Share to:

Hopiera

Hopiera
Hopilàvayi
Datu orokorrak
HiztunakTxantiloi:Sigfig
EskualdeaNortheastern Arizona
UNESCO sailkapena2: kaltebera
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
hizkuntza autoktono
Ipar Amerikako hizkuntza indigena
hizkuntza uto-aztekak
Northern Uto-Aztecan (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza eta hizkuntza eranskaria
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3hop
Ethnologuehop
Glottologhopi1249
UNESCO870
IETFhop
Endangered
Languages Project

2374

Hopiera (demonimoa: Hopílavayi) Ameriketako Estatu Batuetako Arizona ipar-ekialdeko hopi herriak (talde puebloarra) hitz egiten duen uto-aztekar hizkuntza da.

Hopieraren erabilerak pixkanaka behera egin zuen XX. mendean. 1990ean, 5.000 pertsona baino gehiagok jatorrizko hizkuntza gisa hitz egin zezaketela kalkulatu zen (biztanleriaren hiru laurdenak, gutxi gorabehera), baina horietatik 40 baino ez ziren hiztun elebakarrak. 1998an, 200 hopiri egindako hizkuntza-inkestak erakutsi zuen hopiera adinekoen (60 urte edo gehiagokoak) % 100ek erraz hitz egiten zuela, baina erraztasuna helduetan (40-59 urte bitartekoak) % 84koa baino ez zen, % 50rekoa heldu gazteetan (20-39 urte bitartekoak), eta % 5ekoa haur eta nerabeetan (2-19 urte bitartekoak).[1]

Biak itxuraz gainbehera joan arren, bai hopierak bai navajoak, Arizonako hezkuntza elebiduneko programen laguntza dute, eta haurrek Amerikako jatorrizko hizkuntzak eskuratzen dituzte lehen hizkuntza gisa.[2] Berrikiago, erreserban dauden haurrentzako hopierazko programak ezarri dira.[3]

Hizkuntza biziberritzeko ahaleginak eta irakaskuntza

Hopiera biziberritzeko hainbat proiektu sortu dira.

2000ko abenduan KUYI 88.1 FM irrati publikoa hasi zen. Irrati Publiko Nazionaleko afiliatu hura hopien kultura eta hizkuntza zaintzeko sortu zen, komunitatearentzako emankizunak eginez. Online bidezko streaminga 2010eko ekainaren 21ean aurkeztu zen.[4]

Emory Sekaquaptewa eta enparauek editatutako hopiera-ingelesa hiztegi zabala argitaratu da, eta talde batek, hopierazko alfabetatze proiektuak, hizkuntza sustatzera bideratu du bere ahalegina. 2013tik aurrera, "hizkuntza biziberritzeko proiektu pilotu bat, Hopi Lavayi Nest Model Program-ek ("Hopierazko habi eredu programa"), bost urtetik gorako seme-alabak dituzten familientzat, lanean dihardu.[5]

2004an, Mesa Media sortu zen, irabazi asmorik gabeko erakundea, hizkuntza biziberritzen laguntzeko.[6]

2019az geroztik, hopiera biziberritzeko programa berriagoen berri eman dute, haurrentzako hizkuntza murgiltzea tartean.

Aldaerak

Benjamin Whorfek hopierazko lau barietate (dialekto) identifikatu zituen:

  • First Mesa (edo Whorfen Polacca),
  • Mishongnovi (edo Whorfen Toreva),
  • Shipaulovi (edo Whorfen Sipaulovi) eta
  • Third Mesa (edo Whorfen Oraibi).

Lehena First Mesan hitz egiten da (ekialdeko mesa dena), Walpi herriko Polacca herrixkan eta inguruko beste komunitate batzuetan.[a] Arizona Tewako komunitate bat First Mesan bizi da, eta bertako kideek tewaz hitz egiten dute, hopierazko, ingelesezko eta gaztelaniazko barietate batez gain.

Mishongnovia Mishongnovi herrixkako Second Mesan (erdikoa da) mintzatua da: hiztun gutxi ditu First eta Third Mesako dialektoekin alderatuta. Shipaulovi Second Mesan ere hitz egiten da izen bereko herrixkan, bertatik gertu. Whorfek adierazi zuen Second Mesako beste herri batzuk dialekto ahaidetasun ezezagunekoak direla.

Sarrera gisako testuliburu bat (Kalectaca, 1978) idatzi zuen shongopovizko hiztun batek. Shongopovi Second Mesako beste herri bat da, baina ez da beste dialektoekin duen harremana aztertu. Third Mesako dialektoa izen bereko udalerrian hitz egiten da (mendebaldeko mesa da) Oraibi herrixkan eta inguruko komunitateetan, baita Moenkopi herrixkan ere, Third Mesatik kanpo eta handik mendebaldera dagoen herrixkan.

Hopieraren inguruan argitaratutako lehen analisia Benjamin Lee Whorfek Mishongnoviko dialektoari buruz egindako azterketa izan zen. Haren lana, batez ere, erreserbatik kanpoko hiztun bakar batek emandako informazioan oinarritzen zen baina, ondoren, erreserbako beste hiztun batzuek egiaztatu zuten. Ikerketa hartan, dialektorik arkaikoena eta fonemikoki konplexuena dela zioen. Third Mesako dialektoak Mishongnovin galdu diren arkaismo batzuk gorde ditu.

Beste sailkapen batek hiru dialektook bereizten ditu, hopien hiru mesei dagozkienak:

  • First Mesakoa, Walpi eta Sits'omovi herrietan mintzatua,
  • Second Mesakoa, Songoopavi herrian hitz egiten dena, eta
  • Third Mesakoa, hiztun kopuru handiena duena, Oraibi (Orayvi), Paaqavi, Kiqötsmovi eta Munqapi herrietan erabilia.

Malotki-k (1983an) jakinarazi zuenez, Third Mesako belaunaldi gazteagoetako hiztunek w-ren biezpainkaritasunaren ezaugarria galdu dute -qw subjektu menperatzaile desberdinean, a, i, e, u bokalen ondoren, hor -q baitute. Biezpainkaritasunaren galera aldiberekotasunezko markatzailean ere dago, bertan hiztun gazteek -kyang egiten baitute, eta ez zaharrenen -kyangw. Silabako kodan kw edo ngw daukaten hitzetan ere, biezpainkaritasuna galduta dago:

naksu (gazteen hizkeran) vs. nakwsu (adinekoenean) "hasi zen",
hikni (gazteenak) vs. hikwni (adinekoak) "edanen du",
tuusungti (gazteenak) vs. tuusungwti (adinekoak) "izoztu zen".

Hizkuntz harremana

Hopiera Pueblo hizkuntz eremuaren osagai da (Sprachbund bat), kiowa-tano familiako, keres hizkuntzetako, zuni, eta navajo kideekin batera. Haren hiztunek tradizioz hopiera darabilte komunikazio hizkuntza gisa, zuniarekin batera. Gainera, 300 urte baino gehiago daramatzate tano familiako hizkuntza batekin harreman estuan: izan ere, Arizonako tewak —beste izendapen batzuk hopi-tewa, tewa, hegoaldeko tewa, tano, thano eta hano dira—, tewaz mintzatzen direnak, Galisteo arrotik puebloen matxinadari jarraiki (1680ko abuztuaren 10etik 21 arte) joan zirenetik eta First Mesan finkatu. Betidanik, Arizonako tewek itzultzaile lanak egin izan dituzte, hopieraz mintzo diren tewa, hopi, navajo, gaztelania eta ingeles hiztunentzat.

Hopiek gaztelaniarekin axaleko harremana izan zuten, 1540ko esploratzaileekin hasita. 1629an, frantziskotar misiolari talde txiki bat hopien lurraldera iristen hasi zen, eta hurrengo urtean eliza bat eraiki. Bertan izan ziren, 1680ko matxinada haren ondorioz hopiek espainiarrak eskualdetik kanporatu zituzten arte. Bai espainiarrek han agertutako jokaerek, bai Rio Grande eskualdetiko errefuxiatu puebloarren eskarmentu negatiboen kontakizunek, akulturazioari aurre egin edo baztertzeko jarrera hopia eratzen lagundu zuten.

Hainbat ikerketak beste hizkuntzetatik hopierara mailegatutako hitzetan arreta jarri dute.

Fonologia

Bokalak

Oinarrizko sei bokalok daude:

aurrekoak ez-aurrekoak
biribildu gabeak biribildua biribildu gabeak biribildua
altua i

⟨ i ⟩

ɨ

⟨ u ⟩

ertaina ɛ

⟨ e ⟩

ø

⟨ ö ⟩

o

⟨ o ⟩

baxua a

⟨ a ⟩

/ø/ protoutoaztekazko *o bokaletik dator eta hopierazko /o/, *u-tik.[7]

Kontsonanteak

Hopierazko dialektoak ezberdinak dira kontsonanteen kopuruan. Jarraian, Third Mesa eta Mishongnovi dialektoen inbentarioak zerrendatu dira. Lehenak ikur ortografikoak eta horiexen IPA transkripzioak agertzen ditu, IPA ikurra eta ortografikoa desberdinak direnean.

Third Mesako hopiera
biezpainkariak albeolarrak albeolar

ostekoak

sabaikariak belarrak glotalak
aurrekoak neutroak atzekoa
arruntak biezpainkariak
sudurkariak m n ɲ

⟨ ngy ⟩

ŋ

⟨ ng ⟩

ŋʷ

⟨ ngw ⟩

leherkariak p t ts c

⟨ ky ⟩

k

⟨ kw ⟩

⟨ q ⟩

ʔ

⟨ ’ ⟩

marruskariak β

⟨ v ⟩

s ʐ

⟨ r ⟩

h
hurbilkariak l j

⟨ y ⟩

w
Mishongnoviko hopiera
biezpainkariak albeolarrak albeolar

ostekoak

sabaikariak belarrak glotalak
aurrekoak neutroak atzekoak
arrunta biezpainkariak
sudurkariak ahoskabeak ŋ̠̊
ahostunak m n ɲ ŋʷ ŋ̠
leherkariak arruntak p t ts kʲ [c] k q [k̠] ʔ
aurrehasperenkariak ʰp ʰt ʰts ʰk ʰkʷ ʰq [ʰk̠]
marruskariak v s r h
hurbilkariak ahoskabeak ȷ̊
ahostunak l j w

Gorago ikusi bezala, Mishongnoviko dialektoak kontsonante kopuru handiagoa du, Third Mesakoarekin alderatuz gero: kontsonante gehigarriak geldialdi aurrehasperenkari batzuk eta ahostun batzuk dira.

Aldaketa aske idiolektala dago < v > letraz irudikatutako biezpainkari frikaria ahostunarekin: [v ~ β] ezpainhorzkariaren eta biezpainkariaren artekoa da. Kontsonante baten aurretik (hitzaren erdian) eta hitzen amaieran, ez da ahostuna, haren gauzatzea dialektoaren arabeerakoa bada ere; Third Mesako hiztunek [p] egiten dute, eta Mishongnovikoek, [f].

/ts/ eta /s/ txistukari albeolarrak apikalak dira. Third Mesako hiztun batzuen ahoskapenean, [tsj] eta [sj] moduan sabaikari biakaturik, euskarazko /tʃ/ (< tx >) eta [ʃ] (< x >) txistukarien antzekoak izan daitezkeenak. Mishongnovin, /ts/ sabaikari da silaben hasieran eta ez-sabaikari bestelako kokalekuetan.

Hopierak /a/ bokal baxuaren aurretik gertatzen diren etenaldi-kontraste batzuk ditu artikulazio puntu belarrean. Beste leku batzuetan, kontrasteak neutralizatu egiten dira. Neutralizazio-inguruneetako belarrari k "neutro" esan zion Jeannek (1978). /i/ eta /ɛ/ aurreko bokalen aurretik, sabaikari bilakatzen da, aurreko artikulazio batekin eta [j] irristari sabaikaria darraiola. Beraz, < ki > eta < ke >, hurrenez hurren, [cji] eta [cjɛ] dira. /i/ eta /o/ aurreko bokalen aurretik, ohiko belar bat da: < ku > [kɨ] da eta < ko >, [ko]. /ø/ aurreko bokal biribilduaren aurretik, atzeko artikulazioa du: < kö > [kø] da. /a/-ren aurretik, kontraste fonemiko bat dago aurreko belarrrarekin, ondoko irristari sabaikaria eta atzeko belarra darraizkiola. Eredu hori zailtzeko, belarraren atzetik bokal baxua duten gaztelaniatiko maileguzko hitzak daude. Mailegu horiek gehituta, hirugarren kontraste belar bat sartu da hopieraz: belar mailegatu hori duten hitzak "neutroak" dira eta, normalean, belarrak artikulazioan. Hortaz, bi hitzen arteko bereizketa bat dago: batetik, < kya > [cja], eta < qa > [ḵa] jatorrizko hitzetan: biak < ka > [ka]-rekin alderatuta, desberdinak dira.

k kontsonante horien fonetika zehatza ez dago argi, testuetan egindako deskribapen lausoak direla eta. Voegelin-ek (1956) aditzera eman zuenez, < ky >-k irudikatutako aurreko artikulazioa gehiago bereizten da irristari sabaikaria egoteagatik, kontaktu dortsalaren artikulazio puntuaren aldearengatik baino. Era berean, aipatu zuen < q >-k irudikatzen duen soinua dela "hain atzekoa". Horrek iradokitzen du soinu hori postbelarra dela, eta ez nahiko gingilaria. Malotki-k (1983) aurreko soinua eta gaztelaniatiko maileguzko hitzetatik datorren soinua sabaikari gisa deskribatzen ditu; aldiz, atzekoak belarrak dira. Whorfek (1946) aurreko forma, zenbait bikalen aurretik, irristaketa sabaikaria duen sabaikari gisa deskribatu zuen, gaztelaniazko maileguetatiko formak "k arrunta" dira eta atzeko forma, belarra. Whorfek Clyde Kluckhohn-i idatzitako eskutitza, Kluckhohn & MacLeish-en (1955), atzeko belarra arabierazko edo nootkazko < q > bezalakotzat deskribatzen du, artikulazio gingilaria iradokitzen duena. Whorfen mishongnoviaren fonemizazioak aurreko bertsio proposatzen du bokal guztien aurretik, /ø/ salbu (/i/, /ɛ/ eta /a/-ren aurreko alofono batekin); /ɛ/, /ø/ eta /a/ bokal ez-altuen aurretik agertzen den atzeko forma; eta /a/-ren aurreko gaztelaniatiko maileguetatiko forma.

Geldialdi belarren antzera, hopierak aurreko bizkarsudurkaria eta atzeko bizkarsudurkaria ditu, < ngy > eta < ng > moduan irudikatuak, hurrenez hurren. Aurreko sudurkaria [ɲ] sabaikaria da (euskal < ñ >); atzeko sudurkaria [ŋ] belarraren moduan (euskaraz, "hango", "emango" hitzetakoa) deskribatu da Third Mesako hizkeraz eta, beraz, serie "neutro" bat osatzen du [k] "neutroarekin". Mishongnoviko hizkeran, Whorfek atzeko sudurkaria deskribatu zuen atzeko dortsalaren artikulazio handiagoa duela: [ŋ].

⟨ r ⟩ letrak irudikatzen duen soinu erretroflexua [ʐ] frikari erretroflexutik doa [ɾ] dardarkariraino, gauzatze frikaria askoz ere ohikoagoa den arren. Mishongnovin, soinu hori soilik frikari da, ahul-ahul. Silaba koda kokalekuan, [ʂ] frikari ahoskabe moduan ahultzen da.

Mishongnovizko /ʰp, ʰt, ʰts, ʰkʷ, ʰk, ʰq/ geldialdi aurrehasperenkariak eta /m̥, n̥, ŋ̠̊, l̥, ȷ̊, w̥/ ahoskabe ozenak silabaren kodako kokalekuan baino ez dira gertatzen. Hala ere, kokaleku horretan kontrastea egiten dute geldialdi arruntekin eta ahotun ozenekin. Whorfek adierazi zuen geldialdi aurrehasperenkariak /h/ + geldialdiko antzeko sekuentzia batekin ere kontrastatzen dutela.

Silabaren egitura

Silaba-multzorik ohikoenak CV eta CVC dira (hurrenez hurren, kontsonantea + bokala eta kontsonantea + bokala + kontsonantea). CVCC taldea oso bakan ageri da, hizkuntzan CC konbinazio-kopurua mugatuta dagoelako. Hori dela eta, ez da ohikoa C-C eta CC-C silabaren barneko taldeak aurkitzea.

Silaba tonikoa

Hopierazko silaba tonikoaren ereduak ia hitz guztiei dagokien arau sinple bat jarraitzen du.

  • Bokal bat edo bi dauzkaten hitzetan, lehenengo bokala tonikoa da.
  • Bi bokal baino gehiago daudenean, lehenengo bokala tonikoa da, luzea baldin bada, edo zuzenean bi kontsonante badajarraizkio; bestela, bigarren bokala tonikoa da.

Arau horren salbuespen batzuk sikisve ("auto"), wehekna ("putzu", "ziztil") eta warikiwta ("lasterketa") dira: bigarren bokala tonikoa izatea espero zitekeen baina, izatez, tonikoa lehenengoa da.

Azentu larriak bokala markatzen du (‹ à, è, ì, ò, ö̀, ù ›) Third Mesako dialektoan beheranzko tonua adierazteko eta First Mesakoan eta Second Mesako Mishongnoviko aldaeran aspirazioa, adibidez, tsirò ("hegaztiak"). Second Mesako beste aldaera batzuetan, ez da azentu larria erabiltzen.

Bokalen gaineko azentu zorrotza (‹ á, é, í, ó, ö́, ú ›) silaba tonikoa adierazteko erabiltzen da, azentua bi silabako hitzen lehen silaban ez dagoenean, adibidez, ayó ("han"), edo bi silaba baino gehiagoko hitzetan bigarren silaban edo lehenengo silaban ez dagoenean bokala luzea bada, adibidez kwálakni ("irakin egingo du"), edo mansáala ("sagar").

Azentu zirkunflexua (‹ â, ê, î, ô, ö̂, û ›) erabiltzen da azentu zorrotzak eta larriak letra berean egon behar dutenean, adibidez, mansâltsoki (“sagarrondo”).

Wycliffe Bible Translators-ek egindako Bibliaren itzulpenak Hopi Dictionary Project deritzanak egindakoaren aldean, alfabeto eta ortografia desberdinak darabiltza; bereziki, k letraren gaineko puntu batekin (hau da, ‹ k̇ ›) eta n letraren gaineko puntu batekin (‹ ṅ ›, alegia).

Tonua

Third Mesako dialektoak bokal luzeetan, diptongoetan, eta bokal + soinu sekuentzietan tonua garatu du. Dialekto horrek beheranzko tonuak eta lauak ditu. Third Mesako dialektoko beheranzko tonua (altua-baxua) sekuentzia hauetako bati dagokio, Whorfek Second Mesan grabatutako dialektoan:

  • bokala + kontsonante aurrehasperenkaria,
  • bokala + ahoskabe ozena, edo
  • bokala + h.

Ortografia

Hopiera alfabeto latinoaz idazten da. Bokalak fonemei honela dagozkie, eta bokal luzeak bikoiztuta idazten dira.

IPA /a/ /ɛ/ /ɪ/ /o/ /ɨ/ /ø/
ortografia laburra ⟨ a ⟩ ⟨ e ⟩ ⟨ i ⟩ ⟨ o ⟩ ⟨ u ⟩ ⟨ ö ⟩
luzea ⟨ aa ⟩ ⟨ ee ⟩ ⟨ii⟩ ⟨ oo ⟩ ⟨ uu ⟩ ⟨ öö ⟩
  • < ö > alemanezko schön adjektiboko bokala bezala ahoskatzen da, edo frantsesezko peu adberbiokoa bezala.
  • < u > bokala ahoskatzean, ezpainak ez daude biribilduta.

Kontsonanteak honela idazten dira:

  • ⟨ ’ ⟩ /ʔ/, O! O! harridura, ustekabeko zerbait gertatu dela adierazten duen onomatopeia errepikatuaren erdiko tartearen baliokidea
  • ⟨ h ⟩ /h/, behe-nafarreraz bezala
  • ⟨ k ⟩ /k/, euskaraz bezala
  • ⟨ ky ⟩ /kʲ/, Makiavelo izenean bezala (lau silabatan ahoskatua, hau da, /makja'βelo/)
  • ⟨ kw ⟩ /kʷ/, quasar hitzean bezala
  • ⟨ l ⟩ /l/, euskaraz bezala
  • ⟨ m ⟩ /m/, euskaraz bezala
  • ⟨ n ⟩ /n/, euskaraz bezala
  • ⟨ ng ⟩ /ŋ/, egingo, hemengo hitzetan bezala
  • ⟨ ngw ⟩ /ŋʷ/, /ŋ/ eta /w/ batera ahoskatuta, pinguino hitzean bezala
  • ⟨ ngy ⟩ /ɲ/, euskarazko < ñ >
  • ⟨ p ⟩ /p/, euskaraz bezala
  • ⟨ q ⟩ /k̠/, arabierazko قِطّ (qiṭṭ, "katu") izenean bezala
  • ⟨ qw ⟩ /k̠ʷ/, aurreko kontsonantea, ezpainak biribildurik ahoskatuta
  • ⟨ r ⟩ /ʐ/, mandarinerazko shí, polonierazko żona hitzetan bezala
  • ⟨ s ⟩ /s/, euskarazko < z >
  • ⟨ t ⟩ /t/, euskaraz bezala
  • ⟨ ts ⟩ /ts/, euskarazko < tz >
  • ⟨ v ⟩ /β/, bokalarteko euskal < b >, abere izenean bezala (ez bere posesibokoa)
  • ⟨ w ⟩ /w/, euskarazko < u >, higuingarri eta eguerdi hitzetan bezala
  • ⟨ y ⟩ /j/, lapurterazko < j >, joan aditzean bezala

Digrafo gisa idazien diren zenbait kontsonante silaba mugetan zehar elkartzen diren antzeko itxurako fonemetatik bereizteko, puntu bat jartzen da: kwaahu ("arrano"), baina kuk.wuwàaqe ("arrastoei jarrai").

Deseret alfabetoa, mormoi adituek egungo Utah-n garatutako sistema alfabetikoa, hizkuntzaren notazio akademikorako erabili zen 1860an eskuz idatzitako ingelesa-hopiera hiztegi batean, 2014an berraurkitu zena.

Morfologia

Sintaxia

Hopieraz, esaldiak oinarrizko SOV (subjektua-objektua-aditza) ordenaren arabera osatzen dira. Ez dago artikulurik.

Nu’ kawayvatngat tuumoyta
nu’ kawayvatngat tuumoyta
ni angurri jaten.ari.naiz
"Angurria jaten ari naiz".

Subjektuaren aurretik, interjekzio bat, adberbio bat, partikula bat edo ya galdera-partikula bat jar daitezke:

  • Utuya, pam hin'ur muki ("Kontuz, oso bero dago!").
  • Ya um kaphetni ("Kafea hartuko duzu?").

Anaforarik ez

Hopiera pro-drop hizkuntza da. Esaldiko subjektua aipatzen ez denean, normalean hirugarren pertsonan dagoela ulertzen da, singularrean edo dualean aditz singularrean baldin badago, edo pluralean, aditza pluralezkoa bada.

  • A’ni töna’yta ("Soinu ozena du").
  • Naami itsivu’iwta ("Elkarrekin haserre daude").
  • Yu’a’atota ("Hizketan ari dira").

Batzuetan, beste pertsona bat ere inplizituki ager daiteke:

  • Itönay akw nawawata ("Kexuka segitzen dut neure eztarriaz [eztarriko minaz]").

Partikulak

Japonieraz bezala, esaldiak eratzean, partikulen erabilera ezinbestekoa da. Jarraian, zazpi partikula nagusi eta haien esanahiak eman dira:

  • qa - ez (ingelesezko not adberbioaren baliokidea),
  • kye - ziurrenik,
  • 'as - ez zen benetan gertatu; jada ez,
  • yaw - entzun nuen; esan zuten,
  • kur - antza denez,
  • pay - ene ustez, horixe da nahi duzun informazioa,
  • sen - neure buruari galdetzen diot ea ...

Adibidez:

  • Pam qa moosat tu’ito. - Ez zen katu bat erostera joan.
  • Pam kye moosat tu’ito. - Katu bat erostera joan bide zen.
  • Pam ’as moosat tu’ito - Katu bat erostera joan zen (baina ezin izan zuen).
  • Pam yaw moosat tu’ito. - Katu bat erostera joan omen zen.
  • Pam kur moosat tu’ito - Jakina, katu bat erostera joan zen.
  • Pam pay moosat tu’ito - Katu bat erostera joan zen (horixe egin zuen).
  • Sen pam moosat tu’ito - Katu bat erostera joan ote zen galdetzen diot neure buruari.

Qa partikularen qa'e formak "ez" esan nahi du; aldiz, owí-ren esanahia "bai" da.

Izenordainak

Pertsona izenordainak

Pertsona izenordainak pertsonaren arabera (lehena, bigarrena, hirugarrena eta zehaztugabea), numeroaren arabera (singularra eta duala/plurala) eta kasuaren arabera (nominatiboa eta akusatiboa) erabiltzen dira.

nominatiboa akusatiboa
lehen pertsona singularra nu' nuy
duala / plurala itam itamuy
bigarren pertsona singularra um ung
duala / plurala uma umuy
hirugarren pertsona singularra pam put
duala / plurala puma pumuy
zehaztugabea singularra hak hakiy
duala / plurala hakim hakimuy

Erakusleak

Izenordain erakusleen ezaugarri nagusia urruntasunaren araberako bereizketa da. Honelakoak dira: hurbilekoak, distalak, urrunekoak eta zehaztugabeak.

nominatiboa akusatiboa
hurbilekoak singularra i' it
duala / plurala ima imuy
distalak singularra pam put
duala / plurala puma pumuy
urrunekoak singularra mi' mit
duala / plurala mima mimuy
zehaztugabeak singularra himu hìita
duala / plurala hìitu hìituy

Izenak

Izenek numeroaren (singularra, duala eta plurala), jabetzaren, kasuaren eta espazio- edo denbora-orientazioaren araberako flexioa dute (postposizioak).

Numeroa

Duala soil-soilik izen bizidunek dute. Normalean, < -t > erantsiz eratzen da. Pluralak ez du eredu bakarra: hitz bakoitzarena banan-banan ikasi behar da. Hala ere, izen batzuek < -m > gehitzen dute, plurala osatzeko.

singularra duala plurala
pertsona sino sinot sinom
zaldi kawayo kawayot kawayom
navajo Tasavu Tasavut Tasavum

Izen batzuek forma dualerako eredu bera darabilte, baina plurala, berriz, bikoizketa bidez eratzen dute:

singularra duala plurala
gizon taaqa taaqat tàataqt
katu moosa moosat moomost
hodei oomaw oomawt oo’omawt

Kasuak

Izenek bi kasu dituzte: nominatiboa eta akusatiboa. Nominatiboa subjektuei eta predikatuei dagokie eta akusatiboa, aditzen, postposizioen eta jabetzaren objektuei (genitiboa). Nominatiboa flexiorik gabea da (adjektiboetan izan ezik), baina akusatiboa beti markatuta egoten da, kontsonantez amaitzen diren maileguetan izan ezik.

Jabetza

Jabetzazko harremanak adierazteko, hitzei eransten zaizkien markatzaileak darabiltza. Lehen eta bigarren pertsonako markatzaileak aurrizkiak dira, eta hirugarren pertsonakoak, berriz, atzizkiak.

lehen pertsona singularra i-
duala / plurala itàa-, ita-
bigarren pertsona singularra ùu-, u- ou uu-
duala / plurala umùu-, umu-
hirugarren pertsona singularra -’at
duala / plurala -’am

Jarraian, sipmasmi ("eskumuturreko") hitzaren forma posesibo guztiak daude:

  • isipmasmi ("ene eskumuturreko"),
  • itàasipmasmi ("gure eskumuturreko"),
  • ùusipmasmi ("hire eskumuturreko"),
  • umùusipmasmi ("zuen eskumuturreko"),
  • sipmasmi’at ("haren eskumuturreko"),
  • sipmasmi’am ("haien eskumuturreko").

Adjektiboak

Hopierazko adjektiboek bi forma dituzte: predikatiboak ala izenaren atributuak izan daitezke. Lehen forma bereiz idazten den hitz bat da, eta bigarrena, aitzitik, izenaren aurrizki gisa jartzen da.

  • Moosa qöötsi ("Katua zuria da").

qötsámosa ("Katu zuria").

  • ’iki wuutoq’a ("Ene etxea handia da").

iwúkoki ("Ene etxe handia").

-hoya atzizki txikigarriak euskarazko -txo atzizkiaren antzera jokatzen du. Adibidez:

  • qötsámomoshoyam ("katutxo zuriak").

Aditzak

Aditzak oinarrizkoak ala eratorriak dira. Oinarrizko aditzek bi silaba ireki dituzte, lehenengoa bokal luze edo laburrarekin eta bigarrena, bokal laburrarekin:

  • peena - margo, margotua
  • nöösa - jan, jana
  • qatu - eser

Aditzek ez dute pertsonaren araberako flexiorik, baina forma desberdinak erabiltzen dira singularrerako, batetik, eta duala zein pluralerako, bestetik. Pluralezko ohiko amaiera -ya da, baina aditzak bikoizketa eta osagarri bidez ere osa daitezke. Forma horiek pluralezko subjektuekin erabiltzen dira.

  • peenaya - margotua (erregularra)
  • nöönösa - jana (bikoizketa)
  • yeese - eser (ordezkapena)

Aditz gehienetan lau forma nagusi agertzen dira: emaitza, iraupena, etorkizuna (itxaropena) eta agindua. Guztiek amaiera estandarra dute, baina aditz gutxi guztiz erregularrak dira.

hopierazko oinarrizko aditz-amaierak
eredua adibidez
singularra duala / plurala singularra duala / plurala
emaitza - -ya peena peenaya
iraupena -ta -yungwa penta pentota
etorkizuna -ni -yani pentani pentotani
agindua -’ (bokala) -ya’a peena’a peenya’a

Aditz bi-iragankorrak

Aditz batzuek bi objektu behar dituzte, adibidez:

  • tuuvigta ("galdetu")

Kur nu' ung hìita tuuvingta.("Utz iezadak hiri zerbait galdetzen" / "Utz iezadan hiri zerbait galdetzen")

Atzizkiak

Hopierak atzizkiak erabiltzen ditu hainbat helburutarako. Hona hemen adibide batzuk:

atzizkia adiera adibidez euskaraz
ma aurrera joan wayma paseatu
numa inguruan joan waynuma inguruan ibil
mi noren aurrean itamumi gure aurrean
ni geroaldia tuuvani botako du
ngwu ohiko atzizkia tuuvangwu (maiz) botatzen du
ve / pe kokalekua Ismo'walpe Ismo'wala-n
q distantziazko atzizkia atkyamiq hondoraino
sa soilik suksa bat bakarrik

Postposizio libreak ere ditu:

akw "zerekin" / "norekin" adierazteko (instrumentala)
angkw "nondik" adierazteko
ep "non" adierazteko

Izenak zeihar gisa markatzen dira, -t atzizkiaz izen bakunetarako, edo -y atzizkiaz dualezko izenetarako (bi izeni doi dagozkienak), jabetzako izenetarako edo pluralezkoetarako. Hona hemen adibide batzuk:

nominatiboa zeiharra euskaraz
himutski himutskit zuhaixka
iisaw iisawuy koiote
itam itamuy gu
nuva nuvat elur
nu' nuy ni
paahu paahut iturburuko ur
pam put hura
puma pumuy haiek
tuuwa tuuwat harea
um ung hi

Aditzak atzizkien bidez ere markatzen dira baina horiek ez dira patroi erregular batean erabiltzen. Esate baterako, -lawu eta -ta atzizkiak, biak erabiltzen dira aditz bakun bat iraupenezko bihurtzeko (ekintza abian da eta oraindik ez da osoa), baina zaila da aurresatea zein atzizkiri zein aditz dagokion. Hopiera bigarren hizkuntza ikasten dutenek normalean buruz ikasi, beste modurik ez dute.

Hopieraz hiztunaren sexuari lotutako termino zehatz batzuk daude:

gizonezkoen hizkeran emakumezkoen hizkeran euskaraz
a'ni hin'ur oso
kwakwha askwali eskerrik asko
lolma nukwangw on
owi, 'wi oo'o, 'wiya bai

Prozesu morfologikoak

  • Erorketa: silaba tonikoaren mugimenduak lehenengo silaban ez dagoen bokal laburtu bat silaba atonoko bilaka badezake, bokal hori erori egiten da.
  • Lenitioa: hasierako p > v bilakatzen da hitz baten barneko bihurtzen denean edo hitzaren aurretik adjektibotzako edo adizlagun txertatu gisa erabilitako beste hitz bat dagoenean.
  • Bikoizketa: erroaren hasierako CV (kontsonantea + bokala), erroaren bukaerako CV eta hitzaren bukaerako V (bokala) bikoizten dira.

Sintaxia

Hitzen ordena

Hopierazko perpaus motarik sinpleena subjektua eta predikatua besterik ez da: Maana wuupa ("Neska luzea da"). Hala ere, perpaus askok objektu bat ere daukate, subjektuaren eta aditzaren artean txertatua. Beraz, SOV (subjektua-objektua-aditza) moduko hizkuntza da, euskara bezala.

Kasuak

Izenak subjektu edo zeihar gisa markatuta daude, goian erakutsi den bezala. Izenordainak ere nominatibo edo zeihar gisa markatzen dira. Adibidez, "hi" singularrezko izenordain subjektua um da, eta singularrezko objekturako forma, ung.

Erakusleak kasuaren arabera markatzen dira, lehenik beren forma nominatiboan eta gero forma zeiharrean erakutsiz:

  • i' / it – "hau"
  • pam / put – "(objektu) hori"
  • mi' / mit – "hori"
  • ima / imuy – "hauek"
  • puma / pumuy – haiek (izenordaina, objektu zuzena)
  • mima / mimuy – "horiek"

Numero gramatikala

Pluralezko aditzak ditu. Dualezko izen subjektuek dualezko -vit atzizkia hartzen dute, baina aditzak singularrean doaz. Ez dago dualezko izenordainik: horren ordez, pluralezko izenordainak singularrezko aditzekin erabil daitezke dualezko esanahirako. Izenen eta aditzen pluraltasuna errepikapen partzialaren bidez adierazten da —bestelako moduak ere daude—, beheko glosan tilde (~) batez markatuta.

izena subjektua da izenordaina subjektua da
singularra taaqa nöösa ni’ nöösa
Gizon batek jan zuen Jan nuen
duala taaqa-vit nöösa itam nöösa
Bi gizonek ezezagunak jan zuten Biok jan genuen
plurala taa~taqt nöö~nösa itam nöö~nösa
Hainbat gizonek jan zuten Guztiok jan genuen

Zenbakiak

Hopierazko zenbakiek, euskaraz bezala, sistema hogeitarra erabiltzen dute oinarri nagusitzat. Batetik laura bitarteko zenbakiak kardinalaren eta zenbatzailearen formaren artean bereizten dira. Hiztun batzuek hamaikatik hemeretzira bitarteko zenbakien formak ere bereizten dituzte. Batetik laura amaitzen diren zenbakien kasuan, nominatibo eta akusatiboak ere bereizten dira.

zk. hopiera zk. hopiera
kardinala zenbatzailea

(nominatiboa)

zenbatzailea

(akusatiboa)

zenbatzailea

(nominatiboa)

zenbatzailea

(akusatiboa)

0 qa himu 15 paaptsivot pawwt tsivot
1 suukya’ sukya suukw 16 sùukop pakwt navay
2 lööyö’ lööyöm lööq(muy) 17 rookop pakwt tsange’
3 pàayo’ pàayom pàykomuy 18 payukop pakwt nanal
4 naalöyö’ naalöyöm naalöqmuy 19 narukop pakwt pept edo suukw akw qa sunat
5 tsivot 20 sunat
6 navay 30 sunat pakwt
7 tsange’ 40 lööp sunat
8 nanal 50 lööp sunat pakwt
9 pept 60 pàyp sunat
10 pakwt 70 pàyp sunat pakwt
11 pövö’ös pakwt suukya pakwt suukw 80 naalöp sunat
12 öösa’ pakwt lööyöm pawkt lööq 90 naalöp sunat pakwt edo pakwt akw qa tsivotsikip sunat
13 pangaqap pakwt pàayom pakwt pàykomuy 100 tsivotsikip sunat
14 pööqap pakwt naalöyöm pakwt naalöq 1.000 soomori

Third Mesako dialektoak forma bereziak erabiltzen ditu hamaikatik hemeretzira bitarteko zenbakietarako. Beste dialektoek, hamarretik gorako zenbakietarako, oinarrizko eraketa-eredua darabilte.

hamarrekoa + batekoaAKUSATIBOAN. + sìikya’ytaqa(m) "batuketa"
pakwt pàykomuy sìikya’ytaqa(m)
"hamar hiruAKUSATIBOAN gehituta"

Sistema hamartarra erabiliz, hogeitik aurrera, hamarrekoak ere osa daitezke:

zk. hopiera
30 pàyp pakwt
40 naalöp pakwt
50 tsivotsikip pakwt
60 navaysikip pakwt
70 tsange’sikip pakwt
80 nanalsikip pakwt
90 peve’sikip pakwt
100 pakotsikip pakwt

Metalinguistika

Benjamin Lee Whorfek, hizkuntzalari ezaguna eta oraindik ere Amerikako Hego-mendebaldeko eta Erdialdeko hizkuntzen arteko harremanen azterketan autoritate nagusietako bat, hopiera erabili zuen erlatibitate linguistiko bere argudioaren adibidetzat, hau da, norberaren mundu-ikuskerari bere hizkuntzak eragiten diola eta alderantziz. Whorfen baieztapen ezagunenen artean, hopierak "ez omen zuen hitzik, forma gramatikalik, egiturarik edo esamolderik denbora deitzen diogunari zuzenean erreferentzia egiteko". Whorfen baieztapena askok gaizki ulertu zuten, hopierak iraupenaren edo denboraren segidaren kontzepturik ez duelakoan, baina izatez, ikertzaile Penny Lee eta John A. Lucy bezalako haren jarraitzaileek argudiatu dute soilik esan nahi zuela hopierak ez dutela denboraren ikuskerarik zatitua eta azpizatitua izan daitekeen objektu edo substantziatzat.[8] Gainera, John A. Lucy-ren arabera, Whorfen kritikari askok ez dituzte haren testuak zehaztasunez irakurri, eta nahiago izan dute haren argudioen karikatura errukigabeak eskaini.

Testu lagin bat

hopieraz euskaraz
Aliksa’i.

Yaw Orayve yeesiwa.

Noq pu’ yaw Orayviy aqlap, Mastupatsve, yaw Maasaw piw kiy’ta.

Pay yaw pam panis soy’ta.

Pam yaw sutsep mihikqw pep Orayve sinmuy tokvaqw, pu’ Orayviy angqe pootangwu.

Yan yaw pam pep Orayvituy tumalay'ta.

Aizue.

Oraibitarrak.

Oraibitik gertu, Mastsupatsan, Maasaw-en etxea zegoen.

Amonarekin hantxe bizi zen.

Gauero, herritarrak lotara joaten zirenean, Oraibi inguruko eremua ikuskatzen zuen.

Horrela, Oraibiko jendea babesten zuen.

Ikus, halaber

Oharrak

a Polacca First Mesaren oinean dago, beste herriak ez bezala, horiek mesaren gainean baitaude. Hopi eta tewa herriek partekatzen dute.

Erreferentziak

  1. Status of Hopi language. .
  2. «Dual-language programs grow in Arizona public schools» azednews.com.
  3. Sevigny, Melissa. (2019ko abuztuak 17). «Teaching To Protect The Hopi Language» NPR.
  4. Locke, Katherine. (2015eko apirilak 14). «KUYI Hopi Radio brings culture to the airwaves» Navajo-Hopi Observer.
  5. Pardo, Cynthia. (2013-10-18). «Preserving Hopi Language – Crucial to Children's Early Success» Navajo-Hopi Observer (Flagstaff, Arizona).
  6. «About Us – Mesa Media» www.mesamedia.org.
  7. Jeanne 1978, 16 or. .
  8. Carroll, John B. (ed.) (1956). Language Thought and Reality: Selected Writings of Benjamin Lee Whorf. MIT Press: Boston, Massachusetts. ISBN 978-0-262-73006-8

Iturriak

  • Brew, J. O. (1979). "Hopi prehistory and history to 1850". In Ortiz, A. (ed.). Handbook of North American Indians: Southwest. Vol. 9. Washington, D.C.: Smithsonian Institution. 514–523. orr.
  • Connelly, John C. (1979). "Hopi social organization". In Ortiz, A. (ed.). Handbook of North American Indians: Southwest. Vol. 9. Washington, D.C.: Smithsonian Institution. 539–553. orr.
  • Dockstader, Frederick J. (1955). "Spanish loanwords in Hopi: A preliminary checklist". International Journal of American Linguistics. 21 (2): 157–159. doi:10.1086/464324. S2CID 143816567.
  • Harrington, John P. (1913). [Linguistic fieldnotes based on work with a speaker of Oraibi Hopi]. (National Anthropological Archives, Smithsonian Institution).
  • Hill, Kenneth C. (1997), "Spanish loanwords in Hopi.", in Hill, J.H.; Mistry, P.J.; Campbell, L. (eds.), The life of language: Papers in linguistics in honor of William Bright, Trends in linguistics: Studies and monographs, Berlin: Mouton de Gruyter., 19–24. orr.
  • Hopi Dictionary Project (University of Arizona Bureau of Applied Research in Anthropology). (1998). Hopi dictionary: Hopìikwa Lavàytutuveni: A Hopi–English dictionary of the Third Mesa dialect with an English–Hopi finder list and a sketch of Hopi grammar. Tucson, Arizona: University of Arizona Press. ISBN 0-8165-1789-4.
  • Himes, D. H. (1956). "The supposed Spanish loanword in Hopi for 'jaybird'". International Journal of American Linguistics. 22 (2): 186–187. doi:10.1086/464362. S2CID 143642814.
  • Jeanne, LaVerne Masayesva (1978). Aspects of Hopi grammar (PhD thesis). MIT. hdl:1721.1/16325.
  • Jeanne, LaVerne Masayesva (1982). "Some phonological rules of Hopi". International Journal of American Linguistics. 48 (3): 245–270. doi:10.1086/465734. JSTOR 1264788. S2CID 143643843.
  • Kalectaca, Milo (1978). Lessons in Hopi. Tucson, Arizona: University of Arizona Press.
  • Kennard, Edward A. (1963). "Linguistic acculturation in Hopi". International Journal of American Linguistics. 29 (1): 36–41. doi:10.1086/464709. S2CID 143928841.
  • Kennard, Edward A.; Yava, Albert (1999). Field Mouse Goes to War: Tusan Homichi Tuwvöta. Palmer Lake, Colorado: Filter Press.
  • Kluckhohn, Clyde; MacLeish, Kenneth (1955). "Moencopi variations from Whorf's Second Mesa Hopi". International Journal of American Linguistics. 21 (2): 150–156. doi:10.1086/464323. JSTOR 1263941. S2CID 143319549.
  • Lucy, John (1992). Language Diversity and Thought: A Reformulation of the Linguistic Relativity Hypothesis. Studies in the Social and Cultural Foundations of Language. Cambridge: Cambridge University Press. ISBN 978-0521387972.
  • Manaster-Ramer, Alexis (1986). "Genesis of Hopi tones". International Journal of American Linguistics. 52 (2): 154–160. doi:10.1086/466010. JSTOR 1265374. S2CID 144768505.
  • Malotki, Ekkehart (1983). Hopi time: A linguistic analysis of the temporal concepts in the Hopi language. Trends in linguistics: Studies and monographs (No. 20). Berlin / New York / Amsterdam: Mouton De Gruyter. ISBN 90-279-3349-9.
  • Seaman, P. David (1977). "Hopi Linguistics: An Annotated Bibliography". Anthropological Linguistics. 19 (2): 78–97. JSTOR 30027313.
  • Seqaquaptewae, E. (1994). Iisaw niqw tsaayantotaqam tsiròot. Santa Fe, NM: Clear Light.
  • Seqaquaptewae, E. (1994). Iisaw niqw yöngösonhoya. Santa Fe, NM: Clear Light.
  • Stephen, Alexander M. (1936). Hopi journal of Alexander M. Stephen. Parsons, E. C. (Ed.). Columbia University contributions to anthropology (No. 23). New York: Columbia University Press.
  • Titiev, Mischa (1946). "Suggestions for the further study of Hopi". International Journal of American Linguistics. 12 (2): 89–91. doi:10.1086/463895. S2CID 144830663.
  • Voegelin, C. F. (1956). "Phonemicizing for dialect study: With reference to Hopi". Language. 32 (1): 116–135. doi:10.2307/410660. JSTOR 410660.
  • Whorf, Benjamin Lee. (1936). [Notes on Hopi grammar and pronunciation; Mishongnovi forms]. In E. C. Parsons (Ed.), Hopi journal of Alexander M. Stephen (Vol. 2, pp. 1198–1326). Columbia University contributions to anthropology (No. 23). New York: Columbia University Press.
  • Whorf, Benjamin Lee. (1936). "The punctual and segmentative aspects of verbs in Hopi". Language. 12 (2): 127–131. doi:10.2307/408755. JSTOR 408755.
  • Whorf, Benjamin Lee. (1938). "Some verbal categories of Hopi". Language. 14 (4): 275–286. doi:10.2307/409181. JSTOR 409181.
  • Whorf, Benjamin Lee. (1941). "The relation of habitual thought and behavior to language". In Spier, L.; Hallowell, A. I.; Newman, S. S. (eds.). Language, culture, and personality: Essays in memory of Edward Sapir. Menasha, WI: Sapir Memorial Publication Fund. 75–93. orr.
  • Whorf, Benjamin Lee. (1946). "The Hopi language, Toreva dialect". In Osgood, C. (ed.). Linguistic structures of native America. Viking Fund publications in anthropology (No. 6). New York: The Viking Fund, Inc. 158–183. orr.
  • Whorf, Benjamin Lee. (1950). "An American Indian model of the universe". International Journal of American Linguistics. 16 (2): 67–72. doi:10.1086/464066. JSTOR 1262850. S2CID 54491985.
  • Whorf, Benjamin Lee. (1952). "Linguistic factors in the terminology of Hopi architecture". International Journal of American Linguistics. 19 (2): 141–145. doi:10.1086/464204. JSTOR 1262812. S2CID 144233449.
  • Whorf, Benjamin Lee. (1956). "Discussion of Hopi linguistics". In Carroll, J. B. (ed.). Language, thought, and reality: Selected writings of Benjamin L. Whorf. New York: John Wiley. 102–111. orr.

Kanpoko loturak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya