Igor Calzada
Igor Calzada (Donostia, Gipuzkoa, 1975eko urtarrilaren 15a) euskal-britaniar soziologoa da. Zientzilari seniorra da eraldaketa digital, urbano, eta politikoetan. Egun, Oxfordeko Unibertsitatean eta Europar Batzordeko Ikerketa Zentru Bateratuan egiten du lan, bereziki ekonomia/eraldaketa digitalak gizartean adimen artifizialak erakunde publikoetan duen eragin soziala aztertzen. Bere lan esparru nagusiak subirautza teknologikoa, kooperatiba eta eskubide digitalak hirietan eta eskualdeetan aztertzea dira.
Azken 15 urteotan, irakasle eta ikertzaile izan da hain bat unibertsitate eta ikerketa-zentruetan, tartean UOC, Strathclyde Aston, Bruselako Unibertsitate Askea, Malmö, Islandiako Unibertsitatea, Nevadako Unibertsitatea Renon, Helsinkiko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Ikerbasque eta Mondragon Unibertsitatean. Tartean, TransLokal spin-offa sortu du Euskal Herrira proiektuen emaitzen transferentzia bideratzeko.[1][2]
Aurretik, Euskal Herrian hamarkada batez, Mondragon Kooperatiben Korporazio eta Unibertsitatean, gizarte berrikuntza proiektu zuzendari gisa aritu zen eragileekin elkarlanean. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailean koordinazio (ikerketa eta berrikuntza) zuzendaria izan zen.[3]
Ibilbidea
Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, 1997an. 1998tik 2006ra: Total Quality Management aditu ikastaroa burutu (1998), MBA graduondoaren programa erdietsi (1999) eta Ikasketa Aurreratuen Diploma (2006) eskuratu zituen, Deustuko eta Helsinkiko unibertsitateetan.
Mondragon taldeko kooperatibetan, urteetako ikerketa aplikatua egin ondoren hamar urtez,Nevadako Unibertsitatea Renon burututako eta Mondragon Unibertsitatean aurkeztutako Euskal Hiriari buruzko tesiarekin, doktoretza lortu zuen 2011ko otsailaren 11n, eta aho batez jaso zuen mahaikide akademikoen Cum Laude balorazioa.[4]
Segidan, 2012ko otsailetik aurrera University of Oxfordeko kide da, bere ikerketa nazioartera zabaltzen duelarik. Aldi horretan, Euskal Hiria 2012 Kongresua zuzendu zuen, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan.[5] City-regions ikerketa-programa garatu[6] eta 'Translokal spin-offa sortu zuen. Eta baita ere, Euskal Herriko Unibetsitateko Uda Ikastaro zenbaitzun zuzendu zituen: 2005ean, El Futuro del Trabajo;[7] 2006ean, Creative Capital;[8] 2007an, Creative Society;[9] 2015ean, Berrikuntza Politikoa;[10] eta 2019an, Smart Rural Communities.[11] Independentzia prozesuen inguruan idatzi du, eta Eskozia, Katalunia eta Euskal Herrian izandako bideak aztertu ditu.[12]
Gainera, hainbat aldizkariren editorea izan da, tartean Transforming Government: People, Process and Policy,[13] Applied Sciences,[14] Smart Cities[15] eta Territories: A Transcultural Journal of Regional Studies.[16]
Regional Studies Association (FeRSA)[17] eta Oxford Martin Schooleko kidea da 2012tik hona.[18]
Lanak
Lan akademikoak
Argitalpenak ugari egin ditu, artikulu akademiko gisa edo liburuetan (bere lan guztiak bilduta daude zerrenda honetan). Horien artean, kalitate handiko artikulu akademikoak ditu (32), parez pare berrikusiak eta, besteren artean, honako aldizkarietan argitartuak: Transforming Government: People, Process and Policy,[19] Journal of Urban Technology,[20] Sustainability,[21] Space and Polity,[22] Regional Studies Regional Sciences,[23] Regional Science Policy & Practice,[24] RSA Journal[25] eta Systems.[26] Hamar liburu eta hamazortzi liburu-kapitulu argitaratu ditu eta hainbat politikei buruzko txosten idatzi ere.
Hedabideetan
Ikerketa sozial eta politikoaren azterketa zabaltzeko hedabide batzuekin kolaboratzen du dibulgatzaile gisa. Besteren artean, Berria,[27] Noticias de Gipuzkoa, ETB, Euskalerria Irratia,[28] El País-Seres Urbanos, Diario Vasco, Eusko Ikaskuntza-Euskonews[29] TMLab[30] eta PuntuEUS/sarean.eus[31]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Translokal: Academic Entrepreneurship for Policy-Making» Translokal (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ Esnaola, Enekoitz. ««Independenteak izango bagina bezala jokatu behar dugu»» Berria (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ «Lourdes Auzmendi eta Igor Calzada HPSn» Argia (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Calzada, Igor. (2011). ¿hacia una ciudad vasca? Aproximación desde la innovación social. Mondragon Unibertsitatea (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ «2012 EuskalHiria Kongresua. Aurkezpenak. - EuskalHiria Kongresua - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Abstract: - The Future of the City-Regions Comparative Territorial Benchmarking & Connections» The Future of the City-Regions Comparative Territorial Benchmarking & Connections (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ El futuro del trabajo. Instituto Cervantes.
- ↑ (Ingelesez) Coordinator & Author of the DVD Creative Capital + Director of the Creative Society 2007 Summer School // Escuela de Verano Capital Creativo 2007 | Dr Igor Calzada, MBA. (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ (Ingelesez) Three Summers Schools ending with the Coordination of the DVD Creative Society Summer School 2007 | Dr Igor Calzada, MBA. (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ www.amazon.com (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Smart Rural Communities (SRC): ¿Hacia un nuevo modelo de desarrollo rural ‘inteligente’ en cooperación internacional para el logro de los ODS?» Cursos de Verano UPV/EHU 2019-03-29 (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ Esnaola, Enekoitz. ««Independenteak izango bagina bezala jokatu behar dugu»» Berria (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ (Ingelesez) «Transforming Government: People, Process and Policy | Emerald Publishing» www.emeraldgrouppublishing.com (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ (Ingelesez) «SN Applied Sciences» Springer (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ (Ingelesez) «Smart Cities» www.mdpi.com (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ (Ingelesez) New page 1. (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ (Ingelesez) «Igor Calzada» RSA Main (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ (Ingelesez) «"Future of city-regions" by Dr Igor Calzada» Oxford Martin School (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ Calzada, Igor; Almirall, Esteve. (2020-01-01). «Data ecosystems for protecting European citizens’ digital rights» Transforming Government: People, Process and Policy 14 (2): 133–147. doi:. ISSN 1750-6166. (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ Calzada, Igor; Cobo, Cristobal. (2015-01-02). «Unplugging: Deconstructing the Smart City» Journal of Urban Technology 22 (1): 23–43. doi:. ISSN 1063-0732. (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ (Ingelesez) Calzada, Igor. (2018/9). «(Smart) Citizens from Data Providers to Decision-Makers? The Case Study of Barcelona» Sustainability 10 (9): 3252. doi:. (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ Calzada, Igor. (2018-09-02). «Metropolitanising small European stateless city-regionalised nations» Space and Polity 22 (3): 342–361. doi:. ISSN 1356-2576. (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ Calzada, Igor. (2018-01-01). «‘Algorithmic nations’: seeing like a city-regional and techno-political conceptual assemblage» Regional Studies, Regional Science 5 (1): 267–289. doi:. (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ (Ingelesez) Calzada, Igor. (2019). «Catalonia rescaling Spain: Is it feasible to accommodate its “stateless citizenship”?» Regional Science Policy & Practice 11 (5): 805–820. doi:. ISSN 1757-7802. (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ (Ingelesez) RSA. (2019-08-28). «Data Spaces and democracy» Medium (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ (Ingelesez) Calzada, Igor. (2017/3). «The Techno-Politics of Data and Smart Devolution in City-Regions: Comparing Glasgow, Bristol, Barcelona, and Bilbao» Systems 5 (1): 18. doi:. (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ Calzada, Igor. «Igor Calzada» Berria (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ «Igor Calzada: "Subirautza digitalaren garrantzia agerian uzten ari da krisi hau" - Nafarroa» euskalerriairratia.eus (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «2016 - ¿Qué modelo educativo necesitamos para eliminar el divorcio actual entre la cultura humanística y la científica? - Igor Calzada / Académico vasco, profesor e investigador - 10/02/2016» www.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ «Euskal Nazio Algoritmikoa sortuz (1/2)» Telesforo Monzon 2020-04-15 (kontsulta data: 2020-07-01).
- ↑ «Igor Calzada, Author at Sarean .eus» Sarean .eus (kontsulta data: 2020-07-01).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









