Roman Sudupe Olaizola
Roman Sudupe Olaizola (Azkoitia, Gipuzkoa, 1947ko ekainaren 21a) politikaria da, Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea. BiografiaIngeniari teknikoa da ogibidez, eta gaztetatik da EAJko kide. 1977tik 1979ra GBBko kide izan zen, eta Azkoitiko alkate bi agintaldiz. 1983an GBBko buru hautatu zuten, eta 1984an EBBren buru, kargu horretan urtebete baino eman ez zuen arren. 1987tik 1989ra Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailburuorde izan zen, eta 1991-1995 bitarteko legegintzaldian Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Azpiegituren alorreko foru-diputatu. 1995eko Batzar Nagusietarako hauteskundeen ondoren Gipuzkoako Ahaldun Nagusi hautatua izan zen, eta 1999ko hauteskundeetan karguari eutsi egin zion, 2003an Joxe Joan Gonzalez de Txabarri jeltzaleak ordezkatu zuelarik. Erreferentziak
Kanpo estekak
|