Guruzne Azpiroz Ibarguren
Guruzne Azpiroz Ibarguren (Oiartzun, Gipuzkoa, 1984ko azaroaren 8a) traineru estropadetako arraunlaria[1] eta entrenatzailea[2] izan da. San Juan traineruarekin Kontxako Bandera eta Emakumezkoen Euskotren Liga birritan irabazi ditu[3][4]. Oiartzungo Udalak VI. Kirol Saria eman zion 2021ean bere kirol ibilbideagatik.[5] Kirol ibilbideaIgeriketan eman zion hasiera kirol ibilbideari, 1995ean. Kanpoko igerilekuko udako ikastaroetan Agustin Ibarguren izan zuen lehen irakasle. Gero, ahizparekin batera Txurrumurru igeriketa elkartean eman zuen izena 12 urte zituela eta Lupe Amunarriz eta Saioa Etxebeste izan ziren haren entrenatzaileak. Oiartzungo Elorsoro kiroldegian prestatzen zen eta lau urtez jardun zuen, eskualdeko txapelketetan parte hartuz. Xanistebanetan, abuztuaren 3an jokatzen den auzoen arteko sokatira txapelketan parte hartzeko entrenatzen hasi eta Girizia Sokatira taldean izena ematen amaitu zuen. Bertan, 3 urtez jardun zuen. Azkeneko urtean, Sanpedrotarra Arraun Elkartean egin zituzten entrenamendu saioak eta arraunaren arrak kozkatu zuen. Urtebetez jardun zuen Sanpedrotarran (2005-06) eta hurrengo ikasturtean Cardiffko Unibertsitatean aritu zen ikasten, Erasmus programan. Britainia Handitik itzulita, Pasai Donibane Koxtape Arraun elkartean aritu zen arraunlari moduan bost urtez (2010-2015)[6]. Azken bi urteetan, Juan Mari Etxabe entrenatzaile zela, irabazi zituen Kontxako Bandera eta Emakumezkoen Euskotren Liga (2014 eta 2015).
Taldeak
Palmaresa
Arraunean emakumezkoen entrenatzaile2017an, Lapurdi Arraun Taldeko emakumezkoen traineruan hasi zen entrenatzaile lanetan, Ipar Euskal Herriko lehen taldean. [8]Hurrengo bi urtetan, berriz, San Juango Batelerak traineruan jarraitu zuen prestatzaile moduan.[9] Oiartzungo VI. Kirol Saria2021ean, herritarrek proposatuta eta kirol mahaiak berretsita, Oiartzungo Udalak VI. Kirol Saria eman zion arraunlari ohiari bere kirol ibilbideagatik.[10]Saioan, bideo bat eman zuten pantaila handian, Azpirozi zoriontzeko[11]. Bertan agertu zirenen zerrenda luzea izan zen: familia; lagunak; San Juan eta Giriziako taldekide ohiak; Kirol Saria aurretik jaso dutenak; Eskola Kirolakoak; udaleko ordezkariak…[12] Irakasle, lanbidezHaurtzaro Ikastolan eta Oreretan Ikastolan ikasi ondoren, Leioako Euskal Unibertsitatean Biologia-Geologia ikasi zuen. Azken ikasturtea, 2006-07, Erasmus programan, Cardiff hirian burutu zuen, arestian aipatu den modura. Han, banku mobila probatzeko beta izan zuen. Behin ikasketak amaituta irakaskuntza masterra burutu zuen eta geroztik irakasle lanetan dabil Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Donostia, Irun, Azkoitia, Andoain herri eta hirietako institutuetan lanean aritu ondoren, 2017tik Billabonan ari da beharrean, Erniobea institutuan.[13] Herriko aitortzaOiartzuar emakume sortzaileak udalekuetan egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2022an.[14] Elkarrizketak
Erreferentziak
Kanpo estekak |