Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako gobernu organoa da. Espainiako beste diputazio batzuekin alderatuta lurralde historiko bat izateak ekartzen dituen eskuduntzak ditu, hala nola, ogasuna, hirigintza eta gizarte gaiak. Egoitza nagusia Gipuzkoako foru jauregian dauka, Donostiako Gipuzkoa plazan. Aldundia Batzar Nagusiek gobernatzen dute. HistoriaGipuzkoako Diputazio Nagusia XVI. mendean jarri zen indarrean. Korrejidoreak (Espainiako erregearen ordezkariak), Gipuzkoako Batzar Nagusiek aukeraturiko ahaldunak, eta Batzar Nagusiak biltzen ziren herriko udalak osatzen zuten Diputazioa.[1] Osaketa hori aldatzeko saioak egin ziren 1628an eta 1709an, baina aldaketa ez zen 1748 arte egin. Hartutako erabakiaren arabera, bi diputazio-mota bereizi ziren: Diputazio Arrunta eta Diputazio Berezia. Urtetik urtera berritzea erabaki zen Diputazio Arrunteko diputatu nagusia, eta horretarako urte hartan korrejidorea bizi zen herriko bizilagun bat aukeratzen zuten Batzar Nagusiek. Beste bizilagun bat hautatzen zuten ordezko, eta herri bereko udalak aukeratzen zituen, udal-batzarkideen artean, beste bi diputatuak. Diputazio Berezia urtean bitan biltzen zen eta, aurrekoez gainera, Gipuzkoa banaturik zegoen lau eskualdeek bana aukeraturiko ahaldunek eta Donostiak, Tolosak, Azpeitiak eta Azkoitiak, nork bere aldetik, aukeraturiko hiru ordezkarik osatzen zuten. Hau izan zen, gorabeherak gorabehera, Gipuzkoan nagusitu zen sistema. Gipuzkoako Diputazioaren aginte-maila Bizkaia eta Arabako ahaldunen molde berekoa zen, eta erabaki guztiek Batzar Nagusien onespena jaso behar zuten.[2] Gipuzkoako Foru Aldundia 1877ko abenduaren 1ean desegin zen. Gaur egun Euskadiko Autonomia Estatutuaren eta Lurralde Historikoen Legearen arabera zuzentzen dira Gipuzkoako Batzar Nagusiak eta Gipuzkoako Foru Aldundia. 2014ko azaroaren 10ean, Gipuzkoan Bildu, PSE-EE eta Aralarrek onartu zuten erakunde berri bat, Kabia, sortzea 16 zahar etxe kudeatzeko. Gerora, har zitzakeen zerbitzu gehiago. EAJk eta PPk ez zuten onartzen[3]. 2015eko urtarrilaren 8an, euskara "lehentasunez" erabiltzea erabaki zuen Gipuzkoako Diputazioak. Horretarako euskararen erabilera plan berria onartu zuen eta zerbitzu guztiak euskaraz ematea bermatu nahi zuten. Ondoren, eragin linguistikoaren ebaluazioa egingo zuten[4]. Gaur egungo osaketa
Ahaldun nagusiakForu Aldundiaren buru da ahaldun nagusia, gainerako ahaldunek aukeratua. Gaur egun Eider Mendoza (EAJ) da Gipuzkoako ahaldun nagusia.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
|