Golem
| Pertsonaia Mitologikoaren Ezaugarriak | ||
|---|---|---|
| Mota | Mitologia edo kondairazko izakia | |
| Mitologia | Judu mitologia Txekiar mitologia | |
| Lekua | Josefov edo Judu auzoa, Praga | |
Golema (hebreeraz גולם) Judu mitologia eta Txekiar mitologiako izakia da.
Ezaugarriak
Izakia bizirik gabeko materiaz eginda dago. Gaur egungo hebreeraz Golem hitzak "ergel" nahiz "inozo" esan nahi du. Dirudienez izena gelem hitzetik ("lehengai") eratorria omen da. Gershom Scholemek bere "Kabala eta sinbolismoa" liburuan dioenez, Golem Pragako ghettoan hogeita hamahiru urtez behin sarrerarik gabeko gela bateko leihoan agertzen den izakia omen da.
Golemaren izateak bere alde onak eta txarrak baditu. Golemak ez dira buruargiak, hots, eginkizun edo betebehar bat agintzen zaienean, aginduak hitzez hitz betetzen dituzte.
Azken aipamen horren inguruan, gertakari bat oso ospetsua da: haren arabera, errabinoaren emazteak "ibaitik ura atera zezan" joateko agindu omen zion. Horrela, golemak agindua hitzez hitz bete zuen : ibaira joan eta ura etengabe ateratzen hasi zenez, hirian uholdea jazo zen.
Kondaira
Izaki horretan oinarritutako kontakizunek beren jatorria Erdi Aroan dute. Halere, denetan kondairarik ospetsuena honako hau da: XVI. mendean Pragako Judah Loew errabinoak sortu omen zuen, Josefov edo Judu auzoa juduen aurkako erasoetatik babesteko helburuz, baita Sinagoga Zahar-Berriko betebeharretan lagundu zezan ere. Betiere kondairaren arabera, izaki hori Moldava ibai ertzeko lokatzez egin omen zuen. Legezko erritualak egin ostean, errabinoak Golema garatu eta hebreerazko sorginkeria batzuk aipatzearekin bat biziarazi egin zuen.
Hasiera batean Golemak jendeari eta errabinoari berari eguneroko betekizunetan bikain laguntzen zien. Halere, denbora iragan ahala, Golema gero eta handiagoa eta indartsuagoa bilakatzen hasi zen; horrekin bat, basatiagoa ere bihurtu zen, eta hiriko jendea jo eta hil egiten zuen. Hiritarrek errabinoari Golema suntsitzen bazuen juduen aurkako erasoak bertan behera geldituko zirela hitz eman zioten. Errabinoa ados agertu zen. Golema suntsitzeko asmoz, errabinoak izaki horren kopetean idatzirik zegoen "Emet" hitzeko lehenbiziko E hizkia ezabatu zuen eta horrela hebreerazko "heriotza" hitza sortu. Modu horretan, Golema suntsitu zuen.
Kondairaren arabera, Pragako Golemaren hondakinak Altneuschul-eko ganberan omen daude. Hala, hondakin horiek behar izanez gero, berriz ere berpiztu daitezke.
Iruditegia
-
Loew errabinoa eta bere golema
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









