Harun ar-Raxid
Harun ar-Raxid (arabieraz: هارون الرشيد; Ray, 763ko martxoaren 27a edo 766ko otsaila - Tus, 809ko martxoaren 24a) Abbastar Kalifa-herriko bosgarren kalifa izan zen. Ar-Raxiden agintaldian, 786ko irailaren 14tik hil zen arte, abbastarren inperioa bere gorenera iritsi zen. Bagdad, hiriburuan, zientzia, kultura, arte, musika eta erlijioa loratu ziren. Mendebaldean ezaguna da, batez ere, Mila gau eta bat gehiago liburuko protagonistetako bat delako[1].
Bizitza
Al-Mahdi kalifaren eta Al-Khayzuranen, yemendar esklabo ohiaren, semea zen. 786an, Al-Hadi anaia zendu zenean, kalifa bilakatu zen. Agintaldiaren aurreneko urteetan amak eragin handia izan zuen beregan. Bere erreinaldia Abbastar Kalifa-herriaren distiratsuenetako bat izan zen, Ipar-Mendebaldeko Afrikan eta Transoxianan galerak izan zituen arren. Haren ospea Mendebaldeko Europara iritsi zen eta behin baino gehiagotan trukatu zituen enbaxadak Karlomagnorekin (797-801)[2]. Bagdaden jakintsu eta poetak, legelari eta gramatikariak, kadi eta idazlariak, artista eta musikariak bildu zituen. Bertan ezarri zuen Jakintzaren Etxea, liburutegi bikaina. Erlijio kontuetan oso hertsia zen, egunean ehun aldiz ematen zen ahuspez eta Mekako erromesaldia bederatzi edo hamar aldiz egin omen zuen. Inperioaren administrazioa bisirren eskuetan utzi zuen (garrantzitsuena Yahya ben Khalid izan zen)[1].
808an Khorasanen matxinada bat sortu zen. Ar-Raxid harantz abiatu zen armadaren buru baina, Tusera iritsi zirenean, gaixotu zen. Hiri horretan hil zen, 809ko martxoaren 24an.
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez) «1911 Encyclopædia Britannica/Hārūn al-Rashīd - Wikisource, the free online library» en.wikisource.org (kontsulta data: 2024-12-15).
- ↑ Islamaren hastapenak[Betiko hautsitako esteka] Nathan eskuliburua. IkasDoc
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









