Infernuko errota
| Infernuko errota | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Etxalar eta Baztan |
| Koordenatuak | 43°12′28″N 1°34′17″W / 43.20789°N 1.57128°W |
![]() | |
Infernuko errota Baztan eta Etxalar artean dagoen ur-errota da.
Kokapena
Baztan eta Etxalar artean dago, Orabidea (Lekaroz) eta Tximista auzoen artean, Bertizko lurretatik hurbil.[1] Etxalar, Baztan eta Zugarramurdi lotzen dituen NA-4453 errepidea hartu behar da bertara iristeko. Autoa Etxebertzeko bordaren ondoan utzirik, kilometro eta erdiko bidea dago erreka bazterretik.[2]
Deskribapena
Zurezko zubi baten gainean erakia, ez du ez uharkarik, ez ubiderik, ur jauzi baten indarraz baliatzen baizen gurpil hidraulikoa mugitzeko. Egituraren zatirik handiena gaztainezkoa da, eta harlanduxkaz egindako bi paretek ematen diote sendotasuna. Bi isurkiko teilatua dauka, arabiar teilazkoa.[3][1]
Historia
Haren jatorria ezezaguna bada ere, uste dute XVII. mendean funtzionatzen zuela.[1] 1960ko hamarkada amaieran erabiltzeari utzi zioten.[2] 2000. urtean berritua izan zen.[4]
Erreferentziak
- ↑ a b c Arrizabalaga, Mikel. Infernuko errota. Berria egunkaria, 2017ko martxoak 7, CC BY-SA 4.0, berria.eus (kontsulta data: 2020-8-20).
- ↑ a b Oiartzabal, Ainhoa. Ihesi: Infernuak borda dotorearen itxura du Baztanen. Argia astekaria, 2006ko urriak 22, argia.eus (kontsulta data: 2020-8-20).
- ↑ Pérez de Villarreal, Vidal. Infernuko-Errota. Molinos del valle de Baztán. Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, ISSN 0590-1871, 21. urtea, 53. zenbakia, 1989, 179-188. orrialdeak, dialnet.unirioja.es (kontsulta data: 2020-8-20).
- ↑ Infernuko Errota berritu zuten 2000. urtean, duela hogei urte. Ttipi-Ttapa, 2020ko apirilak 19, erran.eus (kontsulta data: 2020-8-20).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










