Inadaptats
| Inadaptats | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Vilafranca del Penedès (Katalunia) |
| Musika mota | Oi!, hardcore, |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 1990 ingurutik 2005era arte |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | Capità Swing, Gora Herriak, Bullanga Records |
| Sariak | |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Informazio gehigarria | |
Inadaptats Vilafranca del Penedeseko (Katalunia) musika taldea izan zen, 90etako hamarkadaren hasieran sortua. Euren musikan Oi!a, hardcorea eta metala nahasten ziren, azken disketan rap eta ska zertzeladak sartuz. Bai musika bai politikaren arloan Rage Against the Machine, Habeas Corpus, Brams edo Negu Gorriak bezalako taldeen eraginak islatzen ziren.
Euren burua komunista, eta katalan abertzale eta independetista bezala definitzen zuten: "Inadaptats Katalan Herrietan utopia zabaltzea xede duen talde politiko-musikal kontrainformatiboa gara". [1]
2000ko hamarkadaren hasieran Bullanga Records sortu zuten, Negu Gorriakek sortutako Esan Ozenkiren eredua jarraituz. Taldeak iraun bitartean, 2005 arte, zazpi estudioko diska irarri zituzten, euren artean Ovidi Montllor kantautoreari omenaldi bat.
2005ean azken kontzertua eman zuten euren herrian, 3 ordukoa eta egin zituzten jendetsuenetako bat, bertako Ateneoaren 12. urteurrenean. Urtebete geroago kontzertuan irarritako DVDa kaleratu zuten. Euren agurretik arrazoirik ez ematea kritikatu zen. Gaur egun taldekideek Antitank, Roig eta La Fera Ferotge bezalako proiektuak daramatzate aurrera.
Taldekideak
- Ernest Larroya - bateria eta koroak
- Jokin Pérez «Txuta» - gitarra
- J.A. Hernàndez «Thrashoo» - gitarra eta koroak
- Àlex Vendrell - ahotsa
- Xavi Pérez «Bull» - baxoa eta koroak
Diskografia
Albumak
- Crítica Social (Illa Records, 1992).
- Per Tots Els Mitjans (Capità Swing, 1996).
- Motí! Avalot... (Gora Herriak, 1998).
- Inadaptats X (Gora Herriak, 1999).
- INDP (Bullanga, 2003).
- SOS (Bullanga, 2004).
- Homenatge a Ovidi (Bullanga, 2004).
- Cremem les nostres naus(Bullanga, DVD eta CD2006)
Split-ak
- Negu Gorriak eta Inadaptats. «Apatxe gaua» / «Descendents del carrer» (Esan Ozenki, 1994).
Erreferentziak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









