Share to:

Gopor

Zurezko goporrak.

Goporra euskal baserri giroko egurrez egindako ontzi tradizionala da. Euskal Herriko landa eremuko eguneroko bizitzaren parte izan da mendeetan zehar, eta gaur egun, asko erabiltzen ez den arren, euskal kultura eta bizimodu tradizionalaren sinbolotzat hartzen da.

Ezaugarriak

Forma borobila eta konkaboa du, heldulekurik gabeko eta aho zabaleko ontzia da. Egur trinkoz egina dago, askotan eskuz landua, eta normalean ez du barnizerik izaten, nahiz eta batzuetan olio naturalarekin tratatu.[1]

Ez du tamaina zehatzik, norberaren janontzi bezala erabiltzeko tamaina egokia aukeratzen zuen. Etxe askotan familiako kide bakoitzak bere goporra izaten zuen, eta kasu batzuetan, belaunaldiz belaunaldi transmititzen ziren.

Erabilera tradizionala

Goporrak egurneroko otorduetan erabiltzen ziren baserrietan, batez ere gosari eta afarietan. Esne beroa, ogi zatiarekin batera, edo morokila zerbitzatzeko erabiltzen zen. Otordu horiek sukaldean egiten ziren, eta goporrak asko erabiltzen ziren familia giroko mahai informaletan.[2]

Goporra, tresna praktikoa izan ez ezik, balio sinboliko handia du, bizimodu xume eta autosufizientearen adierazle zen. Bere erabilera XX.mendeko bigarren erdialdetik aurrera gutxitu zen, bizimodu modernoak eta sukaldeko tresneria berriak zabaldu ahala.

Antzeko ontziak

Goporra, katilu[3] edo eskudila[4] bezalako ontzi batzuekin ez da nahastu behar. Katilu hitza euskara batuan ontzi zabalago bat izendatzeko erabiltzen da, eta eskudila aldiz, ontzi esferaerdikoa da, zabala, ez oso handia, ez oso sakona eta heldulekurik gabea, erabilia koilararekin jateko eta zurrupaka edateko.

Goporraren berezitasuna, euskal landa kulturari lotuta egotea da, eta baita egurra bere material nagusia izatea ere.

Erreferentziak

  1. Fundazioa, Elhuyar. «gopor» Elhuyar Hiztegia (kontsulta data: 2025-05-08).
  2. Eusko Jaurlaritza. (2011-07-13). «Eskulangintza eta herri artegintza» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-05-08).
  3. Fundazioa, Elhuyar. «katilu» Elhuyar Hiztegia (kontsulta data: 2025-05-08).
  4. (Gaztelaniaz) RAE. (2024-01-19). «escudilla | Tesoro de los diccionarios históricos de la lengua española» «Tesoro de los diccionarios históricos de la lengua española» (kontsulta data: 2025-05-08).

Kanpo estekak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya