Share to:

Gungnir

Gungnir
Eskandinaviar mitologia
Ezaugarriak
Lee Lawrie, Odin (1939). John Adams Building Kongresuko liburutegia, Washington, D.C.

Eskandinaviar mitologian, Gungnir ("dardara sortzen duena") Odin jainkoaren lantza da. Erasotzailearen jomuga beti jotzeagatik ezaguna da, erasotzailearen trebetasuna edozein dela ere.

Lantza ospetsu honek hil zuen lehen izakia Ymir izan zen, bere atzetik etorritako gauza guztien aita.

Lekukotasuna

Edda Nagusia edo poetikoa

Edda Nagusiko Völuspá poemaren arabera, Æsir-Vanir gerra ofizialki hasten da Odin-ek Vanir jainkoen batzar baten gainean lantza bat jaurtitzen duenean. Hala ere, ez da zehazten Gungnir ote zen. Sigrvirgfumál-en, Sigrdrifa walkiriak errunen aplikazio magikoei buruzko aholkuak eta ezagutzak eskaintzen dizkio Sigurdi, eta esaten dio Gungnirrek puntan runak dituela zizelkatuta.[1]

Edda txikia edo prosaikoa

Edda txikiko 51. kapituluaren arabera, Gylfaginning, Odin Einherjarren burua izango da, Ragnarök-en bataila-eremuan aurrera egiten duen bitartean, urrezko kaskoa, kota-kapa ikusgarria eta Gungnir erabiliz. Ondoren, Fenrir otsoari eraso egingo dio.

Lantzari buruzko informazio gehiago dago Skáldskaparmálen. Lantza Ivaldiren Semeak izeneko ipotxek sortu zuten, Dvalin ipotx errementariaren maisutasunez. Lantza ipotxengandik lortu zuen Lokik, Sif jainkosari ilea moztu ziolako ordain partzial gisa asmatu zuen plan bat zela medio. Lantza hain ondo orekatuta dagoela esaten da, edozein itu jo dezakeela, berdin dio jaurtitzailearen trebetasuna edo indarra.[1]

Erregistro arkeologikoa

Böksta Harrian ageritako zaldizkoa Odin dela zehaztu bada, orduan irudiak Odin erakusten du Gungnir eramaten, altzea ehizatzen duen bitartean.[2]

Nibelungoaren eraztunean

Richard Wagnerren opera-zikloan, Nibelungoaren eraztuna, Wotanen (Odinen) lantza munduko zuhaitzaren, Yggdrasil lizarraren, egurraz egina dago eta Wotanen botereak sortzen dituzten kontratuen bidez grabatua. Siegmunden ezpata hausteko erabili du lantza, eta honek Siegmunden heriotza dakar. Wotanek Siegmunden semeak, Siegfriedek, Brünnhilde bere amets magikotik esnatzea eragozten saiatzen denean, Siegfriedek bitan hautsi du lantza, eta Wotan ihes egin du. Azken operan, Götterdämmerungen, Wotan bere gotorlekura, Valhallara, itzuli dela esaten da, lantza hautsita, eta mundutar kontuetatik erretiratu dela.

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) Lindow, John. (2002). Norse Mythology: A Guide to Gods, Heroes, Rituals, and Beliefs.. Oxford University Press, 11 or. ISBN 978-0-19-983969-8..
  2. Silén (1993:88–91).

Bibliografia

Kanpo estekak


Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya