Hilen liburua
| Hilen liburua | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Egilea(k) | Tot |
| Izenburua | 34567890098765433456 |
| Jatorrizko herrialdea | Antzinako Egipto |
| Ezaugarriak | |
| Hizkuntza | Egiptoera |
| Argumentu nagusia | Duata eta funeral rite (en) |
| Historia | |
Hilen liburua Antzinako Egiptoko hileta testu bat da, papiroetan idatzita hildakoentzat hilobietan uzten zena. Testu horien bilduma moderno bat da, garai modernoetan emandako izenburua duena. Antzinako egiptoeraz rw nw prt m hrw izenburua zuen, «Egunera irteteko formula magikoen liburua». Egiptoko Inperio Berritik aurrera hil kutxetan jarri ohi ziren papiro horiek.
Formula magiko multzo batez osatua, hila Duatean zegoenean Osirisen epaiketa gainditzen laguntzen zutena eta, horrela, Aarura joatera, egiptoar mitologiaren arabera.
Antzinatasunaren arabera, idazkera hieroglifikoz, hieratikoz edo demotikoz idatzitako formula aztizkoak eta otoitzak dira. Hilek hilezkortasun zoriontsua lortzeko bidean jasan behar zituzten probetan laguntza ematea zen papiro bildumen helburua. Hilen liburuen azterketan aritu direnen adituen artean, Karl Richard Lepsius da aipagarriena. Alerik osoena Turingo papiroa deiturikoa da, 1842an Lepsiusek argitara emana.[1]

Jatorria eta eraketa
Liburuaren idazketa Inperio Berrian datatuta dago, baina haren jatorria aurkitzeko, Antzinako Inperioko Piramideen testuetan begiratu behar da, ondoren, Sarkofagoetako testuetara eboluzionatu zuena Inperio Ertainean. Jarraikako aldaketa horrek, formula bilduma heterogeneo horrek Egiptoko historiako garai guztietako hil testuak izatea dakar berarekin. Hilen Liburuaren hiru bertsio ezberdin nabarmentzen dira, historian zehar, elkar ordeztuz joan zirenak:
- Heliopolistar bertsioa, Heliopoliseko apaizek faraoientzat idatzitakoa, XI. dinastia, XII. dinastia eta XIII. dinastiako sarkofago, hilarri, papiro eta hilobietan dago, bere funtsa testu primitiboetatik datorren arren. Ra jainkoaren teologia sustatzen du.
- Tebastar bertsioa, papiroetan hieroglifoez idatzia (gero, idazkera hieratikoaz):ataletan banatuta dago, baina hurrenkera zehatzik gabe, gehienek izenburua eta bineta duten arren. XVII., XVIII., XIX., XX. eta XXI. dinastietan erabili zen, faraoiek ez ezik, baita hiritar soilek ere.
- Saitar bertsioak bere espresio nagusia eman zuen XXVI.dinastian: hor, atalen ordena zehaztu zen, aldatu gabe mantendu den ordena Ptolomeotar dinastiaren amaiera arte.
Dyedefhor, jakintsu eta igarletzat ospe handia izan zuena, tradizioak Hilen liburuko otoitzaren egiletzat hartzen du.
Izenburuaren jatorria
Hilen liburua izenburua haren lehen editore eta itzultzaileak ezarri zion: Karl Richard Lepsius alemaniar egiptologoak 1842an Das Todtenbuch der Ägypter izenaz argitaratu zuen, hilobi profanatzaileek momien ondoan aurkitu zituzten inskripziodun papiroei eman zieten izenetik datorrela ere esaten den arren: Kitab al-Mayitun izendapenak arabieraz «Hilaren liburua» esan nahi du. Antzinako egiptoarrek «Egunera irteteko formula magikoen liburua» esaten zioten, haatik.
Egitura
Oraingoz, 192 atal ezagutzen dira, baina luzera oso ezberdina dute, eta ez dago papiro bakar bat bera ere guztiak dituena. Papiroen luzera hildako bakoitzaren aberastasunaren araberakoa zen, eta, behin ospea hartzen hasi zenean, bertsiorik merkeenak "sailean" egiten zituzten tenpluek, eta ondoren, eroslearen izenarekin osatzen zituzten. Bata bestearen atzeko formulak, inolako ordenarik gabe, eta ale batzuetatik besteetara aldatzera iristen direnak, badute, hala ere, barne logika bat. Paul Barguet frantziar egiptologoak dioenez, Hilen liburua honela bana daiteke.
- 1-16 atalak, "Egunera irten" (otoitza): nekropoliranzko martxa, Eguzkiari eta Osirisi eginiko ereserkiak.
- 17-63 atalak, "Egunera irten" (birsorkuntza): garaipena eta poza, etsaien ezintasuna, elementuenganako boterea.
- 64-129 atalak, "Egunera irten" (itxuraldaketa): hainbat formaz agertzeko ahalmena, eguzki txalupa erabiltzea eta misterio batzuk ezagutzea. Hilobira itzultzea, Osirisen epaimahaiak hila epaitzea.
- 130-162 atalak, hila loriatzeko testuak, urtean zehar irakurri beharrekoak, jaiegun zehatz batzuetan, hil gurtzarako, ofrenden zerbitzua, kuttunek momia babestea.
- 163-190 atalak: aurreko guztiaren gehigarri edo osagarri bat da, Osiris laudatzen duten formulekin.
125. atala

Beharbada, Hilen liburuko atalik garrantzitsu eta ospetsuena "Bi Maaten gelan sartzeko formula" izenburukoa da; hor, hildakoa Osirisen epaimahaiaren aurrean agertzen den bere bihotza pisatzeko (kontzientzia eta moralitatea), eta behin proba gaindituta, bere bidea jarrai dezan hilen munduan, Duatean, Aaruko zelai emankorretara iritsi arte.
Atal horrek luzera eta konplexutasun nabaria du; halaber, "Aitortza negatiboak": hildakoak epaimahaiko jainkoen aurrean egiten zituen errugabetasun aitorpenak, bere ekintza pertsonalak justifikatzeko, argi uzten du atal horrek antzinako egiptoarren ustez zeukan garrantzi moral handia.
Papiro nabariak
Luzera kontuan hartuta
- Aniren papiroa: Hilen Liburuaren bertsiorik ezagun eta osoena da. Haren luzera nabarmentzen da: 23,6 metro. Papiro hori XIX. dinastiako Ani izeneko errege eskribak idatzia da, eta gaur egun British Museumen dago, 10.470 zenbakiarekin erregistratua. Ernest Wallis Budgek itzuli zuen, eta 1895ean argitaratu zen.
- Aufanjen papiroa: Gaur egun Turingo Egiptoar Museoan dago. 19 metroko luze da, eta 165 atal ditu.
Antzinatasuna kontuan hartuta
- Iuyaren papiroa: Kairoko Egiptoar Museoan dago.
- Jaren papiroa: Turineko Egiptoar Museoan dago, eta 33 atal ditu.
- Nuren papiroa: British Museumen dago (10.477. zenbakia) eta 137 atal ditu.

Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Hilen liburua» Lur hiztegi entziklopedikoa (www.euskadi.eus) (kontsulta data: 2025-09-25).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









