Share to:

Gyotaku

Gyotaku bat

Gyotaku (japonieraz: 魚拓?), euskaraz: «arrain inprimaketa», Japoniako arte teknika tradizional bat da, arrainen benetako irudikapenak washi paper gainean tintaz egiteko erabiltzen dena.

Arrain bat tenperakin prestatzen gyotaku] bat egiteko.

Arrain bat harrapatzen da eta garbitu egiten da. Tinta edo pintura berezi bat aplikatzen zaio arrainaren gorputzari (askotan tinta beltza, baina koloreak ere erabiltzen dira). Arrainaren gainean washi papera edo oihala jartzen da, eta astiro-astiro zapalduz, arrainaren formak eta xehetasunak (ezkailuak, hegalak, etab.) transferitzen dira. Azkenik, papera altxatuz, arrainaren irudi oso zehatza eta naturala agertzen da.

Historia

XIX. mendeko Japonian sortu zen, arrantzaleek beren harrapaketen tamaina eta forma dokumentatzeko modua gisa.

Denborarekin, arte mota bihurtu zen, eta gaur egun artistek erabiltzen dute artelanak egiteko.

Batzuetan, arrainaren izena eta data idazten dira inprimaketarekin batera, artearen eta dokumentazioaren arteko nahasketa gisa.

Motak

Hiru Gyotaku mota nagusi daude, erabilitako teknikaren arabera:

  • Zuzena (Chokusetsu-ho / 直接法). Ohikoena eta zaharrena da. Arraina tintaz edo pintura bereziz igurzten da zuzenean, eta ondoren papera edo oihala gainean jartzen da inprimatzeko. Bukatzeko, xehetasun batzuk (begiak, zakatzak, itzalak, hegalak...) eskuz margotzen dira. Emaitza oso errealista eta zehatza da.
  • Zeharkakoa (Kansetsu-ho / 間接法). Arraina ez da tintaz estaltzen zuzenean. Arraina garbitu eta lehortu egiten da, eta haren gainean papera jartzen. Artistak pintura aplikatzen du paperean zehar, arrainaren gainazalaren formari jarraituz. Emaitza garbiagoa eta estetikoagoa, “arte” ikuspegitik sarriago erabiltzen dena.
  • Transferentzia (Tensha-ho / 転写法). Beste bi teknikak erabiliz egiten da. Lehenik, tintazko irudia egiten da (teknika zuzena edo zeharkakoaz), eta gero beste gainazal batera transferitzen da (adibidez, oihal, pergamino edo zeramika batera). Dekorazio artistikoetarako asko erabiltzen da.

Materiala

Gyotaku egiteko, honako materiala erabiltzen da:

  • Tinta: Sumi edo tinta akrilikoa. Sumi tradizionala (ura oinarri duena) erabiltzen da Japoniako estiloan.
  • Papera: Washi (japoniar arroz-papera), mehea baina sendoa, arrainaren testura ondo jasotzen duena.
  • Arraina: freskoa edo lehortua. Azal leuna duten arrainak dira egokienak, besteak beste platuxa, lubina, txitxarroa eta urraburua.
  • Kolore osagarriak: urmargoak edo guaxa. Xehetasunak eta kolore naturalak gehitzeko erabiltzen dira.
  • Zigilua (hanko), egilearen sinadura edo marka pertsonala, japoniar tradizian azken ukitua dena.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya