Hipaso
Hipaso Metapontokoa (grezieraz Ἡιπαςυς ὁ Μεταπόντιον) Eskola pitagorikoaren kide izan zen filosofoa izan zen.
Bizitza
K. a. 500 inguruan jaio zen Metaponton, Magna Graeciako hiri grekoan, gaur egungo Italian. Zenbaki irrazionalen izatea frogatu zuela diote, pitagorikoek mundu oso zenbaki arrazionalen bidez azal zitekeela uste zuten garaiean. Hipasok pitagorikoen sekretuaren araua hautsi zuen zenbaki hauek existitzen zirela munduan zabaltzerakoan, hau dela eta, pitagorikoek hilobi bat eraiki zuten, haientzat hilik zegoela adierazteko.
Bere heriotzari buruz teoria ugari daude:
- Itsasoan hondoratu omen zen batzuen ustez.
- Beste batzuen ustez bere buruaz beste egin zuen bere arima aske utzi nahian, beste gorputz batean garbi zedin.
- Azkenik, batzuen ustez pitagorikoek fanatiko batzuek hil zuten, Pitagoras berak herio-zigorrera kondenatu baitzuen.
Filosofia eta ekarpenak
Pitagorikoen barruan bi talde zeuden: matematikariak, Pitagorasen dotrina ezagutzen zutenak eta Pitagoras berak zuzentzen zituena, eta akusmatikoak, dotrinaren oinarriak besterik ezagutzen zutenak eta Metapontoko Hipasok zuzenduak. Efesoko Heraklitoren irakasle izan zela uste da, honek bezalaxe archea (gauza ororen printzipioa) sua (aldaketaren metafora) zela pentsatzen zuelarik, pitagorikoek ez bezala. Hauen ustez zenbakiak ziren gauza ororen printzipioa.
Matematikan erro 2 () zenbakiaren irrazionaltasuna aurkitu zuen eta akustika eta erresonantziari buruz lanak egin zituen, horietarik brontzezko diskoekin eginiko saiakera batzuen testigantza iritsi zaigularik. Saiakera hauetan diskoen diametroa eta lodiera aldatuz harmoniak lortzen saiatu zen.
Erreferentziak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









