]
Historia

Antzinatik ezagutzen dira bitxik jositako orkatilakoak. Estetikaz gain erlijio zentzua ere bazuten. Zeremonietan erabiltzen ziren animaliei ere janzten zitzaizkien; zezeei, behiei, elefanteei edota zaldiei. Hilobetan aurkitzen diren orkatilakoek klase soziala ere markatzen zuten.[5]
XIX. mendeko sanskritozko Shabda Kalpadruma liburuan aipatzen da emakumezkoek noopura izeneko orkatilakoak janzten zituztela haien presentziaz ohartarazteko. Haien aipamen goiztiarrenak Garai vedikoan aurkitzen dira.[5] Paada Ghargharika orkatilakoak urrezko txintxarriak zituen eta soinu atsegina ateratzen zuten. Gaur egungo ghungrooen aurrekaria zela pentsatzen da.
Iruditegia
-
Ghungroo parea.
-
Indiako ghungrooak.
-
Ghungroo kaskabiloak.
-
Dantzariaren oinak.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) LLC, ABC-CLIO. (2007-05). Jewelrymaking Through History. Harcourt Education ISBN 978-0-313-34308-7. (kontsulta data: 2026-01-03).
- ↑ a b Kadel, Ram Prasad. (2007). Musical Instruments of Nepal. Katmandu, Nepal: Nepali Folk Instrument Museum, 183,289 or. ISBN 978-9994688302..
- ↑ «GHUNGROO | Soinuenea Herri Musikaren Txokoa» www.soinuenea.eus (kontsulta data: 2026-01-03).
- ↑ (Ingelesez) «Ghungru - Indian - The Metropolitan Museum of Art» www.metmuseum.org (kontsulta data: 2026-01-03).
- ↑ a b c d (Ingelesez) «Ghungroo: Historical and Literary Perspectives» Sahapedia (kontsulta data: 2026-01-03).
- ↑ Alastair Dick. (2016). Ghuṅgrū. Grove Music Online.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









