Share to:

Harrizko horma

Harrizko horma, Irlanda.
Worms hiri harresitua, Alemania.
Kanadako Errege Unibertsitate Militarrerako kareharrizko harresia.
Ukrainako Bilhorod-Dnistrovskyko Akkerman gotorlekuaren barruko defentsarako harresia.
Kumamoto gazteluaren harrizko horma

Harrizko horma harria erabiliz eraikitzen den horma edo pareta bata da eta eraikuntza mota bat, milaka urte iraun duena.

Historia

Gobekli Tepen (K.a. 9500 gutxi gorabehera), dagoeneko harriz eraikitako paretak eta zutabeak aurkitu dira, suharriekin tailatuak.

Antzinako egiptoarrek harriak landu eta paretak, sabaiak, kolomak eta bestelako eraikuntza osagai eraiki zituzten beren tenpluetarako, eta piramideetarako eta tenplu-hilobietako. Gero, mizenastarrek, pertsiarrek eta beste askok ere harri landuak erabili zituzten euren eraikuntzan.

Geroago, morteroa eta klera erabili ziren, batez ere harresiak, gazteluak eta bestelako gotorlekuak eraikitzeko, Erdi Aroaren aurretik eta bitartean. Harrizko horma hauek mundu osoko hainbat eskualdetan aurki ditzakegu modu ezberdinetan.

Materialak

Harrizko hormak tokiko materialez eginak izaten dira, hasi kareharritik, silexa eta granito eta hareharria barne. Hala ere, eraikuntza-harriaren kalitatea asko aldatzen da, bai aire zabalarekiko eta meteorizazioarekiko erresistentzian, bai uraren sarpenarekiko erresistentzian eta eraiki aurretik forma erregularrekin lan egiteko gaitasunean. Landutako harriari harlandua eta harlanduxka esaten zaio normalean, eta askotan erabiltzen da harrizko eraikinen izkinetarako. Gainetik landua bada, orduan, harlangaitza da, eta mendian bildutakoa izango da edo ibaietan. Modu batekoak zein bestekoak izan, beste eraikin batetik ere hartuak izan daitezke. Eraikin berean, landutakoak ea landu gabeak eta neurri askotarikoak egon daitezke. Batzuetan, izkinetan eta oinarrietan handiagoak eta hobeto landutakoak jar daitezke, batez ere izkinetan.

Inken horma bat eraikin kolonial bateko beheko zerrendan.

Granitoak erresistentzia handia du aire zabalean; kareharri batzuk, berriz, oso ahulak dira. Beste kareharri batzuk, Portlandeko harria kasu, eguraldiaren aurrean gogorragoak dira.[1]

Neurriak

Egitura handiak oso horma lodiekin eraiki ohi dira, eta gaztelu eta katedralek 12 oineko lodierako hormak izaten dituzte.

Ikusi, gainera

Erreferentziak

  1. Jette Bang (red.): Vejledning om beskyttede sten- og jorddiger; Kulturministeriet, Kulturarvsstyrelsen 2009; ISBN 978-87-91298-34-9.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya