Gilkitxaro
| Gilkitxaro | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | Antzerki-konpainia |
| Kide kopurua | Galder Perez eta Ane Zabala |
| Erabilitako hizkuntza | Euskara |
| Kideak | |
| Historia | |
| Sorrera | 1996 |
| webgune ofiziala | |
Lagun talde bat, eskolan hasitakoari jarraipena emanez antzerkia sortzeari ekin ziona, jolasa eta libertimendua helburu, esplorazioa eta sormen kolektiboa beti lagun.
1996an Deustuko Gazte Lokalean biltzen hasi ziren antzerkia egiteko gogoz eta asmoz. Bertan antzeztu zuten aurreneko obra: “Infernuko atarian”. 90. hamarkadaren bukaeran, “Aki no pasa nada” dispertsio politikaren kontrako kale ikuskizuna sortu zuten, eta herriz-herri jaietan ibili ziren antzezlana eskaintzen. Ondoren, Deustuko Erriberako Blokin etxe okupatuan taldearen antzezlan jendetsuena eraiki zuten: “Trokaolatarrak”, baserri komedia beltza, satirikoa eta ia-musikala.
Mende berriarekin batera, norabide berria hartu zuen Gilkitxaro-k. Otxarkoagara joan ziren, alderdi komunistaren lokal zaharrera, eta bertan antzezlan absurdo eta komiko metafisikoekin jolasean hasi ziren. Trilogia antzekoa osatzen dute “Elevator”, “Honolul leku bat” eta “8 begi” antzezlanek. Gaztetxeez gain, bestelako herri-ekimenekin nahastuta egin dute antzerki-ibilbidea. Plaza askotan erakutsi dituzte haien lanak. Kolektibo handi bezala hasi zena, urteak pasata, lagun biren arteko antzerki ibilbide bilakatu zen. Ane Zabalak eta Galder Perezek eman zioten jarraipena, hasierako helburuei helduta: askatasunez sortu, libertimenduak gidatuta, euskaraz eta bide berrien bila beti, umorea lagun. Ordutik, antzezlan propio mordoa sortu dute eta beste sortzaile askorekin batu izan dira. Esate baterako, Edorta Jimenezek idatzi zuen “Mirande Kabareta” sortu zuten, Korrika Kulturala lagun. Bertan, Mundakako idazleaz gain, Txuma Murugarren eta Rafa Aceves musikariek ere parte hartzen zuten. Ondoren, Gaizka Sarasola Lesakako antzerkigileak taldearentzat beren-beregi idatzitako “Urak ttiki dire” antzeztu zuten. Aiora Sedano aktorearekin ere lan egindakoak dira, berarekin sortu zuten “Morbus Operandi”. Azken kolaboratzaileen artean, Lutxo Egia idazle eta kultur aktibista dago, bere testuan oinarritutako lana, “Identitarteak”, estreinatu baitzuen taldeak 2023an. Lan honekin batera, taldekide berria batu zen Gilkitxaro konpainiara: Aitor García de Vicuña (Gartxitxo) musikari gasteiztarra, Montauk, Mice edota Libe bezalako proiektuetan aritutakoa.
Ezaugarriak
Komedia izan dute ardatz. Ia beti sorkuntza kolektiboan oinarritu izan dira, eta euren testu propioak taularatu dituzte. Eduki aldetik, gai sozial eta politikoak jorratu ohi dituzte, herri mugimenduekin izan duten atxikipena dela-eta. Hausnarketa sakonen bueltan aritzen diren arren, umoreak dakarren jolasa eta arintasunarekin bat egiten dute.
Taularatutako antzezlanen zerrenda
- Infernuko atarian (1996)
- Aki no pasa nada (Kale-ikuskizuna) (1999)
- Trokaolatarrak (2000)
- Porrusalda (Kale-ikuskizuna) (2001)
- Elevator (2003)
- Honolulu, leku bat (2004)
- Mirande kabareta (2008)[1][2]
- 8 begi (2009)
- Urak ttiki dire (2013)
- Adarretatik zintzilik (2015)
- Off the Record (2016)
- Morbus operandi (2017)[3]
- ETAren agiri bulegoa (laburra)[4] (2019)
- ETAren agiri bulegoa (2021)
- Identitarteak (2023)[5][6]
Argitalpenak
- Hiru Geltoki lurrun ( 2020)
- Lau metrora (2020)
- Lurrun minez (2020)
- Off the record (2020)
- 25 gau eta bat gehiago (2021)[7]
- Eztenbako tribuak (2011)
Erreferentziak
- ↑ «ganbila.eus» www.ganbila.eus (kontsulta data: 2024-12-01).
- ↑ «ganbila.eus» www.ganbila.eus (kontsulta data: 2024-12-01).
- ↑ «Zazpi urtez praktiketan» Berria 2018-05-19 (kontsulta data: 2024-12-01).
- ↑ «'Eskerrik Basko'» Berria 2021-06-16 (kontsulta data: 2024-12-01).
- ↑ «Hautsi da anphora» Berria 2023-04-26 (kontsulta data: 2024-12-01).
- ↑ «ganbila.eus» www.ganbila.eus (kontsulta data: 2024-12-01).
- ↑ «ganbila.eus» www.ganbila.eus (kontsulta data: 2024-12-01).
Ikus,gainera
Kanpo-estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









