Share to:

Hugo Chávez

Hugo Chávez

Alderdiko burua

2007ko martxoaren 9a - 2013ko martxoaren 5a
← baliorik ez - Nicolás Maduro

Venezuelako presidentea

1999ko otsailaren 2a - 2013ko martxoaren 5a
Rafael Caldera - Nicolás Maduro
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHugo Rafael Chávez Frías
JaiotzaSabaneta1954ko uztailaren 28a
Herrialdea Venezuela
BizilekuaLa Casona
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaHospital Militar de Caracas (en) Itzuli2013ko martxoaren 5a (58 urte)
Hobiratze lekuaHistorical museum in Caracas (en) Itzuli 
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Familia
AitaHugo de los Reyes Chávez
AmaElena Frías de Chávez
Ezkontidea(k)Nancy Colmenares (en) Itzuli  (1977 -  1995)
Marisabel Rodríguez de Chávez (en) Itzuli  (1997 -  2004)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaMilitary Academy of the Bolivarian Army (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Hugo José García Hernández (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ofizierra
Posizio edo espezialitateaPitchinga
Lateralitateaezkerra
Altuera173 zentimetro
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBolivarian Army (en) Itzuli
Graduateniente koronel
komandante buru
Parte hartutako gatazkakFirst Venezuelan coup d'etat attempt of 1992 (en) Itzuli
Ideologia eta sinesmenak
IdeologiaChavismoa
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaMugimendu Bolivartar Iraultzailea-200
Bostgarren Errepublika Mugimendua
Venezuelako Alderdi Sozialista Batua

chavez.org.ve eta todochavez.gob.ve
IMDB: nm1382342 Allocine: 244547
Twitter: chavezcandanga Find a Grave: 106247612 Edit the value on Wikidata

Hugo Rafael Chávez Frías (Sabaneta, Barinas, 1954ko uztailaren 28a - Caracas, 2013ko martxoaren 5a) venezuelar militar eta politikaria izan zen. 1999ko otsailaren 2tik 2013ko martxoaren 5ean hil zen arte Venezuelako 53. presidentea izan zen[1].

Bere mugimendu politikoan, Simón Bolívar El Libertador (Askatzailea) heroi nazionalaren irudia erabiliz, sozialismo demokratikoa eta Hego Amerikaren integrazioa egin ditu bere programaren ardatz, horren ondorioz AEBen inperialismoaren, neoliberalismo ekonomikoaren eta globalizazioaren aurkako aurpegi ezaguna bihurtuz.

Ibilbide politikoa

Venezuelako armadako ofiziala zela, 1992an Carlos Andrés Pérez presidentearen kontrako estatu kolpean buruzagi izan zen Chávez. Estatu kolpeak ez zuen bere helburua lortu, eta kartzelatik igaro ondoren, Chávezek Bosgarren Errepublikaren Mugimendua (MVR, gaztelaniaz) ezkerreko alderdia sortu zuen. 1998ko hauteskundeak irabazi zituen bozen % 60 baino gehiagorekin, Venezuelako gehiengo pobrearen zerbitzuan lan eginen zuela aginduta.

Bere gobernua babesten zuten alderdi politikoek ordura arteko politikariak boteretik baztertzea lortu zuten. Konstituzio berri bat onartu zen eta Venezuelako Errepublika zena, Venezuelako Errepublika Bolibartarra bihurtu zen. Bolivar Misioak garatu zituen, Venezuelako auzune eta herrixka pobreetan osasun eta hezkuntza beharrak asetzeko helburuarekin. Nazioarteko Diru Funtsa eta Mundu Bankuaren politika neoliberalak gaitzetsi zituen eta Hego Amerikako nazioen integrazioan urratsak eman zituen, aldi berean Ameriketako Estatu Batuen atzerri politikaren kontra zuzen zuzenean joz.

Neurri horiek hautsak harrotu zituzten bai Venezuelan bai kanpoan. Chávezek kritika nahiz laudorio beroenak jaso zituen. Venezuela barnean, txiroei lagundu eta ekonomiaren hazkundea eragin zuen, nahiz eta kritikarien iritziz autokratikoa izan eta ekonomia galbidera eraman zuela esan. Atzerrian ere, hainbat gobernuk petrolioaren prezioren egonkortasunerako eta eskualdeko bakerako mehatxutzat jo zuen Chávez. Beste batzuek, aldiz, laguntza programei harrera beroa eman zieten.

Chávez 2013ko martxoaren 5ean hil zen, minbiziaren ondorioz, artean Venezuelako presidente zela. Nicolás Maduro presidenteordeak hartu zuen haren lekua.

Erreferentziak

  1. Amagoia IBAN: Komandanteak eman du azken hatsa[Betiko hautsitako esteka] Paperekoa.berria.info

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya